euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara Itzultzaile automatiko berriak erabat hobetzen du orain artekoen kalitatea

2019/10/23

Argi gera bedi ez euskaraz, ezta beste edozein hizkuntzan ere itzulpen automatiko perfektorik ez dagoela eta ezerk ez duela --oraingoz behintzat-- gizakiak eginiko lana ordezkatuko. Urrats handia izanik, orain arteko itzultzaile automatikoak (euskara-gaztelania, gaztelania-euskara) laguntzaile izan zitezkeen, baina ez zuten inondik inora inguruko beste hizkuntzen maila bera lortzen. Orain, ordea, akatsak ...

Gehiago irakurri...


Patxi eta Konpaniak bira bat egingo du Argentinan azaroaren 1ean hasita; zure elkartera gonbidatu nahi al duzu?

2019/10/23

Patxi eta Konpainiaren 2019ko bira Argentinan 2016an izandako eskarmentu paregabea errepikatzeko asmoz, Patxi Perez dantzari lapurtarrak berriro ere bisitatuko du Argentina, Patxi eta Konpania bere taldearekin. Bira azaroaren 1ean hasiko dute eta aurkezpen nagusiak Bahia Blanca hirian egingo den Euskal Aste Nazionalean izango dira. Euskal argentinar festa handienean, erromeriak animatzeaz gain, Dantza Tailerrak ere eskainiko dituzte artista europarrek ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak bi euskal etxe berri onartu ditu Argentinan: Konfluentziako Euskaldunak eta Euskel Biotza

2019/10/23

Konfluentziako Euskaldunak Euskal Etxeak antolatutako irteeretako bat, Neuquen eta Rio Negrok bat egiten duten eskualdean Eusko Jaurlaritzak bi euskal etxe berri onartu zituen atzo Gasteizen egindako Gobernu-Kontseiluan, biak Argentinakoak: Patagonian, Neuquen hiri eta probintzian, “Asociación Civil Baskos de la Confluencia" (Konfluentziako Euskaldunak Hiritar Elkartea), eta Santa Fe probintzian, Roldango "Centro Vasco Euskel Biotza" (Euskel Biotza Euskal Etxea). Bi elkarteak, bakoitza bere eremu ...

Gehiago irakurri...


Nerabe batzuk grafitiz kaltetu dute Corpuseko Eusko Etxeak herriari oparitu eta uztailean estreinatutako kale arte-lana

2019/10/22

Inguruan, hiri-altzariak aurretik ere erasotu izan dituzte eta kasu honetan Corpuseko Eusko Etxeak, bolondresen lanez, Valeria Garibotti artista plastikoa koordinatzaile euskal elkarteko kideekin antolatutako tailer baten emaitza zen arte-lan alegorikoa, euskal eta bertako jesuitiko-guarani eraginen isla zena, grafitiekin kaltetu dute. Lanean grafitiak idatzi dituzte eta hausturaren bat ere badu erliebezko ...

Gehiago irakurri...


Eskoriatza eta Arrasateko talde bat abian da Argentinara 2019ko Euskal Aste Nazionalean parte hartzera Bahia Blancan

2019/10/22

Euskal Aste Nazionala Argentina eta inguruko herrialdeetako euskal etxe eta elkarteen bilgune izango da azaroaren 2tik 10era 2019ko Euskal Argentinar Aste Nazionala gerturatzen ari da (azaroaren 2tik 10era izango da) eta berehala hasiko da Euskal Herritik Argentinara doazen bidaiarien tanta-jarioa, bat egiteko egin ere bertako euskaldunekin euren urteroko festa eta elkarretaratze handienean. Gipuzkoako Eskoriatza eta Arrasate udalerrietatik hogei bat laguneko taldea abiatuko da datorren ostiralean herrialde australera Argentina ezagutu ...

Gehiago irakurri...


Oñatiko Ganbara Abesbatzaren bira argentinarra: emanaldiak Buenos Airesen, La Platan eta Bahia Blancan

2019/10/22

Oñatiko Ganbara Abesbatzaren Argentinako bira Bere jaiotzaren 25. urteurrena ospatzeko, Oñatiko (Gipuzkoa) Ganbara Abesbatza abesbatzak bira laburra egingo du Argentinan barrena azaroko lehenengo hamarraldian, azaroaren 1etik 9ra bitartean. Data, baina, ez dute ausaz aukeratu, Buenos Aires hirian eta La Platan zenbait emanaldi eskaini ondoren, talde gipuzkoarrak Bahia Blancan ere kantatuko baitu, 2019ko Euskal Aste Nazionaleko programaren ...

Gehiago irakurri...


Kanadako bikoteak iarabazi du Baionan 42. Munduko Mus Txapelketa, afera eta gorabeherak tartean

2019/10/22

Pierre Etcharren eta Frantziako bi bikoteak, bat kanporatua eta bestea protesta gisa erretiratua Euskal Komunitateen arteko Munduko 42. Mus Txapelketa egin da joan den astean Baionan eta Kanadako Franck Altuna eta Rufino Iribarren atera dira txapeldun; bigarren, Nafarroako II. taldea, Javier Apesteguia eta Daniel Zunzarren partaide; eta hirugarren, Euskadiko bikote Borja Ruiz eta Ixone Ureña. Txapelketaren antolaketa igurikatu bezain ederki joan da, baina txapelketak berak izan du afera, Nazioarteko ...

Gehiago irakurri...


‘Amale Artetxe’ Katedra zabalduko dute urriaren 31ean Etxepare Institutuak eta Argentinako Conicet-ek: hona gonbitea

2019/10/21

‘Amale Artetxe’ katedraren inaugurazioa ‘Amale Artetxe’ Katedra, Etxepare Euskal Institutuak Argentinako CONICET (Consejo Nacional de Investigaciones Científicas y Técnicas) erakundearekin duen hitzarmenari esker sortu da, “arlo akademikoan euskal kulturari buruzko ikasketak eta ikerketak bultzatzeko" helburuarekin. Katedraren inaugurazio zeremonia urriaren 31an izango da, Buenos Aireseko San Martin Kultur Gunean, ...

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Etxeak artista plastikoak gonbidatzen ditu Etxearen 70. Urteurreneko Erakusketan parte hartzera

2019/10/21

Tandilgo Euskal Etxeak 70. urteurrena ospatuko du 70 urte beteko ditu aurten Tandil hiriko Euskal Etxeak eta urte hasieratik hainbat ekintza antolatzen ari da urtebetetzea behar bezala ospatzeko. Sortu zuteneko eguna azaroaren 24an da eta egun horretarako Pintura Erakusketa antolatu dute tandildarrek. Erakusketan parte hartzea irekia da –ez da beharrezkoa etxeko kide izatea– eta bete behar den baldintza bakarra margolanaren gaiak euskal ...

Gehiago irakurri...


Euskal literatura beste hizkuntzetara: Katixa Agirre danierara, Bernardo Atxaga albanierara eta Eider Rodriguez katalanera

2019/10/21

Betse hikuntzetan ere argia ikusi duten euskal literatura lanok Hiru euskal literatur izenburu berri topa ditzake nazioarteko plazara ateratzen den literaturazaleak: Katixa Agirreren 'Atertu arte itxaron' eleberria danieraz ere irakur daiteke orain; Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen Semea' albanieraz, eta Eider Rodriguezen 'Bihotz Handiegia' ipuin-bilduma katalanez, itzulpen horiek egin zitezen laguntza eman duen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia