euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal hitzorduak Alacanten: ostiral honetan euskara ikasleen afaria, euskal dantza ikastaroa egin berria dutela

2019/11/25

Azarioaren 15eko euskal dantza ikastaroko partaideak. Datorren ostiralean, euskal afariaren txanda, Alacanteko El Txoko jatetxean Alacanten bizi bazara, jakin ezazu euskara eta euskal kulturaren inguruan mugimendua ari dela sustatzen azken bolada honetan, aukera emanez euskara ikasi, praktikatu, giro euskalduneko saioetan parte hartu eta ikasitakoa lanean jartzeko. Datorren ostiralean, azaroaren 29an, 20:00etan, hiriko Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara ikasleak El Txoko euskal tabernan bilduko dira, Benalua auzoan, bertako jabe donostiarrak ...

Gehiago irakurri...


Mexikoko zenbat agertokitan arituko da bihartik aurrera Joseba Gotzon, kantari gisako bere 35. urteko saioei amaiera emanez

2019/11/25

Joseba Gotzon Varela kantari portugaletearrak bihar kantatuko du Pachucan, abenduaren 7an bukatzeko bere bira mexikarra Urte bidaiaria darama Joseba Gotzon abeslari portugaletearrak kantari gisako bere 35. urteurreneko ospakizunen baitan. Nazioarteko Bira honen hasieran Euskal Herriko eta espainiar estatuko hainbat agertokietan aritu bazen ere, gherotik eta urtean zehar Kuban, Uruguain, Txilen eta Argentinan aritu izan da zuzenekoak eskaintzen eta, urtea egoki bukatzeko, oraingoan Mexikora itzuli da '35' ...

Gehiago irakurri...


Euskal australiarrak bihar bilduko dira Gernikan Euskal Australiar Alkarteak deitutako urteroko bigarren elkarretaratzean

2019/11/22

Iazko euskal-australiar elkarretaratzea Gernikan, berrehunda berrogeitamar bat lagunen biltzaile Iazko bilkura eta egunpasaren haritik, urtebete eman du Euskal Australiar Alkarteak euskaldunen Australiarako emigrazioaren lekuko eta ondorio den euskal australiar gizataldearen aldeko lanetan, eta iritsi da berriz ere urte azkena, eta bigarren elkarretaratze handia eta egunpasa egin eta ospatzeko momentua.Iaz bezala, Gernikako Zimela jatetxean izango da, eta hitzordua biharko da, azaroaren 23rako, ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakaria buru bildu da Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea, Arantxa Anitua Diasporako partaide

2019/11/22

Kanpo Harremenatarako Aholku Batzordearen 2019ko bigarren bilera, azaroaren 20an Lehendakaritzan Iñigo Urkullu lehendakaria buru egin da joan den asteazkenean Lehendakaritzan Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko aurtengo bigarren bilkura, besteak beste Lehendakariak izendaturik bertako kide den Arantxa Anitua Buenos Airesko Laurak Bat-eko eta FEVAko burua ere partaide. Eusko Jaurlaritzako eta euskal erakundeetako ordezkariekin batera, gizarte zibileko zenbait alorreko ordezkariak ere batzen ditu ...

Gehiago irakurri...


Ikasle eta ikasle ohiek dantzari Llavallolgo Euskal Echea Institutuko 2019ko Euskal Jaian (bideo ikusgarria)

2019/11/21

Llavallolgo Euskal Echea Eskolako 2019ko Euskal Jaia Bi zatitan banatu zen aurten ere ospakizuna. Festari hasiera emateko, zeremoniako banderak sartu ziren kirol zelaietan eta horren ostean, ereserkiak abestu zituen publikoak, bedeinkazioa jaso eta omenaldia egin zien Eskolak jardunbide luzeko bere irakasleei. Protokolozko ekintzak bukaturik, dantzari eta kirolariak izan ziren protagonista agintarien eta publikoaren aurrean, tartean Euskal Echea Eskolako ...

Gehiago irakurri...


Pilartxo Lizeaga, EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarriren ama hil da: datozen bi egunetan ez da buletina plazaratuko

2019/11/19

Pilartxo Lizeaga aurten bertan Donostiako Loiola auzoko Kristobaldegi ondoan Duela oso ordu gutxi, astelehenean, azaroaren 18 gauean hil da Donostian Pilartxo Lizeaga Pellejero, EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarri Lizeagaren ama. 87 urte zeuzkan eta azkeneko 15 bat urteak Alzheimer gaisotasuna arerio eman zituen, bere betiko etxean, familiaren amodioa lagun eta babesle. Oso kantuzalea zen eta joan den ostiralean eman zituen bere azkeneko kantuak, ondoren gaur amaiera izan ...

Gehiago irakurri...


Zatoz eta parte hartu datorren larunbatean Bruselako Euskal Etxearen Batzar Orokor eta 'Txoko'an

2019/11/18

Bruselako Euskal Etxeko kideak kantari, abesbatza ere badauka BEEk, 'Txalaparta' izenekoa Urteko Batzar Orokorra egingo du datorren larunbatean Bruselako Euskal Etxeak. Karia horretara, deia luzatu die Belgika osoan bizi diren euskaldunei eta euskaldunen lagunei bertaratu eta bakoitzak nahi edo ahal duen gisan lankide izan daitezen. Elkarteak haur eta familientzat zein helduentzat garatzen ditu ekimenak, tartean Olentzero, euskara eta dantza ikastaroak, mus ikastaro eta lehiaketak, sagardotegi ...

Gehiago irakurri...


33. Nafar Astea Parisen: Ana Ollo kontseilariak Uriz Pi ahizpak aldarrikatu ditu askatasunaren eta emakumeen eskubideen defendatzaile

2019/11/18

Joan den larunbatean hasi eta datorren larunbatean bukatuko da Parisen, frantses hiriburuko 'Navarra Siempre' elkarteak  APFEEF (Asociación de Padres de Familias Españolas en Francia) elkartearen eskutik antolatutako '33. Nafarroako Kultura Astea Parisen' ekitaldia. Larunbatean bertan, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako sailburu Ana ...

Gehiago irakurri...


Aurrera darrai EH Sona 2019k: gaur Eskean Kristo eta Barcelona Rock Orchestra eta datorren astean Zea Mays

2019/11/15

Kartel eta data berriak Irail bukaeran hasi ziren Bartzelonan 2019ko Euskal Herria Sona musika jaialdiko kontzertuak eta urrian, Katalunia bizitzen ari den egoerak bultzatuta eten egin ziren saioak. Ekitaldiko antolatzaile den Bartzelonako Euskal Etxeak oharra atera zuen hau guztia azalduz eta bere sostengua adieraziz elkarrizketa bidezko irtenbideei. Geroztik, bertan  behera utzitako kontzertuei data berria ipini eta ...

Gehiago irakurri...


Gure Mendietakoak Euskal Etxea: "Euskal Erregina berria Kolonbian, María Fernanda Aristizabal Urrea"

2019/11/15

Maria Fernanda Aristizabal Urrea Gure Mendietakoak Euskal Etxeko lehendakariak, Oscar Urrea Aristizabalek, idatzi digunez, "Gure Kolonbiako Erregina berria, nire lehengusina Maria Fernanda Aristizábal Urrea" aukeratu dute asteburu honetan. Quindío eskualdeko ordezkaria, miss berria, 22 urtekoa, Komunikazio Sozialeko ikaslea da Luis Amigo Unibertsitate Katolikoan, eta Kolonbiara XVII. mendean iritsitako Hernaniko (Gipuzkoa) ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia