euskal diaspora eta kultura
2020/02/06
Argentinako hiriburuko Nafar Etxeak bere 125. urteurrena ospatuko du eta Batzordea erabat murgilduta dago dagoeneko urtean zehar egingo dituen ekitaldien antolaketan. Urteurren berezi hau, gainera, aitzaki polit ere bihurtu da etxean hobekuntza lanak egiteko; beraz hainbat moldaketa eta hobekuntza egin dituzte urtarrilean zehar Almagro auzoko Moreno kaleko egoitzan.2020/02/06
Etxepare Euskal Institutuak Aurten Bai Fundazioarekin duen hitzarmenari esker, hiru asteko egonaldia egiten ari dira egun hauetan Zornotzako barnetegian Juan Idrovo, Catalina Bustos, Victoria Castro, Denisse Valenzuela eta Gonzalo Salazar ikasle txiletarrak. Pontificia Universidad Catolica-n eta Universidad de Chile-n Etxepare Euskal Institutuak dituen euskara eta euskal kultura irakurletzetako ...2020/02/05
Ahalik eta pertsona gehiengana heltzeko, Basque Week-en programari azken ikutuak ematen ari zaizkio. Programak parte hartzeko ekintza-multzo desberdinak jasoko ditu, aire zabalean eta leku pribilegiatuetan. Esperientzia kulturalak, herri kiroletakoak eta sukaldaritzakoak eskainiko dira, ikusleek Tokion, beren hirian, euskal kulturaren, tradizioen eta gastronomiaren esperientzian aktiboki parte hartzea ...2020/02/05
Andeen magalean urtero egiten den ‘La vuelta a San Juan’ (San Juani itzulia) Nazioarteko Txirrindularitza Lasterketa bere 38. ediziora iritsi da aurten. Norgehiagoka urtarrilaren 26an hasi eta otsailaren 2an bukatu zen eta astean zehar ziklistek mila kilometrotik gora egin behar izan zituzten oso malkartsuak diren San Juan probintziako errepideetan. 167 lehiakideen artean Euskal Herriko ...2020/02/05
Bere 10. urteurrenera iritsiko da aurten Argentinako ‘Euskal Zinema Ibiltaria’ proiektua --euskal filmak eskaintzen ditu hala eskatzen duten herrialde osoko euskal etxeetan-- eta programako sortzaile Carlos Gabilondok era polit batean ospatu nahi du: hamar urte hauetan euskal zinema emanez bisitatu dituen euskal etxe guztietara bueltatuz. Zeure euskal etxean euskal zinemako izenburu zahar edo ...2020/02/04
Euskal Etxearen 2019ko azken bileran oso helburu zehatzak jarri zizkion bere buruari Gral. Belgranoko Gure Etxeak, tartean dantza taldea handitu eta sendotzea. Asmoa ez da hitz hutsetan geratu eta urtea hasi bezain laster –otsailaren 2an hain zuzen– euren lehenengo emanaldia egin zuten Gure Etxeako dantzariek --"Gure Dantza" talde-izenpean--, herriko ‘Peatonal 2020’ ...2020/02/04
Espainolezko punk mugimenduaren ikur eta aitzindari izan ziren eta milaka jarraitzaile segitzen dituzte izaten Euskal Herrian zein Espainian baina baita Hego Amerikan ere. Taldea sortu zela 40 bete direla ospatzeko, eta “Ni descanso ni paz” azken lan diskografikoa aurkezteko, kontzertu bira bat eskainiko du Evaristo buru duen bandak aste ...2020/02/03
Gutxienez lau dira munduan aste honetan Santa Ageda edo Agate Deuna ospatuko duten euskal etxeak, esan nahi baita Madrilgo Euskal Etxean, Bruselakoan, Valentziako Euskal Etxean eta Boisekoan. Guztietan, ohiko koplak kantatuko dituzte eta hiruetan bira edo itzulia egingo dute herriko kale eta plazetan barrena, Valentzian ekitaldia egoitza barruan egingo delarik, afari bat eta kantu gehiago ...2020/02/03
'Batiburrillo' du izena eta behiki eta haragi eta tripakiz prestatzen den jakia da San Juan Bautista eta Misiones departamentu paraguaitarrean. Izan ere bertako platerik famatu eta adierazgarriena da gaur egun. Bere sorburua, bertara 1926an iritsi zen Sebastian Sasiain-i eta Brigida Zubia Erostarbe bere emazteari egozten zaie eta, urteak eta gero, euren ondorengoek zein bertako botere ...2020/02/03
Mugimendua eta haize berriak sumatzen dira azkenaldian Buenos Aires probintziako Magdalenako Euskal Etxean eta horien barnean oso animaturik ospatu du bertako euskal gizataldeak San Sebastian Eguna. Zeremonia urtarrilaren 20an egin zuten herriko Memoriaren Parkean eta bertara bildu ziren Etxeko kide eta lagunak haritz bat landatu eta plaka oroigarri bat desestaltzeko. Aipagarria da udaleko agintariak ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus