euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Topaketa birtuala: Zer da gizona izatea 21. mendean? Bere rola berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzen

2024/06/24

Ekainaren 29an, larunbatean, 15etan (Euskadiko ordua), Zoom plataformaren bitartez, Euskal Etxeetako kide diren eta kudeaketa lanak egiten dituzten gizonei zuzendutako maskulinitateei buruzko topaketa bat egingo da. Euskal Etxeei zuzendutako emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazio-proiektuaren baitan, maskulinitateei buruzko jarduera birtual bat egingo da. Topaketak “Zer esan nahi du 21. mendeko gizona izateak? Gizonen zeregina berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko” du izenburua eta Berdintasunean eta Maskulinitateetan aditua den Josetxu Riviere Aranda izango ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz aritu da Mendozan bertako Euskal Etxeko Gure Kanta korala, Cantate Taldea eta musikari gonbidatuak lagun

2024/06/24

Ekainaren 15ko kontzertua Mendozako Denak Bat Euskal Etxean, Gure Kanta Abesbatza eta Cantate Taldearekin, gonbidatu gehiagorekin Haur eta gazte musikariak ere partaide, kontzertu arrakastatsua eskaini zuten joan den larunbatean ekainaren 15ean Mendozan, bertako Denak Bat Euskal Etxearen egoitzan, hiriko Cantate taldeak eta Euskal Etxeko Abesbatzak. Talde anfitrioiko kide askoren debuta izan zen eta publikoa abegikor eta harreratsu izan zuten, txalo zaparrada ederrak eskainirik. Estilo desberdinetako ...

Gehiago irakurri...


Limatik Berlineraino, sua, dantza eta agiantza onak munduko euskal etxeetan San Juan eta solstizioa ospatzeko

2024/06/21

Kanaria Handiko Mamia Euskal Etxeak Akelarre batera gonbidatzen du ekainaren 23an Ilusio handiz bizi du jende askok Euskal Herrian San Juan Gaua eta ilusio berarekin ospatzen dute munduan zehar sakabanatuta dauden euskal etxe eta euskaldunek. Berez ekainaren 23an bada, San Juan Egunaren bezperan, Diasporan asteburuaren bueltara ekartzen dute deialdi gehienek. Adibidez, Berlinen, gaur bertan, ostirala, egingo dute ospakizuna. Berlingo 'Gernika' euskal elkarteak, Berlingo katalan Castellers ...

Gehiago irakurri...


"Itziar Ituñogatik ikasten dut euskara", aitortzen du Buenos Airestik María Sol Cicerok, Madrilgo EEko euskarazko Poesia sariduna

2024/06/20

Itziar Ituño inspirazio, Maria Sol Cicero Moroni euskaran murgildu eta EHaren bihotzera heldu da. Argazkian, Bilbo bisitatzen "Ez daukat euskal odolik, Itziar Ituñoren zalea naiz eta beragatik hasi nintzen euskara ikasten” aitortu dio EuskalKultura.eus-en Buenos Airesko korrespontsalari Maria Sol Cicero argentinarrak, aste honetan bertan ebatzi den Madrilgo Euskal Etxearen Poesia Lehiaketako irabazleetako bat denak. Madrilgo Euskal Etxeak hamabi urte daramatza euskarazko poesia lehiaketa hau antolatzen eta hau izan ...

Gehiago irakurri...


Mallorcako Artea Euskal Etxea euskara irakasle baten bila dabil. Ezagutzen EGAdun edo irakaslerik Balear Uharteetan?

2024/06/20

Artea Euskal Etxeak datozen egunetan nahiko luke hartu euskara irakasleari buruzko erabakia Mallorcako Artea Euskal Etxeak iragarri berria du euskara irakasle baten bila ari dela, uda ostean hasiko den ikasturteari begira. EuskalKultura.eus-en erredakziora bidali duen oharrean dioenez, plazaratu duen proposamena datorren urrian hasi eta ekainera arte luzatuko den ikasturterako egiten du, eta EGA duen edo irakaslea den pertsona bat xerkatzen du, Euskal Etxeak Palman, Obra Cultural Balear-ekin duen ...

Gehiago irakurri...


Literatura solas animatua Mallorcan Carmen Larrinagarekin: larunbatean Ikasturte Amaiera Afaria Artea Euskal Etxean

2024/06/19

Mallorcan bizi den Carmen Larrinaga idazlearen lanak hizpide bildu ziren joan den larunbatean Artea Euskal Etxeak deiturik Joan den igandeak, ekainaren 16an, arrakastatsu joan zen Mallorcako Artea Euskal Etxeak Son Rapinyan antolatutako poesia hitzordua. Mallorcan bizi den Carmen Larrinaga idazle eta bidaiariak Marokori buruzko bere lekukotasuna eskaini zuen, "Marruecos paradise" liburuan biltzen duena hain zuzen, eta "Bach y la lámpara amarilla" izenburuko bere poema liburua ere komentatu zuen ...

Gehiago irakurri...


Hamarkada pasea da Quebec-eko euskal arraun taldea ari dela lanean Montrealen; hurrengo txangoa, ekainaren 29an

2024/06/19

Quebec-eko arraunlarien taldea ‘Kebekeko Arraun Taldea-KAT’ (sic) izeneko arraunlari amateurren taldea 2013an sortu zen Montrealeko Euskaldunak Quebec Euskal Etxearen baitan euskaldunen eta quebectarren itsas-zaletasunaren eta bi herrien artean egon dagoen lotura historikoaren ikur. Hamar urte hauetan, mota askotako ekintzak antolatu izan ditu taldeak naturaz eta euskal kulturaz gozatzeko helburuarekin.

Gehiago irakurri...


50 bat ikaslek klase bat jaso dute euskal kultura eta immigrazioaz Lapridako Lagunen Etxeko lagunek emana

2024/06/18

Lagunen Etxeko Eduardo Torryk eta Silvia Azpiazuk euskal immigrazioari buruzko klasea eskaini zuten “Escuela Media Nro. 1” Eskolan Immigrazioari eskainitako formakuntza-jardunaldi baten baitan, ikasleen aurrean mintzatu eta euskaldunez hitzaldia emateko gonbitea jaso zuen Lapridako Lagunen Etxeak, espainiar eta italiar gizataldeekin batera, bertako Maila Ertaineko Eskola 1 zenbakidunean. Ekintza kurrikularrean, aipatu eskolan irakasle den eta aldi berean Lagunen Etxeko kide den Celeste Ugarte egon zen, institutuko berrogeita hamar bat ...

Gehiago irakurri...


Global Training: epea zabalik uztailaren 19ra arte Euskadiko gazteek praktika ordainduak egin ditzaten atzerrian

2024/06/18

Global Training-en aurreko edizio bateko gazte partaideen elkarretaratzea Global Training programa, Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI), Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko denak urtero deitzen duen beka programa da, 2012an sortu zenetik hona Euskak Autonomia Erkidegoko 5.000 gazte baino gehiagori praktika profesional ordainduak atzerrian egiteko aukera eman diena. Programak deitu berria du bere 2024ko ...

Gehiago irakurri...


FEVAko Musikarien 2024ko Topaketa Nazionala datorren asteburuan Mar del Platan, Dantzari Ohien jaian ere partaide

2024/06/17

Iazko abuztuaren 19an FEVAko musikarien bigarren topaketaren baitan Cosquín-eko Alma Encantada Antzokian emandako kontzertua FEVAk deituta, datorren asteburuan 2024ko Musikarien Lehen Topaketa burutuko da Mar del Platan. Argentinako hainbat hiritatik etorriko diren musikari ugariak Denak Bat Euskal Etxe anfitrioiak prestatutako abegiari erantzun eta guztien arteko lan koordinatua landu eta bideratuko dute. Ekitaldia heldu den ostiral eta larunbatean, ekainaren 21ean eta 22an alegia, gauzatuko da, eta asteburu berean, larunbatean, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia