euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiriko Euskal Etxea partaide Magallanes-Elkanoren Lehen Mundubiraren V. Urteurreneko saioetan Comodoro Rivadavian

2020/03/04

'Haize Dantzariak' Taldeko neskak Magallanes-Elcanoren Mundu lehen Itzuliaren V. Urteurrenean Comodoro Rivadavia hiriak, Patagonia argentinarrean, ekitaldi berezi bat egin zuen joan den larunbatean, otsailaren 29an, Magallanes-Elkanoren Lehenengo Mundubiraren V. Urteurrena gogoratzeko. Ekintzak hiriko portuan egin zituzten, Ozeano Atlantikoari begira, eta elkarte ugarik hartu zuten parte, publiko eta pribatuek, tartean hiriko Euskal Etxeak.

Gehiago irakurri...


Cañuelasko EEak kaleratu du Dantzari Topaketarako voucherren prezioa; apirilaren 9a izena emateko azken eguna

2020/03/03

Cañuelasko 14. Dantzari Topaketa apirilaren 18an eta 19an egingo da aurten, Euskal Etxearen 60. urtemuga programa barnean Argentinako euskal etxeetako hainbat dantza talde bilduko ditu, aurten ere, Cañuelasko Euskal Etxeak Aberri Egunaren karietara antolatutako Dantzari Topaketan. Ekitaldia oraingoan Euskal Etxearen 60. urteurren programa barruan gertatuko da, apirilaren 18an eta 19an, eta ohiko egitarauari jarraituko dio: larunbat arratsaldean hasiko da kalejira eta dantzaldiarekin. Erromeria Daniel ‘El ...

Gehiago irakurri...


'Txotx sasoia' abiatu dute Japonian: bertako 15 bat jatetxe eta taberna partaide euskal sagardoa sustatzeko lanetan

2020/03/03

Osakako Ama-Lur jatetxeko arduradunak sagardo botilez inguratuta

Euskal gastronomiak eta sagardoaren kulturak gero eta interes handiagoa eragiten ari dira Japonian. Izan ere, beren sagardo propioa ere ekoizten hasi dira herrialde asiarrean. Txotx sasoian gauden honetan, zenbait jatetxe japoniar beren irekiera berezia ospatzeari ekin diote eta euskal sagardogintzaren bihotza den Astigarragatik bertatik eramandako zientoka botila batzuei esker uzta berriko sagardoa dastatzeko aukera izan dute gero eta gehiago diren sagardozale japoniarrek.

Gehiago irakurri...


Tokioko Euskal Astea uztailean eta 'Euskadi-Japonia 2020'ko ekitaldiak urtean zehar: ikus programa osoa

2020/03/02

Urte osoan zehar garatuko ditu ekitaldiak 'Euskadi-Japonia 2020' programak; Tokioko Euskal Astea uztailaren 4tik 10era iragarri da Tokioko 2020ko Joku Olinpikoak baliatuz Eusko Jaurlaritzak programa oso bat antolatu du 'Euskadi-Japonia 2020' izenpean Euskadi Basque Country marka ezagunagotzeko nazioartean eta sostengua emateko Japoniarekin harremana daukaten euskal aktore guztiei. Seguruenik euskal-japoniar harremana gastronomia arloan nabaritzen da gehien, baina dudarik ez da munduko hirugarren ekonomia oso merkatu interesgarria ...

Gehiago irakurri...


Artea Euskal Etxeak txozna berezituarekin egin zuen atzo bat Mallorcan Les Illes Balears Eguneko ospakizunekin

2020/03/02

Mallorcako Euskal Etxearen txozna Les Illes Balears Eguna ospatzeko hirian egindako Fira edo Azokan Urtero martxoaren lehenean ospatzen dute Balear Irletan 'Les Illes Balears Eguna', eta Mallorcako Artea Euskal Etxea urtero parte hartzen saiatzen da ospakizun honen karietara hirian instalatzen diren txoznetan, atzo bertan egin zuen moduan, bere txozna berezituarekin, euskaldunen presentzia agerrarazi eta "gure elkartearen jarduerak eta gure kultura aurkeztuz errezibitu ...

Gehiago irakurri...


'Urrundik' elkarteak eta 'Presencia Vasca' irratsaioak beren 20 eta 30. urteurrenak ospatuko dituzte, igandean hasita

2020/02/28

'Urrundik' Elkarteak eta 'Presencia Vasca' Irratsaioak beren urteurrenak ospatuko dituzte (argazkia Naife Cis) ‘Urrundik’ Euskal Etxeak eta Federico Borras aurkezle duen 'Presencia Vasca' irratsaioak urte berezia izango dute aurtengoa. Izan ere urteurren biribilak izango dituzte, 20.a eta 30.a, hurrenez hurren, eta ospatzeko ekitaldi ugariko egitaraua antolatu dute urtean zehar garatzeko. Ekintzetan Euskal Etxeak garatzen dituen aktibitate guztietako protagonistek hartuko dute parte, batzuetan nazioarteko ...

Gehiago irakurri...


Euskal kultura eta sukaldaritza partaide Eguzkiaren Festa Nazionalean, San Juango Eusko Etxearen eskutik

2020/02/28

Eusko Etxearen standa San Juango 2020ko Eguzkiaren Festa Nazionalean Asteartetik larunbatera bitartean, otsailaren 25ean hasi eta 29ra arte luzatuko da San Juanen Eguzkiaren Festa Nazional famatua, San Juan hiriburuan, Andeen magalean. Jai honen programa zabala da oso, eta mota askotako ekintzak batzen ditu, tartean nazioarteko artisten ikuskizunak. San Juango Udalak gonbidaturik, hiriko kolektibitateek ere hartzen dute parte eta urtero-urtero San Juango Eusko Etxea izan ...

Gehiago irakurri...


Salvador Bonachea buru hautatu dute Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxea berrabiatzeko Trelew-en hasi duten saioan

2020/02/27

Salvador Bonachea, Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeko lehendakari berria (argazkia El Chubut) Aktibitaterik gabeko denboraldi baten ostean –Euskal Etxeko lehendakari eta sortzaile zen Clavel Sagredoren heriotzaren ondorioz– Chubut Iparrekialdeko euskal gizataldea lanean hasia da, bertako euskal elkartea berriz ere abian jartzeko. Patagonia argentinarreko Chubut probintziako Trelew hirian egoitza duen elkarteko lagunek Zuzendaritza Batzordea berria hautatu zuten ...

Gehiago irakurri...


'Trainera' ari da itsasoratzen Itziar Aguirre, euskal sukaldaritza leku berrietara eramateko ekimena Argentinan

2020/02/26

'Trainera Cocina Vasca' Itziar Aguirreren proiektu berria da

2020ko uda laster bukatuko da Hego Hemisferioan eta atzean geratu da Aguirre-Soraluce familiak Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxeari azken agurra emateko egindako afaria. Haize berrien bolada da hau eta Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarrak ‘Trainera’ ekimenari ekin dio. “‘Trainera Cocina Vasca’ orain arteko proiektu familiarraren bilakaera da, 25 urteko jardunbidearen jarraipena", diosku rosariotar euskaldunak. "Euskal sukaldaritzaren muinari eutsiko diogu, baina kontzeptu integratzaileago batean, belaunaldi berriak ere gurera bildu eta erakarriz”.

Gehiago irakurri...


Ostiral hau da azken epea Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeentzako 2020ko dirulaguntza deialdi nagusira aurkezteko

2020/02/26

Eusko Jaurlaritzaren Deialdia 2019ko abenduaren 30eko EHAA buletin ofizialean eman zen argitara Otsailaren 28a, datorren ostirala, da azken epea eskabideak aurkezteko Eusko Jaurlaritzaren euskal etxe, federazio eta konfederazioentzako 2020ko dirulaguntza nagusira. Deialdi hau Jaurlaritzak eremu honetan daukan deialdi garrantzitsuena da eta  902.300 euro banatuko ditu aurten, horietarik 782.300 euro IV. Kapituluari lotuta (ohiko gastu eta jarduerak) eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia