euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Basque Team-eko Aitor Francesenak Munduko Surf Egokituko Txapela lortu du Kaliforniako La Jollan

2020/03/15

Basque Team-eko Aitor Francesena, Surf Egokituan Munduko Txapeldun, Txapelketako jaun eta jabe izan ostean La Jollan Francesena aise nagusitu zaie ostiral honetan Elias Ricardo Diel brasildarrari, Henry Martinez costarricarrari eta Joshua Loya estatubatuarrari. Suf Egokitutako 2019ko Mundu Txapelketa abenduan zen jokatzekoa, baina martxora aldatu behar izan zen. Itxaronaldiak ez du Francesena atsekabetu, eta sasoi ezin hobean iritsi da hitzordura. Zarauztarra 2016an ere izan zen Munduko Txapeldun, 2017an brontzea irabazi ...

Gehiago irakurri...


Elkoko Euskal Etxeak ohiko Sheepherder's Ball egingo du asteburuan, etekinak bere bazkide Mike Biers-entzat

2020/03/13

Elkoko Euzkaldunak Euskal Etxeak eutsi egin dio  bihar herrian erro sakonak dituen Sheepherder's Ball antolatzeari Elkoko konderriak, Nevadan, ez dauka momentuko coronavirus kasurik eta, ostiral goizeko datuen arabera behintzat, bertako Euskal Etxeak, batzuekin eta besteekin kontsultatu ondoren, erabakia izango luke aurrera egitea bihar larunbaterako iragarrita dagoen 'Sheepherder's Ball' ekitaldi tradizionalarekin, aurten gainera bertatik aterako diren etekin guztiak Euskal Etxeko bazkide den Mike Biers-en ...

Gehiago irakurri...


BERTAN BEHERA. Zinea, musa, dantzak eta jaiak martxoaren 20tik aurrera Saladilloko Itxaropen Euskal Etxean

2020/03/13

2020ko ekintzak Saladilloko Itxaropen Euskal Etxean BERTAN BEHERA ZATI BATEAN BEDEREN. Saladilloko Euskal Etxea hasia da jadanik 2020ko ekintzen egitaraua osatzen helburu argi batekin: elkartean gero eta jende gehiago bildu euskal kultura ezagutaraztea. Hori dela eta martxoaren 20an Euskal Zinema Ibiltariari irekiko dizkio ateak, Carlos Gabilondo adituak euskal jatorrizko zuzendari baten film bat aurkezteko. Igor Legarreta bilbotarraren Cuando dejes de quererme ikusi ...

Gehiago irakurri...


Munduko hainbat euskal etxek bertan behera utzi dituzte euren ekitaldiak coronavirusen krisialdiaren karietara

2020/03/13

NABOren 'Omenaldi Berezia' AEBetako euskal bertsolariei, San Frantziskon larunbat honetan, bertan behera utzia Ez dira oraingo minutu honetan ekitaldi guztiak, baina munduko hainbat euskal etxe eta elkarteek bertan behera utzi dituzte datozen egun eta asteetarako iragarrita zeuzkaten ekitaldi eta saioak, nazioartea coronavirusarekin nozitzen ari den osasun krisialdiaren karietara. Eta itxura guztien arabera, egoera berehala gaiztotuko da, ekitaldi guztiak edo ia guztiak bertan behera geratu arte, abiadura eta ...

Gehiago irakurri...


Irekita FIVUren euskara eskoletan izena emateko epea; irailerako iragarri du Federazioak 2020ko bere Udalekua

2020/03/13

Uruguaiko FIVU federazioak antolatutako 20. Udalekua, 2019ari zegokiona, 2020ko urtarrilean egin zen, ohiko arrakastaz Uruguaiko euskal etxe gehienak biltzen dituen FIVU euskal elkarteen federazioak 2020ko ikasturteko euskara klaseetan izena emateko gonbitea luzatu du, aurrez aurreko zein urrutiko ikastaroei dagokiena. Deialdiak maila guztietako ikasle eta eskolak baitaratzen ditu, beti ere Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programaren baitan trebatutako irakasleen ardurapean. Interesatuek ...

Gehiago irakurri...


NABOk bertan behera utzi du AEBetako bertsolariei larunbat honetan San Frantziskon egin behar zien Omenaldia

2020/03/13

San Frantziskoko Gure Euskal Etxean egitekoa zen 'Omenaldia AEBetako euskal bertsolariei' ekitaldiko afixa NABOk sare sozialen bidez zabaldu du hartu duen erabakia, larunbat honetan San Frantziskoko Gure Euskal Etxean AEBetako euskal bertsolariei egin behar zien Omenaldia bertan behera utziz, oraingoz ordezko datarik gabe. Erabakia derrigortua izan da, AEBetako eta Europa eta nazioarteko osasun alertagatik eta bereziki azken orduetan Tramp presidenteak aireportu estatubatuarrak Europatik etorritako ...

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko EEak bingo bat egingo du larunbatean eta 2020ko Euskal, Argentinar Guarani Jaiaren data iragarri du

2020/03/12

Corpus Christiko 2109ko Euskal, Argentinar eta Mbya-Guarani Jaia Misiones probintziako Eusko Etxeak irmo jarraitzen du bere ekintzekin eta aktibitate bikoitz batera gonbidatzen du larunbat honetan: batetik Elisa Goyak, Euskara Munduan programan Euskal Etxeko ordezkaria den gazteak, euskal elkarteko kide eta lagunei kontatuko die nolakoa izan zen joan den urtarrilean euskara irakasleak trebatzeko bere lehenengo barnetegia. Ondoren, Famili Bingo bat antolatuko du ...

Gehiago irakurri...


Mendozako EEak euskara ikasturtea inauguratu du; hainbat tailerren egoitza ere izango da, Udala antolatzaile

2020/03/12

2019ko uztailean euskal etxeak antolatutako topaketa Atzo eman zion hasiera Denak Batek 2020ko egitarauari, hasiberrientzako euskara klaseekin. Kultur eskaintza, ordea, zabalagoa eskainiko du Euskal Etxeak Mendozako Udalarekin sinatutako akordio bati esker. Lautaro Pincheira irakasleak Euskalkultura.eus-i azaldu dionez, “Hitzarmenaren baitan bost tailerren egoitza izango gara: ingelesa, portugesa, koreaera, italiera eta argazkilaritza tailerrak. Ez ...

Gehiago irakurri...


Engaiamendu handiz izan da Aberri Etxea partaide 'Patagoniako Burujabetza Jai'an, dantzari, kantari eta banderadunekin

2020/03/11

Aberri Etxeko lagunak 2020ko "Patagoniaren Burujabetza Jaian" Urtero ospatzen dute Buenos Aires probintziako hego-mendebalde muturreko Carmen de Patagonesko eta Rio Negroko Viedma hiriek "Patagoniako Burujabetza Jaia" edo Fiesta de la Soberanía Patagónica izeneko ekitaldia. Aurten joan den astean, martxoaren 4tik 8ra, luzatu zen eta Aberri Etxeko txikiek, ‘Lagun Onak’ taldeko dantzariek, ‘Abestu Beti’ Abesbatzak ...

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian eta euskal etxeetan ikurrinaren koloreek feminismoarenei eman diete bide M8 inguruko ekitaldietan

2020/03/10

Chascomuseko dantzariak M8ko Martxan “Ez ospakizunik ezta lorerik ere” da Emakumearen Nazioarteko Eguneko gaur egungo leloa. Izan ere ospakizun eguna baino gehiago, borroka, errekonozimendu eta aldarrikapen egun gisa ari da indartzen Martxoaren 8a. Eta Euskal Herrian bezala, Argentinako euskal etxe batzuetan ere honela ulertzen dute. Esaterako Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Etxean dantzariek M8ko Martxan hartu zuten parte ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia