euskal diaspora eta kultura
2020/03/25
Duela egun batzuk argitaratu genuen legez, Venezuela bizitzen ari den zailtasun eta gabezia egoeraren aurrean Caracaseko Eusko Etxea ez dago geldirik eta urrats berritzaileak ari da ematen herrialde osoko euskaldunei euren oinarrizko beharretan laguntzeko. Izan ere, 'Esku bat' izena hartuko duen Fundazio bat sortzeko lanetan ari da 'Esku Bat’ izenpean, erakunde eta izaera berri ...2020/03/25
Tokion datorren uztail eta abuztuan jokatu behar zuten Olinpiadak 2021era atzeratzeko erabakiaren aurrean galdetu diote Iñigo Llopis igerilari donostiarrari. Basque Team-ek Iñigo Llopis igerilariarekin hitz egin du Covid-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoeraz. Konfinamenduaren aurretik, Llopis Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko prestatzen ari zen, gutxieneko marka ...2020/03/24
22 urte ditu, Olivosen bizi da, Buenos Aires probintzian, eta Gizarte Komunikazioa ikasten du UBA unibertsitatean. 2018ko amaieran hasi zen euskara ikasten eta urte t'erdian ‘euskaltzale amorratua’ bihurtu da: euskaraz egiten du hango eta hemengo lagunekin eta etorri berria da Zornotzako Barnetegitik hilabeteko ikastaro trinko bat egitetik. Buenos Airesko 'normaltasunera' bueltan, bere eskarmentuaren, bere gogoeta eta proiektuen berri eman dio Euskalkultura.eus-i, "euskara hutsean, jakina".
2020/03/24
Koronabirusak eraginda bizitzen ari garen kinka honetan, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta munduko lau euskal etxetan --eta EHko 33 herriko kultur etxe eta aretotan-- martxoan eta apìrilean egitekoa zen Laburbira euskarazko laburren XVII. zirkuitu ibiltariak ere atzeratu behar izan ditu bere saioak. 9 ikusentzutekok osatzen dute Laburbiraren 2020ko egitaraua eta, Diasporaren kasuan, Valladolid, ...2020/03/24
Koronabirusa dela-eta mundua bizitzen ari den krisialdi egoeraren aurrean, gutun bat plazaratu du Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak deia eginez tokian tokiko agintariak hartzen ari diren prebentzio eta babes neurriak errespetatzearren eta azpimarratuz Zuzendaritza bere 2020ko jarduna normaltasunez ari dela garatzen eta Jaurlaritzaren Diaspora arloko hiru deialdi nagusiak --euskal etxeekikoa, ...2020/03/23
"Alda dezagun momentu batez gaia, eta koronabirusa alde batera utzi eta egin dezagun beste zerbait, Aritz Azkue zarauztar gaztearengana hurbilduz eta Mexikon daraman bizitza hobeto ezaguna nahian. 27 urte dauzka eta hiru anaietan zaharrena da (Julen eta Mikel dira beste biak). Ingeniaritza Elektrikoa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean (Tecnun) eta masterra egin zuen Energia Berriztagarri eta Ingurumenean Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan". Elkarrizketa Antxon Etxeberriak sinatu du El Diario Vasco-n.
2020/03/23
Belakok kontzertu bakarra eskaini zuen AEBn eman behar zituenen artean, eta Liherrek seitik lau Suitzan eta Alemanian. Covid-19k sortutako egoerak jende askoren bizitza eta planak ukitu ditu. Belako eta Liher taldeetako musikariak ezustean harrapatu ditu Estatu Batuetan eta Europan hurrenez hurren egiten ari ziren biretan. Eurak behintzat aukera izan dute garaiz itzuli eta EHan etxeratzeko. Juan G. Andres eurekin mintzatu eta erreportajea eman du argitara El Diario Vascon, guk datozen lerroetan euskaratua.
2020/03/21
Duela aste pare bat ekintzez beteta zegoen EuskalKultura.eus-eko agenda, asko dantzariak protagonista. Gaur, eta ondotxo dakizkigun arrazoiengatik, guztiak edo ia guztiak bertan behar utzi behar izan dituzte. Baina dantza maite dutenek, zergatik utzi dantzatzeari? Jarrera, bizitzak jartzen dizkigu oztopoei aurrera egitea da, sormena eta gogoa eta elkartasuna baliatuz. oraingo berrigorrezko itxialdiari, zein bide ...2020/03/20
Ez da lehenengo aldia, baina azken egunotan berriz ere atera da Tandilgo Euskal Etxea bertako prentsara euskal elkarteak emakumeen pilota arloan, paletan zehatzago esateko, daraman lana azpimarratzen eta behin aukera emanda euskal kirol hau bertako emakumeen artean lortzen ari den arrakasta nabarmentzen. El Diario de Tandil egunkariarekin mintzatu da EEko lehendakariorde Marcos Castillón, eta harro ...2020/03/20
Coronavirusak eragindako alertak etxean geratzera behartzen gaitu egunotan, geure burua eta geure inguruko jendea zainduz. Zaila da, baina alde onak ere aurkitu behar dizkiogu eta ‘etenaldia’ baliatu normalean egin ezin ditugun gauzak egiteko: ikusi gabe geratu zaizkigun filmak ikusteko, ireki gabe geratu zaizkigun liburuak irakurtzeko edo margotzen hasteko, zergatik ez. Gaurkoan, kantu bat erreskatatu ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus