euskal diaspora eta kultura
2020/04/04
Nazioarteak eta Euskal Herriak egun bizi duen egoeraren aurrekaritzat jo daiteke 1918-1919 urteetan mundua astindu zuen «gripe espainola» deituriko izurritea. Estatu Batuetako immigranteen istorioetan askotan aipatzen den kalamitatea izan zen, hilkortasun tasa altukoa, Europa izan ez zelarik hala ere gehien astinduriko kontinentea. Baionan egoitza duen Bilketa euskal funtsen atariak izurriteak ...2020/04/03
Aurkitu du Mateo anaia. Ahizpa non dagoen ere badaki. Eta badaki, baita ere, ama saiatu zela bera zaintzen, droga adikzioak eraginda, ezin izan zuen arren. Harrera familia batean utzi zuen, azkenean, Dari Tatiana txikia. Garazi izena jarri zioten Zarautzen adopzioan hartu zuten guraso euskaldunek. Garazik, hamabost urte bete ditu, eta txikitatik bere buruari jarria zion adin-muga horretara iritsi zain-zain ...2020/04/03
NABOk, Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak bere azkeneko bileran izendatu zuen, San Frantziskon, erakundeak sekula izan duen lehenengo Musika Egitarau Zuzendaria, lan hori betetzeko Mikaela Goicoechea gazte wyomingdarra izendatuz, eta orain, Estatu Batuetako leku askotan mugikortasuna mugatuta dagoenean eta euskal aktibitateak ere bertan behera utzita, proposamen berri batekin plazaratu dira NABO ...2020/04/03
Apirilaren 15a izango da Euzko Etxearen urtebetetze eguna. Garai txarra hau, urteak egiteko, edo normaltasunez ospatzeko bederen, Koronabirusa dela eta ezarritako itxialdiak eragozten baitu edozein bilera edo elkarretaratzea antolatzea. Euskal Etxeak ezin izango du beraz prestatuta zeukan ekintza programa garatu. Ez du hala ere eguna oharkabean pasatzen uzteko asmorik eta xede ...2020/04/02
Aukera polita eskaintzen du Ingalaterrako Bristolen au pair lan egiteko bertan bizi den bikote gazte batek, emakumea euskalduna eta gizona ingelesa. Profesionalak dira eta 15 hilabeteko ume bat daukate eta zortzi urteko beste bat, denboraren erdia eurekin bizi dena. Pertsonak euskalduna behar du izan, adinak eta sexuak ez du axola, irudimentsua eta haurrekin ongi moldatu behar du, ez da eskatzen ...2020/04/02
Larraitz eta Gari eta euren bi semeak Inder (9) eta Euri (7) abenduan iritsi ziren Argentinara apirila arte gelditzeko asmoarekin. Egonaldiaren helburua, familia eta lagunak bisitatzea –ez zuten lehenengo bidaia eta harreman estuak dauzkate bertan– eta turismoa egitea; bisitatu dituzten leku famatuenen artean, Iguazuko Urjauziak, Ushuaia, Calafate, eta hain ...2020/04/02
Elhuyar fundazioak Aditu hizketa ezagutzailea sortu eta kaleratu du: euskarazko eta gaztelaniazko audioak eta bideoak automatikoki transkribatzen eta azpidazten ditu. Adituren teknologia oinarri izan daiteke euskara sartzeko pertsonen eta makinen arteko elkarrekintza ahalbidetzen duten gailuetan. Jakes Goikoetxeak sinatzen du erreportajea Berrian.
2020/04/01
Sao Paulon bizi da, 48 urte ditu, marketing zuzendaria da eta animalien eskubideen militantea. Gehitu bere hiriko inauteriak maite dituela, flamenko dantzaria dela eta euskara ikaslea. Juliana Batistarentzat euskara misioa eta pasio handia bat da: “Misioa, ikasteko engaiatu naizelako, ondoren irakasteko; eta pasioa, ikasten dudan hitz berri bakoitzak kristoren poztasuna ematen ...2020/04/01
Eusko Jaurlaritzak onespena eman zion atzo astearteko Kontseiluan, munduko Euskal Gizataldeetan premia larrian dauden herritarren egoera eta laguntza-beharrei aurre egiteko 2020ko Deialdiari. Orain artean bezala bezala, dirulaguntzok Euskal Etxeak bitartekari bideratuko dira, eta orotara 202.000 euro zuzkidura izango dute. Atzo onartutakoa datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletin ...2020/04/01
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia den Marian Elorza elkarrizketatu zuten atzo Radio Vitorian, eta Covid19ak eragindako krisiaren ondorioz munduko hainbat herrialdetan harrapatuta geratu eta Jaurlaritzarekin harremandu diren EAEko herritarren datu eguneratuak eman zituen: 430 pertsona dira, eta horietatik 268 Euskadira itzuli dira dagoeneko, eta 23k erabaki dute ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus