euskal diaspora eta kultura
2020/04/08
"Etxean itxita ospatuko dugu Aberri Eguna, jakina", adierazi digute Mexiko Hiriko Euskal Etxetik.. Egoera bereziei erantzun bereziak eman behar zaizkiela pentsatuz, zalantzarik ez dute izan segitu behar zutela lanean eta ospatu behar zutela, "jakina", Aberri Eguna. Urtero bezala, baina ez urtero moduan, aurtengoan, bakoitzak bere etxetik egin beharko baititu gauzak, 'Zaindu maite ...2020/04/08
Hiru hamarkada bete ditu aurten Paraná-ko 'Presencia Vasca' irratsaioak eta inoiz baino ‘presentzia’ handiagoa ari da biltzen momentu honetan. Izan ere, egoera gogorrei halaxe, tinko, aurre egitea erabaki du Federico Borras Alcain saioko esatari eta arduradunak eta bururatu ere ez zaio egin saioa eteta; izan ere, saioa etxetik egiten du orain eta formatua apur bat aldatu du, ...2020/04/07
Oraingoz atzeratu besterik ez dutela egin, esan dute, eta uztailaren 1etik 31era gauzatu ordez, abuztura pasatu dutela. EuskarAbentura egitasmoa 2018an hasi zenetik udaro 120 gazte euskaldunek --tartean Diasporako batzuk ere-- osatutako espedizio batek Euskal Herria oinez zeharkatzen du uztailean, Maulen hasiz eta Getxon amaituz. Baina Covid-19aren pandemiak kolokan ipini du ...2020/04/07
Elkartasun jarrerak oso ongietorriak dira egun hauetan. Horrela ulertu dute Lauburu Argitaletxeak eta Lapridako Arturo Campion Euskal Ikasguneak eta eskuragai jarri dute Guregandik urtekariaren 15. zenbakia interneten. Materiala Ikasgunearen webgunean dago, eta doan irakurri edo jaitsi daiteke. Guregandik-en 15. zenbakiak euskal gaien euskal eta argentinar adituen hamalau artikulu dakartza, ...2020/04/06
Plazaratu duten ohar batean adierazu dutenez, Boiseko Jaialdiko antolatzaileek "atsekabe handiz" adierazi dute nazioarteko euskal jaialdi erraldoi hau urtebete atzeratzeko berria, baitetsiz "koronabirus kasuen kopurua handitzen ari d(el)a Idaho eta Estatu Batuetan" eta "erabakia mundu osoan ditugun lagun eta senideekiko maitasun eta ardurak eraginda" hartu dutela. Orain ...2020/04/06
Martxoaren 20an ezarri zuten Argentinan derrigorrezko itxialdia. Bi aste pasexeren ostean, satisfazioz begiratzen zaizkie interneten kontaktua eta hurbiltasuna mantentzeko, berriak zabaltzeko, entretenitzeko eta zergatik ez, hain larria den une honetan irriño bat ateratzeko, hainbat kultur erreferente eta erakunde egiten ari diren ahaleginei. Euskal Etxeak ez dira ekimen hauetatik kanpo ...2020/04/06
Koronabirusak beharturiko itxialdi sasoi honetan, "Euskal Herria batera" izena hartu duen herritar talde batek deia plazaratu du, datorren igandean Aberri Eguna etxeetako bakoietatik ospatzeko, bertan ikurrinak edota Nafarroako banderak ipiniz, abesti bat kantatuz eta horren argazki bat atereaz, ondoren mosaiko erraldoi bat osatzeko. Osasun krisi honetan bizitza galdu dutenak ere ...2020/04/06
Agustin Trigo Sarrautte Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeko dantzari eta trikitilaria da. Artista uruguaitar honentzat, hala ere, euskal elkartea bere artea zabaltzeko lekua baino askoz ere gehiago da. Bere historia eta ibilbide pertsonala, izan ere, erabat lotuta dago Euskal Etxeari, bere gurasoak ere dantzariak izan zirelako gaztetan, eta bera Haize Hegoaren altzoan hazitakoa ...2020/04/06
Beste hainbat jende Covid-19 gaixotasunak ekarritako ekaitzaren aurrean egiten ari den bezala, Donostiako Orfeoiak ere agertu nahi izan du bere elkartasuna eta bere "hondar-alea" ipini egun hauetan gizarte osoaren mesedetan lan agiten ari direnei eta baita etxeetako itxialdia errespetatzen ari diren herritarrei ere. Bideo eta agiri baten bidez egin du, "bere elkartasuna eta maitasuna ...2020/04/05
Berria sare sozialetan zabaldu dute larunbatean zehar NABOk eta NABOko kide diren hainbat euskal etxe eta bazkidek: AEBetako euskaldunen kapelau edo omoniera den aita Antton Egigurenek online euskaraz eta ingelesez emango du igande honetan Kaliforniako Merced herritik Erramu Eguneko meza. Gogora dezagun koronabirusa dela-eta itxiera egoera ezarria dela Kalifornian eta eta bilkurak ezabatuak, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus