euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zinea.eus-ek bere I. Film Laburren Gidoi Lehiaketa jarri du abian; lanak ekainaren 30era arte bidal daitezke

2020/04/29

 I. Film Laburren Gidoi Lehiaketa Diasporatik ere lehiaketan parte hartzeko gonbitea Zinea.eus-etik iritsi zaigu zuzenean. Agerkari digitaleko arduradunek azaldu dutenez, hutsune bat betetzera dator proposamena: “Badakigu hamaika direla film bukatuak saritzen dituzten jaialdiak. Gutxi dira, ordea, egilea bere lehen urratsetan laguntzen duten deialdiak”. Kari horretara irabazleari 800 euroko saria emateaz gain, filmaren produkzioaren ...

Gehiago irakurri...


Maritxu Bastarricak bere pilota jardunbidea kontatzen digu Txiletik, itxialdirako aholkuak ere emanez (bideoa)

2020/04/29

Maritxu Bastarrica pilotari txiletarra Txiki-txikitatik dabil Maritxu Bastarrica Santiagoko Euzko Etxean. Eta ez da harritzekoa. Izan ere Ignacio Bastarrica eta Maria Angelica Carrasco bere gurasoak erakundeko erreferente garrantzitsuenetakoak dira. Bertan hasi zen dantzan ‘Itxaropen Gaztea’ taldean, eta oraindik ere taldeko partaide da. Bertan ezagutu zuen pilota eta pilotari bihurtu zen Zita Solas Aranbazal pilotariaren eskutik. Gaur egun ...

Gehiago irakurri...


Joe Goicoechea hil da Australian, mezenas euskaldun euskaltzalea, North Queenslandeko EEko lehen lehendakaria

2020/04/28

Jose Mari 'Joe' Goicoechea, Australiako The Goicoechea group-eko sortzailea North Queensland-eko Townsvillen Joe Goicoechea hil da Australiako North Queensland-en. Jende askoren estimua lortuta zeukan pertsona zen. Euskal diasporaren ikuspuntutik, Townsvillen egoitza zeukan Basque Club of North Queensland izeneko Euskal Etxearen eragile eta bultzatzaileetakoa izan zen, baita bere lehenengo lehendakaria ere. Profesionalki ingeniari zibila zen eta eraikuntza munduan garatu zuen bere lana, Vasco Constructions, ondoren ...

Gehiago irakurri...


Konfinamenduko bideo-poemak: Chicagotik euskal poesia ingelesez ekartzen digun proiektua Amaia Gabantxoren opari

2020/04/28

"Adam and life", Amaia Gabantxok ingelesez bideoratu duen lehenengo poema, Bernardo Atxagarekin hitzekin Amaia Gabantxo, Bermeon sortua, artista, kantari, idazle, euskal literatura itzultzailea eta Chicagoko Unibertsitatean irakasten du. Covid-19 pandemiaren konfinamenduan, #basquevideopoems proiektua jarri zuen abian, euskal poesia ingelesez eta bideo moduan eskaintzeko. “Six Basque Poets” antologian agertzen diren poetetatik poema bana hartuko du Amaiak eta bideo-poemak egingo ditu. Lau bideo ...

Gehiago irakurri...


Diasporako euskal etxeek sare sozialetan egin zuten bat Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrenarekin

2020/04/28

 Gernikako Bonbardaketa, 2020an, sare sozialetan Koronabirusaren karietara elkarretaratze jendetsu guztiak oraingoz debekatuta, sar sozialak dira gaur egun plaza berria, foro edo agora aktiboa jende biltzeko... birtualki besterik ez bada ere. Euskal diaspora ez da honetan salbuespen eta gogoz ekin dio --ze erremedio-- eskura dauden bide berriak erabiltzeari. Halaxe gertatu zen, konparazio, duela pare bat aste Aberri Egunaren ospakizuna sareetan egitearekin, eta ...

Gehiago irakurri...


Berlin 1937-2020, oroipen ekitaldi eta lore eskaintza soil eta hunkigarria Gernikako Bonbardaketaren 83. urteurrenean

2020/04/27

Berlingo Euskal Etxeko lehendakari Ainhoa Añorga bere senar Atilla Özer-ekin Guernica Platz-en zeremoniaren ondotik EuskalKultura.eus-ek aurreratu bezala, neurri bereziak harturik, baina Berlingo agintariek baimendu egin zuten joan den igandean urtero hiriko Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketaren urteurrenean Guernica Platz-en antolatzen duen oroitzapen-ekitaldia. Aurten koronabirusa dela-eta segurtasun tartea utzirik eta gehienez 12 pertsonaren partaidetza baimendurik, zeremonian poesia bat irakurri eta hitzak esan ziren ...

Gehiago irakurri...


Noriega euskal hotela ez da berriz irekiko Covid-19aren ostean, AEBetako euskal ostaturik zaharrena galduz

2020/04/27

Bakersfieldeko Noriega euskal ostatuko zenbait ikusoegi, pilota kantxa ere barne Berri txarra da, seguruenik egungo egoeraren ondotik etorriko zaizkigun berri txar gehiagoren aurrekari. Bakersfield-eko Noriega hotela, AEBetan zabalik zeuden euskal ostatu historikoetan zaharrena denak, iragarri du ez dituela ateak berriz zabalduko gaur egun bizitzen ari garen Covid-19aren krisialdiaren ostean. 1893an Faustino Noriega eta Fernando Etcheverry-k sortua, 1931etik kudeatu du Elizalde familiak. ...

Gehiago irakurri...


Elkarrizketa Eneka Cordoba ‘Euskara Munduan’eko ikasle eta Comodoro Rivadaviako EEko irakaslegaiarekin (bideoa)

2020/04/27

Eneka Cordoba, Pilar eta Emilia alabekin, 2020ko Aberri Eguna ospatzen Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako Euskal Etxean ez dago euskara irakaslerik. Beharrei erantzun eta egoera hori konpondu nahian, EEko bazkide bereziki aktibo batek bere gain hartu du irakasle trebatzeko konpromisoa eta laster hasiko da klaseak ematen. Eta nahiz eta duela hilabete gutxi ekin zion lan honi, Eneka Cordobak euskararekin duen harremana betikoa da. Izenak ere salatzen du bere jatorria: ...

Gehiago irakurri...


Bruselako EEak abenduaren 5erako iragarri du Covid-19aren aurretik martxoan egin behar zen Kalakanen kontzertua

2020/04/27

BEE hasia da planak egiten Koronabirusaren ondoko garairako eta data berria eman dio bertan behera utzitako Kalakanen kontzertuari Batzuetan badirudi bizitzarik ez dagoela Koronabirusak eragindako egungo egoeratik kanpo, baina hau ere pasatuko da eta planak egin beharra dago egoera honetatik ateratzen garenerako. Hori oroitarazi digute Bruselako Euskal Etxekoek eta finkatu dute dagoeneko, krisiaren aurretik martxoaren 20rako antolatuta zeukaten Kalakanen kontzertua. Mezu batean adierazi digutenez, "daata berriaren berri ...

Gehiago irakurri...


'Bronco Days' ate irekiak: Boiseko BSU unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak galderak erantzungo ditu bihar internetez

2020/04/24

Ziotza Gandarias eta Nere Letek Boiseko Euskal Ikasketei buruzko galderei erantzungo diete bihar larunbata BSU unibertsitatetik Boiseko BSUk (Boise State University) Bronco Day izena hartzen duen ate ireki eguna egingo du larunbat honetan, normalean presentziala egiten bada ere, aurtengoan ezaguna den pandemia egoera tarteko bideokonferentzia bidez. Unibertsitateko Basque Studies Zentroaren kasuan, ohi bezala World Languages departamentuaren antolaketa barruan egingo dute, hizkuntza bakoitzak bere saioak edukukiko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia