euskal diaspora eta kultura
2020/05/05
Lanpetuta bezain gogotsu ari dira ixten Laurak Bat-eko lagunak ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren programa, aurten birtuala. Datorren igandean egingo dute, baldintza berrietara egokituz baina, hasteko, proiektuarekin aurrera egiteak berak askoren ilusioa piztu du. Segidan bildu dugun programan aldaketak egon daitezke baina itxaropentsu ari dira lanean antolatzaileak, ikusten dutelako ...2020/05/04
Maria Angela Juanena artista bisuala etxean txikitan ikusi eta ikasitakoa berriro bizitzeko hurbildu zen bere herriko, ‘Saltoko Euskaldunen Taldea’ Euskal Etxera. Izan ere, sakondu eta hobekiago ezagutu nahi zuen Nafarroako Lekunberritik emigratu zuten Eugenio Juanena eta Regina Beraza bere gurasoek bizitza osoan faltan bota izan zutena. Baina Saltoko Euskal Etxean hori baino gehiago ...2020/05/04
Maria Villanueva Aperribay golf jokalaria (Donostia, 2001) fitxatu du aurten Kentucky-ko Unibertsitateak. Jokalari donostiarrak oso gazte hasi zuen Europan ibilbide profesionala eta iaz AEBetarako jauzia eman zuen eta Augustako Unibertsitatean aldiberekotu zituen finantza ikasketak eta golf karrera. Oso denboraldi ona izan ondoren, Kentucky-ko golf taldera aldatu eta udazkenean hasiko da jokatzen. ...2020/05/04
Kantuak koronabirusak ekarri digun egoera gaiztoa aipatzen du eta bakarrik elkartasunetik eta amodiotik gainditu ahal izango dugula. Hitzak Begoña Echeverria kaliforniar euskaldunarenak dira, eta apìrilaren 1ean Lekarozen hil zen bere izeba Mari Carmen Echeverria Itzeari eskaintzen dizkio. Gogora dezagun Orabidean sortu Echeverria Itzea zazpi anaia-arrebetarik, lau anaiak, Carlos, Alejandro, ...2020/05/03
Indartsua da euskaldunen gogoa, eta maiatzaren 2a Kaliforniako Fresnoko Euskal Piknik eta Besta egiteko eguna bazen (Covid-19agatik bertan behera utzia), koronabirus guztien gainetik bertako euskaldunek nahi ukan dute eguna gogoan atxiki eta hala edo hola ospatu, zubilana eginez piknikaren datorren urteko edizioarekin. Fresnon Santa Fe euskal ostatua duen Etchechury familiak, internetez ospatu du ...2020/05/01
Argentinako Jose C. Paz hirian sortua, euskal izena duen ‘Ekitatea’ Elkarteak “Emakumeen eskubideen gauzapen osoa eta genero parekotasuna bultzatzea” dauka helburu nagusia. Asmo horren alde lan egiten jarraitzeko eta itxialdian aukera gehiago eskaintzeko xedearekin, ‘Emakumeen eta identitate anitzen kontrako indarkeria. Berau identifikatu eta tratatzeko lanabesak” ...2020/04/30
Berrogeialdia dela-eta familia hurbilena bakarrik bertan zela egin egin dituzte gaur goizean Australiako Townsvilleko hilerrian Jose Mari 'Joe' Goicoechearen azken agur ekitaldia eta ehorzketa. Azken agurra eman nahi eta ezinean topatu direnei begira, ekitaldiko bideoa grabatu eta zabaldu du familiak. Bertan ikurrinak estalia agertzen da Jose Mariren zerraldoa, berak maite izan zituen zenbait ...2020/04/30
Bizitza luze eta oparoa bizi izan zuen Antonio Andres Urbieta plentziarrak. 1918ko irailaren 22an jaioa, Francok estatu-kolpea eman zuenean 17 urte egiteko zegoen eta irail hartan Bilbon, Molaren hegazkinen bonbardaketa batean zauritu zuten. 1937ko apirilean Irrintzi bataloi jeltzalera batu zen gudari. Preso hartu zuten Urduñan, Konzentraziogunea Burgosen, "langileen ...2020/04/30
Otsail amaieran aurkeztu zuen Itziar Aguirre chefak (ikus hemen) ‘Trainera Cocina Vasca’ bere proiektu berria. Une hartan inork ez zuen Argentinan imajinatzen oso denbora laburrean munduan zehar zabaltzen ari zen Koronabirusak hemen ere izango zuela eragina. Otsailetik hona asko aldatu dira gure bizitza eta ohiturak. Baina sukaldari euskal argentinarrak bere ‘Trainera’ ...2020/04/29
Nafarroako Gorritin jaioa baina 16 urte zituenetik bizitza Wyoming estatuko Rock Springs-en egin duena, Martin Goicoecheak Euskal Herritik ekarri zuen bertsolaritzari eusten dio Estatu Batuetan, eta egun hauetan mundua astintzen ari den koronabirusaren aurrean bertso batzuk asmatu eta grabatu ditu. NABOko Euskara Arduraduna ere bada Martin, eta beti ari da gure hizkuntza eta kultura suspertzeko ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus