euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaraz dabilen zure izeneko .eus emaila nahi? Orain doan eskura dezakezu PuntuEUS Fundazioaren eskaintzarekin

2020/05/18

Adibidez mexikoEuskalEtxea@ni.eus, info@laplataeuzkoEtxea.eus edo topaketak@euskaltzaleak.eus bezalako helbideak lor ditzakezu Euskarazko zerbitzua da ni.eus eta doanik eskaintzen du zureizena@ni.eus emaila edo, hilean hiru euroren truke, nahiduzuna@zureizena.eus (hiru euro: hiru helbide .eus, 2GBko postontzia helbide bakoitzeko eta bezero arreta euskaraz). Webgunerik ez duten erabiltzaileentzat dago pentsatua, norbanako, elkarte, enpresa edo euskal etxearentzat, eta urtea amaitu aurretik milaka e-mail kontu berri ...

Gehiago irakurri...


"Badago jendea Buenos Aires eta Montevideon Mintzanetez euskara praktikatzen laguntzen Bilboko eta EHko jendeari"

2020/05/15

Ritxi Lizartza maramara* Hizkuntza Zerbitzuen sortzailea Ritxi Lizartza filologo donostiarra maramara* Hizkuntza Zerbitzuen sortzailea da. maramara* taldeak ekintza mordoa garatzen du, tartean Internetez euskara praktikatzeko aukera doan ematen duen Mintzanet programa. Berez Euskal Herrian eta zehatzago Donostian erabiltzeko eman zituen lehenengo urratsak Mintzanetek 2013an. Baina euskarria Internet izanik, denbora gutxian Donostiako eta Euskal Herriko ...

Gehiago irakurri...


Paul Ygartuak erakusketa abiatuko du bihar Vancouverren COVID-19aren aurkako borrokako heroien gorazarre

2020/05/15

Paul Ygartuaren lanak COVID-19aren aurka lehenengo lerroan borrokatu diren langleei omenaldia Grandville Irlako Ukama Galeriak Paul Ygartuaren erakusketa bat zabalduko du bihar. Neurri handiko koadro bilduma bat da, pandemia garai honetako emaitza, COVID-19aren kontrako borrokan lehenengo lerroan borrokatu diren funtsezko langileei eskaini die, euskal jatorriko artistaren ustez "heroiak" eta "gerlariak" baitira osasun langileak eta oro har funtsezko langile ...

Gehiago irakurri...


Aita Anttonek online emango du igandean Kaliforniatik, euskaraz eta ingelesez, Los Banos-eko Euskal Festako meza

2020/05/15

Aita Antton Egiguren bere euskara/ingelesa online mezetako bat ematen Facebookez Berez, Euskal Besta bertan behera utzi da, COVID-19gatik, eta kasu honetan Los Banoseko Euskal Etxeak ez du aurreikusi bertsio birtualik, baina normalean piknikari eta Euskal Bestari hasiera ematen dion meza bai emango duela internetez, euskaraz eta ingelesez, aita Antton Egigurenek, AEBetako euskaldunen omonier edo kapelau den apaiz frantziskotarrak. Kalifornian goizeko 9:00ak direnean, Euskal Herriko 18:00etan ...

Gehiago irakurri...


Zaratarik gabe baina bizitza osoan euskal kulturaren alde gogor lan egindako Anna Mari Aguirre newyorktarra hil da

2020/05/14

Anna Mari Aguirre 69 urte zituela hil da New Yorken, duela urte batzudanik zeukan minbizia atzera etorri ondoren Anna Mari Aguirre hil da New Yorken. Euskal Herrian jaio ez diren eta euren euskaltasuna beti ezaugarri eta bidelagun duten Diasporako euskaldunen adibide eta jarraipide argia zen. Atxikimendu eta lanerako gaitasun handiz, espanturik gabe, emaitza isil baina garrantzitsuak eman zizkion bere bizitza osoko ibilbidean Pirineo magaleko euskaldunekin lokarri eta ondare partekatua zuen ...

Gehiago irakurri...


Iparragirre eta XIX. mendeko Madrilgo euskaldunei buruzko liburua eman du argitara RSBAPek, Francisco de Paula egile

2020/05/13

'Iparragirre en la Corte, el Gernikako Arbola y los vascos en el Madrid del XIX' liburuaren azala Jose Mari Iparragirre eta XIX. mendeko Madrilgo euskaldunei buruzko liburua eman du argitara Euskalerriko Adiskideen Elkarteko (RSBAP) Gorteko Ordezkaritzak  'Iparragirre en la Corte' titulupean eta 'El Gernikako Arbola y los vascos en el Madrid del XIX' azpitituluz. Egilea, Francisco de Paula Garcia da, kazetaria eta Adiskideen Elkarteko Gorteko Ordezkaritzako idazkari teknikoa. Lanak ...

Gehiago irakurri...


Geroari tresnak berrituz erantzuteko asmotan, webgunea bizkortu eta berritu du gaur Caracaseko Eusko Etxeak

2020/05/12

Caracasko Eusko Etxearen webgunearen azal berritua Geroari tresnak berrituz erantzunez eta bide berriak urratuz Eusko Etxeko bazkideen eta Venezuelako euskaldunek bizi dituzten arazoei aktiboki ihardesteko borrokan dabil Ibane Azpiritxaga lehendakari duen Zuzendaritza Batzordea hiributu venezuelarreko euskal elkarteko buruzagitza hartu zuenetik, lehenengoz 2018 urtarrilean, eta agintealdia berritura, aurtengo otsailetik. Interneteko presentzia ...

Gehiago irakurri...


Bertako Lauburu Argitaletxearen eskutik, salgai Argentinan "Recoja sus cosas", ETAko bost preso ohiren eskarmentuaz

2020/05/12

Ander Zurimendi gasteiztarraren 'Recoja sus cosas' liburuaren Argentinako edizioaren azala, “Nola bizi du kartzelatik ateratzea 30 urtetan preso egon zen pertsona batek?” “Nola da bergizarteratze prozesua?” Galdera hauei eta beste batzuei erantzuten die Ander Zurimendi kazetari gasteiztarrak orain Argentinan plazaratu den "Recoja sus cosas" liburuan, Parot Doktrinak eraginda 2013an kaleratutako ETAko bost preso ohiren esperientzia pertsonalak hizpide. Lauburu ...

Gehiago irakurri...


Koronabirusak eragindako egoera eta sentimentuez bertso berriak, Idahoko Boisetik Todor Azurtza Sorrondegik jarriak

2020/05/11

Todor Azurtza Boiseko Euzkaldunak euskal etxeko Zuzendaritzakoa da eta bertako berripaperean eman ditu argitara bertsook Azkeneko egunetan argitara eman ditugu bi bideo eta kantu bat Covid-19k munduko euskal diasporan bizi diren euskaldunek egindakoak. Gaur laugarren bertso sorta. Aurretik joan dira Rock Springs-eko (Wyoming) Martin Goicoechea eta Renoko (Nevada) Jexux Goñiri kendutako bi bideo; eta Chinoko (Kalifornia) Begoña Echeverriak egindako hitzekin Mattin Lerissak egindako kantua. Gaurkoan, ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesek EH ospagai 2020: edizio online, arrakastatsua, berritzailea eta "aurrekaria gainerako kolektibitateentzat"

2020/05/11

2020ko BAC digitalaren azken Fandangoa

Internet eta sare sozialen bidezko sei orduko emanaldi jarraituak lortutako oihartzun zabalarekin euskal gizataldeak gauzatutako proposamenak gainditu ahal izan zituen atzo koronabirusak ezarritako baldintzak. Argentinako eta Euskal Herriko hamaika kultur eragile, artista, politikari, sukaldari eta kirolariren atxikimenduarekin arrakastaz burutu zen "Buenos Airesek Euskal Herria ospagai” 2020. Laurak Bat Euskal Etxe antolatzaileko kideek balantze baikorra egin dute eta edizioa “mugarria” izango dela adierazi dute.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia