euskal diaspora eta kultura
2020/05/27
2019ko abenduan hautatua izan zen Zuzendaritza Batzorde berria buru belarri ari da lanean, Interneten bidez egin daitezkeen ekintzak eginez, jakina. Eta ez da gutxi. Izan ere, sare sozialetan ekin diote inoiz elkarteko bazkide izan zirenekin kontaktuan jartzeari eta lagun berriak gonbidatzeari. Horretaz gain, eguneratu ahal izan dute euren lege izaera eta egoitzaren behin betiko jabetza-titulua ere ...2020/05/26
Bere inguruko herrialdeak jasaten ari direna baino askoz egoera hobea bizi du Uruguaik koronabirusari dagokionez. Izan ere, poliki poliki ari dira konfinamendu garaia gainditzen, eta egoera hobe horregatik hain zuzen konfinamendua bera ere ez da derrigorrezkoa izan. Arlo ekonomikoan, berriz, eta mundu osoan bezala, egoerak kalte handiak utziko ditu hilabete hauetan eta argi dirudi denbora beharko ...2020/05/26
Aste honetan plazaratu du Txertoa argitaletxeak Juan Lekue Goikuriaren 'Solitude' eleberria. Gaztelaniaz idatzia, lana internetez eros daiteke dagoeneko eta berehala iritsiko da liburudendetara. Argitaletxeak zabaldutako erreseinan esaten denez, Solitude Jean Claude eta Lucilleren istorioa da, XX. mendearen hasieran, beste hainbat euskaldun bezala Estatu Batuetara etorkizun hobe baten ...2020/05/26
Zabaldu berria da deialdia Euskara eta Euskal Kultura eskolak emateko Konstantzako Unibertsitatean (Alemania), Moskuko Lomonosov Unibertsitatean (Errusia) eta Paueko Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitatean (Frantzia). Hautatuak diren irakurleek aldi baterako lanpostua izango dute, Euskara eta Euskal Kultura irakasle gisa, unibertsitate horietan, Etxepare Euskal Institutuak ...2020/05/25
Berrogeialdiak eta mugitzeko eta bulegora joateko debeku eta oztopoek ez dute lana erraztu, baina Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak aurrera darrai 'Los Vascos en la Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren 5. edizioarekin. Laugarrena 2011ko abenduan salgai jarri eta 2012ko Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokan aurkeztu ...2020/05/25
Hilabete baino ez da abian jarri zela, eta gozo-gozo ari da Mexiko Hirian eta Oaxacan Mikel Larregi sukaldari lapurtarrak hasitako 'Amalur' proiektua, euskal plater eta postreak zeure etxean jasotzeko aukera berria. Ziburuan jaiotako sukaldariak Donostian ikasi zuen sukaldaritza eta lehenik Euskal Herriko eta ondoren Mexikoko jatetxetan lan egin ostean, amets honi ekin dio, lehengai ...2020/05/22
“Arbasoek eta lurrak tiratu egiten dizute… Horregatik euskaldunen ondorengo garenok sentimendu berezia daukagu Euskal Herriarekiko” komentatu digu Pablo Zabaletak. Zain dago futbolaria Manchesterren, bere taldeak, West Ham United-ek, entrenamentuak berriro ere noiz deituko, eta tarte horretan harrapatu du EuskalKultura.eus-ek arbaso nafarren ondokoa den futbolaria, bere jardunbidea den futbolaz ...2020/05/22
Ez da ez batere hasiera makala. Koronabirusak eragindako jatetxeen ezinbesteko itxierak bete-betean harrapatu badu ere, asteazken honetan, bi hilabeteko atzerapenez baina zabaldu ditu ateak New Yorken, hirian finkatutako Mikel de Luis sukaldari eta enpresari bilbotarraren Haizea jatetxeak. Eta bezperan, asteartean, harrera ezinhobea egin dio New York Times erraldoiak, jatetxearen erreseina polit ...2020/05/22
Etxepare Euskal Institutuak bertan duen Manuel Irujo Katedraren bitartez, Liverpoolgo Unibertsitateak Manuel Irujo Scholarship in Basque Studies izeneko beka eskaintzen du 2019az geroztik. 2020ko deialdia zabalik da, ekainaren 15era bitarte. Bekak Unibertsitateko MRes in Modern Languages and Cultures izeneko ikerketa-masterraren urtebeteko balio ekonomikoaren % ...2020/05/21
Konfinamendu garaian jarraitzaileekin kontaktua ez galtzeko Bahia Blancako Lyric Soul Fundazioa hitzaldiak eta kontzertuak ari da eskaintzen astero Instagram eta Facebook bere kontuetan. Programa honen barruan, penintsula iberiar iparraldeko obrak ere izango dituen ‘’Viva España!’ emanaldian, Victoria Roldan sopranoak eta Cristian Carrero tenoreak Espainiako ariak eta ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus