euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Mus Federazioak bertan behera utzi du Ayacuchon jokatzekoa zen 2020ko Txapelketa Nazionala

2020/06/03

2020ko Argentinako Txapelketa Nazionala, bertan behera COVID-19ren zabalkundea ekiditeko hartutako neurriek baieztapen berri bat bildu zuten atzo, kasu honetan  Musari dagokionean, bart baieztatu baitzion Argentinako Mus Federazioak EuskalKultura.eus-i abuztuan hiriko Euskal Odola Euskal Etxea antolatzaile Ayacuchon jokatu behar zen Txapelketa Nazionala bertan behera geratu dela behin-betiko.

Gehiago irakurri...


EuskarAbentura 2020 ez da egingo: antolatzaileek 2021era atzeratu dute gazteen espedizio honen hirugarren edizioa

2020/06/02

EuskarAbentura ekimeneko 120 gaztek (diasporako batzuk partaide) EH osoa zeharkatzen dute oinez uztailean Espedizioa egin ahal izateko hainbat konponbide eta aukera aztertu ondoren, antolatzaileek jakinarazi dute "osasuna erdigunean jarrita", egoerak ez duela espedizioa antolatzea ahalbidetzen.eta beraz 2020ko udan ez dela Euskal Herria oinez zeharkatzen duen gazte espedizio hau egingo eta ekimenaren hirugarren edizioa 2021era atzeratu dutela, "espedizioaren indar ...

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako EEak bere lehen "Txoko birtuala" egingo du ostiral honetan, "lagunak ikusi eta berriz biltzeko"

2020/06/01

Bahia Blanca-ko Union Vasca Euskal Etxeko txokoan adin guztietako lagunak Tamaina bateko euskal etxe askok munduan “txoko” deitzen duten lekua daukate, mahai baten inguruko biltokia, adinekoen, familien zein neska-mutilen topaleku dena. Dantzariak, pilotariak, umeak, muslariak eta bazkideak oro astean zehar hortik pasatu ohi dira eta era batera edo bestera, komunitate bizitza partekatzen dute bertan. Berrogeialdia luzatzen ari da Argentinan eta ...

Gehiago irakurri...


Irakurgai dagoeneko sarean La Platako Euzko Etxeko Eguzkia aldizkariaren 10. zenbakia, 2020ko ekainari dagokiona

2020/06/01

La Platako (Argentina) Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekariaren 10. zenbakia, 2020ko ekainekoa Eskuragai da dagoeneko sarean Eguzkia aldizkariaren azkeneko zenbakia, 2020ko ekainari dagokiona, La Platako Euzko Etxea ekoizle eta argitaratzaile. Nahi duenak zuzenean irakur dezake ordenagailuko pantailan edo hala nahi badu bertatik jaitsi eta paperean irakurri/banatu. Lau zenbaki ateratzen ditu urtero eta aurtengo bigarren hau, pandemiak eragindako egoera kari, hara sorpresa, inoiz baino lehenago ...

Gehiago irakurri...


Edu Vergel, Comodoro Rivadavia: “Euskal sukaldaritza liluragarria da; produktuen nahasketak zapore-eztanda sortzen du ahoan”

2020/05/29

Comodoro Rivadaviako Edu Vergel sukaldaria Familia aldetik euskal sustrairik ez du badu ere, Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeko batzordekide, dantzari eta banderaduna da Edu Vergel. Euskal Etxeak bere bi pasioak batzeko aukera ere eman dio eta gaur egun, bere mikro-ekimen gastronomikoa aurrera eramateaz gain, sukaldaritzaz arduratzen da Euskal Etxeko jardunetan. Izan ere, euskal gastronomian trebatu zen 2016ko Gaztemundu ...

Gehiago irakurri...


Txapela euskal argentinar sagardoak lehen urtebetetzea ospatuko du ekainean astelehenetik hasita sare sozialetan

2020/05/29

'Txapela’k, euskal argentinar sagardoaren urtebetetzea Pandemiaren ondorioz hasierako plana aldatu behar izan badute ere, ‘Txapela’ izenarekin Argentinan saltzen den bertan egindako euskal sagardo naturalak bere urteurrena bete eta ospatuko du; izan ere, urte oparoa izan da hau ekimenarentzat eta poza lagunekin partekatu nahi dute, orain gauzak ospatzeko modalitatera egokituz, era birtualera, alegia.

Gehiago irakurri...


Adi Argentinako edo Euskal Herriko chefak! Errentagai dago Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko jatetxea

2020/05/28

Laurak Bat-ek alokairuan jarri du bere jatetxea Laurak Bat Euskal Etxearen behe solairuan dagoen jatetxea errentan atera da aste honetan. Dituen instalazioak --taberna, jantokia eta sukaldea-- "egoera ezin hobean" eta berehala sartu eta abiatzeko moduan daudela adierazi du elkarteko Zuzendaritza Batzordeak eta, beraz, proposamenen zain geratzen direla, proiektu gastronomiko berri batekin ahalik eta lasterren hasi ahal ...

Gehiago irakurri...


Sukaldari solidarioak berriro abian dira, gazteak buru, San Nicolaseko Euskal Etxean, eskolumeei jaten ematen

2020/05/28

Joan den ostiralean, gazte taldeak oilasko-paella prestatu zuen San Miguel auzoko janlekurako San Nicolaseko Euskal Etxea aspalditik da ezaguna bere elkartasun ekintzengatik. Euskal elkarteak sukaldari talde aktiboa dauka, eta honi esker “Etxe Nasaia” izeneko programa darama 2002tik, hilero eskola-adineko haurrei EEan bertan jaten emanez eta euskal kultura zabalduz. Berrogeialdia dela-eta eskolak itxita egon arren, beharrak ez dira desagertu eta euskal sukaldariak, joan ...

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.eus: Sabrina Otegi online mintzatuko da gaur komunikazioak euskal diasporan daukan garrantziaz

2020/05/27

Sabrina Otegi EuskalKultura.eus-eko Buenos Airesko korresontsala euskal kultura eta diaspora buletin honek daraman lanaz mintzatuko da gaur Instagram-en, diasporan euskal kultura eta euskalgintza alorrean sortzen diren ekimenak eta egiten diren ekarpenak dokumentatu eta zabaltzeak duen garrantzia azpimarratuz. Solasean arituko da gai hori hizpide, Bahia Blancako Lyric Soul Fundazioko Victoria Roldanen ...

Gehiago irakurri...


Elkanok munduari bira eman zioneko 500 urteurrenean, jaitsi doan liburu hau bera eta bere garaiko euskaldunez

2020/05/27

Daniel Zulaika Aristiren liburuak Elkanoren inguruko euskaldunak aipatzen ditu, tradizio itsastiarra ezaugarri duen EHan Juan Sebastian Elkano getariarrak lehenengoz munduari itzulia (1519-1522) eman zioneko espedizioaren 500. urteurrena ari gara ospatzen bolada batez, koronabirusak eraginiko kinka berezi honek programa baldintzatu badu ere. Aukera, hala ere, hor dago, garai bati eta jende batengana hurbiltzeko, eta horixe da izan ere gaurkoan proposatzen dizugun liburu honek eskaintzen diguna: "Elkano, euskaldunak eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia