euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ez dute aurrera egin beste norbaitek Noriega berriz abiazeko ahaleginek eta familia bertako gauzak saltzen hasiko da

2020/06/12

Noriegako ondasunen salmenta ekainaren 19an (ostirala) eta 20an (larunbata) egingo da, 10: 00etatik 3: 00etara Noriegan bertan Pandemiak eraginako itxialdiaren ondotik Bakersfieldeko euskal bizitzaren erreferente historikoa izan den hau berriz zabalduko ez zela jakinarazi zenean, jende asko hunkitu zen. Telebista, irrati eta bertako, estatuko eta nazio mailako egunkariek artikulu eta tarteak eskaini zizkioten eta hainbat jendek deitu eta idatzi zuen euren pena eta desasosegua adieraziz, euren bizitzetako parte izan den ...

Gehiago irakurri...


‘Amurrio’ etxeko goxoki eta txokolateak: euskal sustraiko ekimen argentinar tentagarria, Buenos Aires hiriburuan

2020/06/12

Edurne Crespillo Canz-ek egin du 'Amurrio'ren logoa: lauburua eta Amurrioren 'A'a elkartuz Ekainaren 15ean hasiko da eskaerak jasotzen eta banaketak egiten –beti ere konfinamenduak oztopatzen ez badu– Buenos Aires hirian sortu berri berria den 'Amurrio' gozotegi eta txokolategia. Postreek, tartek, budinek, alfajoreek, txokolateek… goxoki guztiek zapore argentinarra izango dute, zalantzarik gabe, baina euskal ukitu batekin. ‘Amurrio’, Cecilia Canz euskara ...

Gehiago irakurri...


Eman izena Paranako Urrundik-ek eratutako Xake Txapelketa birtualean; ekainaren 20an da eta sariak, eskudirua

2020/06/11

Urrundik-ek antolatutako 'Dos Orillas' Xake Txapelketa 20. urteurren programa barruan egingo du Urrundik Euskal Elkarteak "Dos Orillas" izeneko  Xake Txapelketa. Hasieran aurrez aurre izango zen ekintza eremu birtualera mugitu behar izan zuten antolatzaileek Covid-19 pandemiaren ondorioz. Hala ere, erantzun ezin hobea lortu dute eta Argentinako 19 probintziatako eta Uruguai, Paraguai, Venezuela eta Espainiako xakelarik eman dute izena.

Gehiago irakurri...


Argentina: Joseba Bilbao pilotari necocheatar sarituaren bideo elkarrizketa COVID-19 berrogeialdi sasoi honetan

2020/06/11

Elkarrizketa Necocheako Euzko Etxeko Joseba Bilbao pilotari euskal-argentinarrarekin Pilota munduan dabitzatenek, Argentinan zein nazioarteko txapelketetan, ezagutzen dute Necocheako Joseba Bilbao. Txikitandik Necocheako Euzko Etxeko partaide, halaxe izan dira baita ere bere familiako hiru belaunaldi, bere aitona Alfredo Bilbao, aurten 75 urte betetzen ari den Euzko Etxeko fundatzaileetakoa izan baitzen, eta Josebaren aitak ere, Carlosek, iaz joana, bere onenak eman baitzizkion guztion bigarren ...

Gehiago irakurri...


Bere sareetan material argitaragabea zabalduz ospatuko du 27 urteurrena La Platako Gogoetarako Euskal Katedra Askeak

2020/06/11

La Platako Gogoetarako Euskal Katedra Askearen 27 urteurrena 1993an La Platako Euzko Etxeari loturik La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP) sortutako ekimenak 27 urte beteko ditu datorren astean. Bizi dugun pandemia egoera honetan ospakizuna ezin da aurrez aurre egin baina hala ere, La Platako Gogoetarako Euskal Katedra Askeko lagunek zerbait berezia egin nahi izan dute eguna oharkabean pasa ez zedin eta gauzak horrela, "Katedraren muina ...

Gehiago irakurri...


Bilbon, 'Euskal Diasporaren Artxiboa' aberastu dute Manuel Ynchaustiren eta Andres Irujoren artxiboen dohaintzek

2020/06/10

Ekitaldi amaieran, Lehendakaria Maria Elena Etcheverrirekin hizketan bideokonferentziaz Buenos Airestik Artxiboen Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta Bilbon, ospakizuna Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan egin zen, Urkullu lehendakaria buru; Diaspora protagonista izan zuen ekitaldi batekin, Diasporari zinez lotutako bi pertsonaia esanguratsuren --Manuel Ynchaustiren eta Andres Irujoren-- artxiboak errezibitu baititu Euskadiko Artxibo Historikoak, hain zuzen ere bere baitango 'Euskal ...

Gehiago irakurri...


Argentinako nafar etxeetako dantzariek Iruñeko Ortzadar taldeko Nora eta Anderrekin online ikasi eta praktikatu dute

2020/06/10

Nafar dantzarien topaketa birtuala Ideia Argentinako nafar etxeen baitan sortu zen, esan nahi baita Buenos Aires, Bolivar, Rosario eta Mendoza hirietako nafar etxeetan. Indarrean dagoen berrogeialdiak entseguak ahalbidetzen ez dituela eta egoera hau noiz arte luzatuko den ez dakigula, aktibotasuna sustatu behar da; are gehiago ohiko sanferminik gabeko urte baten aurrean. Gazte argentinarrak, beraz, Iruñeko Ortzadar ...

Gehiago irakurri...


Ez zazu galdu bihar euskal koru musikan giltzarri den Javier Bustoren online saioa, Cordobako Gure Txokoa antolatzaile!

2020/06/10

Javier Bustoren hitzaldia Luxu hutsa da, plazera beti, honako mailako sortzaile bati entzutea. Cordoba hiriko Gure Txokoa EEa antolatzaile, Javier Busto musikagile eta abesbatza maisuak hitzaldia eskainiko bihar sarean. Gure Txokoako lehendakari Alejo Martinen azalpenetan, “COVID-19 dela eta ezin izan dugu aurten gure ohiko Abesbatzen Topaketa egin, baina musika koralarekin lotura duen ...

Gehiago irakurri...


Parte hartu Mendozako Nafar Etxeak itxialdiari aurre egin eta sanferminen hutsunea arintzeko proposatutako saioetan

2020/06/09

2020ko Sanferminak, sare sozialetan 2020ko San Fermin jaiak bertan behera utzi behar izatea ez da batere erraza izan ez iruindarrentzat ezta munduan dauden nafar etxeetako lagunentzat ere. Izan ere, bereziki espero dute Diasporako hainbat eta hainbat sanferminzaleek uztailaren 7a, egun horretan --bilgarri diren-- jai ederrak antolatzeko, txupinazoa, dantzak, janaria eta, nola ez askotan erraldoiak eta buruhandiak ere barne.

Gehiago irakurri...


Eskuragai sarean Josu Martinez zuzendari bilbotarrak euskal patagoniar Jon Villelabeitia zine aitzindariaz eginiko ikerlana

2020/06/09

Jon Villelabeitia zinemagileari buruzko ikerlana, ZER aldizkarian Orain urtebete, hiriko Euskal Etxearen 96. urteurreneko programa barruan aurkeztu zuen Comodoro Rivadaviako euskal gizataldeak ‘CC16-Jon Villelabeitiaren artxiboa’ izeneko proiektua. Helburua, Patagonian zinema arloko aitzindari izan zen Jon Villelabeitia mungiarraren lana balioestea. Proiektuko arduradun, aurkezpenean parte hartu zuen Josu Martinez zinegile eta ikertzaile ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia