euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bogotan, "El Vasco" ekimenarenak dira patata-tortilla onenak eta akordioa sinatu berria du Euskal Etxearekin

2020/06/24

Bogotako Euskal Etxean ospatutako azken festa, 2020ko Danborrada . Eskuinean, 'El vasco'ren publizitatea Bogotako ‘El Vasco’, hiriburu kolonbiarrean bizi den Goio Usunaga Beltran de Gebara chef bilbotarraren proiektua da eta sukaldaritza negozio honen ikurra patata tortila da, iragarkietan "Euskadiko jatorria duen errezeta"duna aurkezten duen gutizia. Menuak Euskal Herriko beste hainbat plater tipiko ere eskaintzen ditu. 'El Vasco'k sinatu berria du tratua Bogotako Euskal ...

Gehiago irakurri...


Mendozako Nafar Etxeak 2020ko San Ferminetako kartel lehiaketa antolatu du, lehenengo saria urdaiazpiko bat dela

2020/06/24

2020ko San Fermineko kartel lehiaketan parte hartzeko deialdia irekita dago Aurten San Fermin jaiak beste era batera ospatu beharrean izango dira sanferminzaleak, bai Nafarroan, bai Diasporan. Mendozako Nafar Etxeak online ospakizuna antolatu du, San Fermin kartel lehiaketa barne. Izan ere abian ipini du Mendozako 2020ko San Fermin jaiak iragartzeko afixa hautatzeko lehiaketa, Mendozan bizi diren 18 urtetik gorakoak partaide izango dituena, sarien artean "ahoa ur ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariak bilera birtuala egingo du gaur munduko Euskal Etxe eta Gizataldeen ordezkariekin

2020/06/23

Munduak bizi duen pandemiak euskal etxe eta gizataldeen artean eragin duen egoera aipatuko dute gaurko bilera biirtualean Iñigo Urkullu lehendakaria online bilduko da gaur asteartea, ekainaren 23an, topaketa birtuala eginez munduko euskal etxe eta euskal gizataldeen ordezkariekin. Elkarretaratzea Euskal Herriko arratsaldean, 17:00etan gauzatuko da. Jaurlaritzak ohar batean adierazi duenez, "Iñigo Urkullu lehendakariak topaketa birtuala izango du munduko euskal etxeekin, COVID-19ren aurrean izandako esperientziak ...

Gehiago irakurri...


Caracasko Eusko Etxeak bideratu du adineko helduentzako Eguneko Zentroaren proiektua; aurre-izenematea zabalik

2020/06/23

Caracaseko Eusko Etxeak adineko helduentzako Eguneko Zentroa irekiko du Venezuelako hiriburuko Eusko Etxea urrats sendoak ari da ematen bertako euskal komunitatea laguntzeko programak martxan jartzen. Horregatik eta poz handiz zabaldu nahi izan dute azken berria: 65 urtetik gorako –edo menpekotasun-egoeran dauden– lagunentzako Eguneko Zentroa bideratuta dago. “Zentroa astean bitan zabalduko dugu, Eusko Etxearen El Paraisoko egoitzan”, azaldu ...

Gehiago irakurri...


Txileko Euskal Gizataldea EEak webgunea estreinatuko du bihar, 2020ko bere Euskal Astea abiatzearekin batera

2020/06/23

Txileko Euskal Gizataldea (Colectividad Vasca de Chile) Euskal Etxeak bere lehenengo webgunea estreinatuko du bihar, hala iragarri digu elkarteko lehendakari den Rossana Arzak; eta testuinguru berezian egingo du, ekainaren 24, 25 eta 26an 2020ko bere Euskal Astea egingo baitu, berezia, sare sozialen bidez plazaratuko baitu, partaideetako bakoitzak bere etxetik parte hartuko baitu, Covid-19k eragindako egoeraren ...

Gehiago irakurri...


Reno-Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak 2020ko Euskal Idazketa Lehiaketa abiarazi du

2020/06/22

Nevada-Renoko Unibertsitateak, Boise State Unibertsitatea lankide antolatu du 2020 'Basque Writing Contes' lehiaketa Reno-Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak 2020ko Euskal Idazketa Lehiaketa antolatu du, ingelesez idatzitako original argitaragabeak edo argitaratzeko bidean ez daudenak kontuan hartzen dituena, beti ere gaia lotua gisa batez edo bestez euskaldunei, euskal kulturari, edota Euskal Herria eta bere diasporari. Lanak 2020ko abenduaren 15era arte aurkez daitezke. Lan irabazleari, diru-sari batekin ...

Gehiago irakurri...


Berriz zabalik datorren asteburutik aurrera Sydneyko Gure Txoko EEa, ez ahaztu erreserbatzea igandean bazkaltzeko

2020/06/22

Gure Txokoko artxiboko irudiak, bazkaria elkartean Euskal Australiar Alkarteko kideen bisitaren karietara Australian, itxialdi egoeraren amaierak eta neurri zorrotzak arintzeak fase berri batera ekarri baita ere Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea, etaelkarteak datorren asteburutik aurrera egoitza berriro zabalduko duela iragarri du. Izan ere, Gure Txoko aukera polita da jende askorentzat igandetan ongi bazkaltzeko, eta zabalik dago dagoeneko datorren iganderako erreserbak egiteko posibilitatea, ...

Gehiago irakurri...


125. urteurrenean, Nazioarteko Literatur Lehiaketa deitu du Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak, gaia, “Zirrarak”

2020/06/22

Iparraldeko Euskal Etxearen VI. Literatur Lehiaketa Bere 125. urtebetetzera iritsi da aurten Argentinako Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxea. Urtea, tamalez, erabat ezohikoa ari da izaten, COVID-19ak ekarri duen egoera zalantzakoia medio. Baina mende luzeko ibilbidea ospatzen segitzeak beti merezo du eta Norma Rios buru duen Elkarteko Kultur Azpibatzordeko kideek argi daukate, ospatuz, gainera, zaintza-neurriak funtsezkoak dituen egoera berrira ...

Gehiago irakurri...


Kern Konderriko Museoak Noriegaren barra erosi du eta doaintzak eskatu ditu bere egoitzan instalatu ahal izateko

2020/06/19

Bakersfieldeko Noriega euskal ostatuko barra dotorea Kern Konderriko Museoak erosi eta kontserbatuko du Egiazki Bakersfield-eko jende asko astindu eta hunkitu du herriko Noriega euskal ostatuaren itxierak. Gaur eta biharko iragarrita zegoen ostatu zaharreko barruko altzari, apaingarri eta eduki guztien salmenta, baina atzo tupustean bertan behera geratu zen. Geroztik jakin dugu, eta hala argitaratu zuen atzo bertan EuskalKultura.eusek-- Bakersfielden bestelako negozioak dauzkan herritar batek, Bill ...

Gehiago irakurri...


‘Txileko Euskal Gizataldea' EEak bere urtebetetzea ospatu eta Euskal Astea antolatu du, aurten edizio birtualean

2020/06/19

Ekainaren 24tik 26ra, ‘Txileko Euskal Gizataldea' (Colectividad Vasca de Chile) euskal etxearen urteurrena eta Euskal Astea Une bereziki zailak ari da pasatzen bolada honetan Txile Covid-19aren ondorioz, izan ere, asko zabaldu baita birusa azken asteetan eta osasun sistema kolapsatzeko arriskuan baita. Egoera honi nolabait aurre egiteko, kultur elkarte batzuek eraikitzen segi eta aurrera darraite euren egitarauekin. Eta hori da Santiagko ‘Txileko Euskal Gizataldea' Euskal Etxearen kasua. Izan ere, bere 13. ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia