euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Laurak Bat, venezuelar kolektibitatearen aldeko ‘Bien abrigados’ kanpainako partaide eta egoitza

2020/06/30

Laurak Bat venezuelar kolektibitatearen aldeko ‘Bien abrigados’ kanpainaren egoitza Hiriburu argentinarreko Laurak Bat Euskal Etxea ‘Asoven’ elkarte venezuelarrak antolatutako ‘Bien abrigados 2020’ ekimen solidarioko egoitza izan da joan den asteburuan. ‘Bien abrigados 2020’ izeneko ekimenaren baitan, errefuxiatuen aldeko ‘ACNUR’ Nazio Batuen agentziak bidalitako dohaintzak jaso, bildu eta banatu zituzten Laurak Bateko lagunek, ...

Gehiago irakurri...


Bertako Euskal Jai Nazionala kantzelatuta, Elkoko Euskal Etxeak afaria eta dantzaldia egingo ditu uztailaren 4ean

2020/06/29

Elkoko euskal komunitateak herri mailako euskal ospakizuna antolatu du datorren larunbaterako bere egoitzan eta Star Hotelean Aspaldi erabaki zuen Elkoko Euskal Etxeak 2020ko Euskal Jaialdi Nazionala bertan behera uztea (ikus hemen), Covid-19a kari. Normalean hiru egunekoa izaten den eta urrutitik ere jendea herrira erakartzen duen euskal elkarretaratze hori kantzelatu arren, Elkoko euskaldunek herri mailako ekitaldi apalgo batez ospatuko dute euskal eta amerikar jaia, familientzako afari batez Euskal Etxearen egoitzan, eta dantzaldi bat ...

Gehiago irakurri...


Ehundik gora lan bildu ditu orain arte: bihar azken eguna Corpus Christiko EEko Literatur lehiaketan parte hartzeko

2020/06/29

Corpus Christiko Eusko Etxeko irudia artxiboko argazki batean Bihar asteartea, ekainaren 30a, azken eguna du Corpus Christiko Eusko Etxea antolatzaile duen Literatur Lehiaketak bertara originalik aurkezteko. Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxetik, Olga Leiciagak adierazi dio EuskalKultura.eus-i joan den larunbatera arte 112 lan aurkeztu direla gaztelaniazko atalera, eta beste hiru euskarazkora. Jatorriari buruz, Euskal Herriaz eta Argentinaz ...

Gehiago irakurri...


Athletic-ek hainbat lagunarte dauzka munduan: elkarrizketa Caracasko Peñako lehendakari Iker Ruiz de Sabandorekin

2020/06/29

Iker, futbol zelaian eta Caracasko Euskal Etxeko Lagunarteko lagunekin Koronabirusagatik zintzilik dago oraindik Espàiniako Errege Kopako fianala eta nola jokatuko den –publikoarekin edo publikorik gabe– argi ez badago ere, euskal futbol-zaleek irrikaz itxaroten dute Donostiako Reala eta Bilboko Athletic aurrez aurre jarriko dituen partida zirraragarria. Gai hau eta beste batzuk hizpide solastu da EuskalKultura.eus Caracasko Athletic-en Lagunarteko ...

Gehiago irakurri...


Diasporako proiektu batekin, Asier Barandiaran izango da Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Katedrako 2020ko ikerlaria

2020/06/26

Asier Barandiaran (arg Natalia Rouzaut-Nafarroako Unibertsitatea) Nevada estatu iparramerikarreko Reno hirian kokatua dagoen University of Nevada, Reno-ko Center For Basque Studies-en egoitzan urtero edo bi urtean behin egin ohi den ikerketa egonaldiak, Jon Bilbao Katedrak alegia, badu ikerlaria aurtengo ediziorako. Asier Barandiaranek aurkeztutako ikerketa proiektua izan da hautatua, eta hilabete batzuetako egonaldia egingo du Renon ikerketa lan hori ...

Gehiago irakurri...


Deustuko Unibertsitateko ‘Emakume Teknologoaren Ada Byron’ sariaren edizio argentinarra, epea irailaren 25era arte

2020/06/26

Deusto Unibertsitateko ‘Emakume Teknologoarentzako Ada Byron’ sariaren Argentinako edizioaren aurkezpen birtuala Deustuko Unibertsitateak 2014an sortutako ‘Emakume Teknologoarentzako Ada Byron’ sariak helburu jakina du: teknologiaren arloko gaur egungo emakume profesionalen lana “jendaurrean aitortu eta erakustea”. Saria teknologian, ingeniaritzan eta teknologiarekin lotura duten beste arlo zientifiko batzuetan titulazioa edo ibilbide profesional nabaria duten emakumeei dago zuzenduta, ...

Gehiago irakurri...


Txapela sagardo argentinarrak urtebete: Elkarrizketa gaur online EuskalKultura.eus-ek ekimeneko buru Xabier Aguirreri

2020/06/26

Solasaldia gaur zuzenean Instagramez iluntzeko 8:00etan, Argentinako orduan; larunateko goizaldeko 1:00etan Euskal Herrian Elkarrizketa egingo dio zuzenean intenetez gaur ostirala --ekainaren 26a-- EuskalKultura.eus-eko Sabrina Otegik Xabier Aguirre euskal-argentinarrari, bere lehenengo urtebetea egin berria duen Txapela sagardo-ekimenari buruzko xehetasun gehiago jakin nahian. Gogora dezagun, "euskal errezetaz" egiten hasi zela Txapela, sagardoa egiten Patagonia argentinarrean bertako sagarrekin, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Aita Anttonek online emango du igandean euskaraz eta ingelesez Homedale-ko (Idaho) Euskal Jaiari dagokion meza

2020/06/25

Aita Antton Egiguren Kaliforniatik, joan den igandeko mezan Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegian, Homedale-ko euskal jaien txanda zen, bertako Txoko Ona Euskal Etxea antolatzaile. Koronabirusak eragindako egungo egoeran, kasuak ugaritzen, bistan da bilera fisikoa ez dela posible, baina aurretik beste zenbait euskal jaien kasuan egin bezala, aita Antton Egigurenek piknikari dagokion meza internetez emango du, nahi dutenek jarrai ...

Gehiago irakurri...


Plaza eta haitzuloetatik urrun, suak birtualak izango dira 2020ko San Joanetan, Montevideo, Boise, Bahia, Viedman...

2020/06/25

2020ko Sanjoanak Munduko euskal etxeetan atxikimendu handiena izan ohi duen jaietako bat da. Agian, kalera irteteko aitzakia ona delako eta komunitatearekin batera ospatzeko aukera ematen duelako. Edo agian solstizioak epe berri eta itxaropentsua ekar dezakeelako, gauza txarrak atzean utziz eta berri eta onak sustatuz. Arrazoiak ugari izan daitezke baina egitatea hor da, ekainaren 24aren bezperan ...

Gehiago irakurri...


Munduko Euskal Etxeek pandemiak eragindako egoerak zinez kolpatu duela euren jarduna baieztatu zioten Urkulluri

2020/06/24

Mundu osoko 75 euskal etxe eta federazio 15 herrialdetatik hartu zuten atzo parte bideokonferentzian Hala adierazi zioten Lehendakariari zoom bidez atzo egindako bileran. Lasai agertu zuten, baina Eusko Jaurlaritzari transmititu zioten irudiak, argi zioen munduko Euskal Etxeak ez direla kanpo gelditu nazioartea jasaten ari den COVID-19aren pandemiak eragin duen egoeratik. Puntu positiboa: eman zituzten datuen arabera koronabirusak ez duela euskal gizataldeetan kalte pertsonal aldetik eragin ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia