euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kalean da Jazoera aldizkariaren 111. zenbakia, Caracasko euskal komunitatetik Pedro Javier Arriaga Aguirre-k ekoitzia

2020/07/06

Caracasetik Pedro Javier Arriaga Aguirre-k ekoizten duen Jazoera buletinaren 111. zenbakia Plazaratu berria du 2020ko ekaineko bere zenbakia, aldizkariaren 111.a egiten duena, hilabetero Caracastik Pedro Javier Arriaga Aguirrek ekoizten duen Jazoera agerkariak. Zenbaki honetan bereziki lodia dator, 61 orrialde baitauzka. Arriagak berak editorialean aurkezten duenez, zenbakiak besteak beste hiru neskaren lana azpimarratzen du, Jone Leizaola, Itxaso Uzkanga eta Arancha Olabeaga-rena (azken ...

Gehiago irakurri...


Gaur uztailaren 6a hasiko dira Diasporan Sanferminak: birtualak baina betiko gogo eta atxikimendu biziaz

2020/07/06

2020ko San Ferminetan, Mendozako Nafar Etxeko txikien irudiak Kolokan du ipini du mundu osoa birus honek… lagun eta ahaideekin fisikoki elkartzeko aukera ere kendu digu. Baina inondik ere ez digu kenduko ospatzeko gogo eta borondatea; teknologia berriei esker, distantziak gainditu eta Sanferminak gogo eraberrituz ospatuko dituzte Diasporako lagunek.

Gehiago irakurri...


Igandean Elkoko eta "La Puente"ko euskal festak gogoan emango du meza internetez Kaliforniatik aita Anttonek

2020/07/03

Aita Antton Egiguren iaz meza ematen Winnemuccako euskal festan (arg Artzai Ona) Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegian, Elkoko eta Southern California Basque Club-en (ezagunagoa askorentzat "La Puente"koa bezala) euskal jaien txanda zen, Elkon (Nevada) eta Chinon (Kalifornia). Koronabirusak eragindako egungo egoeran, egoera gaiztotzen AEBetan, bistan da bilera fisikoa ez dela posible, baina aurretik beste zenbait euskal jaien kasuan egin bezala, aita ...

Gehiago irakurri...


Benoit Etcheverryk berritasunak iragarri ditu bere irrati eta online saioetan; igande honetan Joseba Etxarri gonbidatu du

2020/07/03

Benoit Etcheverry udako saio berria izango du euskaraz France Blue Pays Basque-n; bestalde, igande honetan Joseba Etxarrirekin solastuko da online "Diaspora eta Zu 2:0" bere tartean "Diaspora eta zu 2:0" du izena Benoit Etcheverryk Baionatik igandero emititzen duen saioak. Datorren igandekoa 11.a izango du izenburu horren azpian, eta kasu honetan online programa edo solasaldira bilduko duen gonbidatua Joseba Etxarri izango da, EuskalKultura.eus-eko zuzendaria, Donostiatik sartuz saiora. Gogoratu programa ordubetekoa dela eta igandean arratsaldeko 19:00etatik 20:00ar arte segi ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak online inkesta bat planteatu die bere bazkideei itxialdia nola eramaten ari diren jakiteko

2020/07/03

La Platako Euskal Etxearen konfinamenduari buruzko inkesta Azken egun hauetan Buenos Aires probintziako hainbat hiri --tartean La Plata hiriburua-- derrigorrezko itxialdiaren fase gogorrenera itzuli behar izan dute pandemia kari. Testuinguru honetan, eta bere bazkideen egoera hobeto ezagutzeko, inkesta bat ari da egiten hiriko Euzko Etxea. Izan ere, pandemia garai honetan asko izan dira mundu osoan, modu batera edo bestera euren bazkideekin kontaktatu duten euskal ...

Gehiago irakurri...


Boiseko Euskal Museoak "coffee break" birtual bat iragarri du uztailaren 10erako, Ipar eta Hego Amerikako euskal gazteak partaide

2020/07/02

Prestatu zure kafea diasporako gazteekin partekatzeko "Coffee break"en Koronabirusgatiko itxialdiaren ondotik, ekainean ireki zituen berriz ere ateak Boiseko Euskal Museoak, ordutegia mugatuta eta osasun protokoloak betez. Ekainean online garatu zituen proposamenen artean, San Juan festa ospatzeko “happy hour historikoa” aipa daiteke, John Ysursa historialariaren eskutik. Orain, uztailerako, topaketa birtual berri bat iragarri du, “coffee break” ...

Gehiago irakurri...


‘Gozatu’ (sic) artisau-koaderno sorta berrian azalek euskal irudiak dituzte, Iñaki Echeverria ilustratzaile argentinarra egile

2020/07/02

'Gozatu' izen eta gai euskalduneko azal eta koaderno bilduma, Iñaki Echeverriak itxialdian egindakoa Ideia oso denbora laburrean jaio eta burutu bada ere –konfinamendu egoeraren ondorioa dela esan daiteke– istorio luzeagoa dago ekimenaren atzean, istorio euskal argentinarra hain zuzen. ‘Gozatu’ (sic) bildumako koadernoen ataleko irudiak Euskal Herriko hirien irudiak dira –Hernani, Getaria, Biarritz, Bilbo…– eta lehenengo zirriborroak ‘in ...

Gehiago irakurri...


Harrotasunaren Astea: koitz argazkilari euskal-newyorktarrak "koitz Gay Fire Island" liburua argitaratu du AEBetan

2020/07/01

Liburua ekainean kaleratu du Luis Foncillas Etxeberria 'koitz' kazetari eta argazkil nafar newyorktarrak, garaiz Harrotasunaren Asterako Liburuak Patrick Ryan idazle estatubatuarraren hitzaurrea eta Nicholas Davies erakusketa-antolatzailearen sarrera dauzka, baita koitz beraren "apunteak" ere; eta 90 argazkiren bidez New York hiritik 96 kilometrora dagoen Fire Island irlan dauden Cherry Grove and The Pines LGBTQ+ komunitateetako giroa, errealitatea eta magia jasotzen du, alaia beti ere, egileak beti alaitasuna ...

Gehiago irakurri...


Mendozako EEak San Fermini buruzko bideo-lehiaketa batekin estreinatuko du Youtube kanala: saria, berezia

2020/07/01

Mendozako ‘San Fermin Virtual 2020’ bideo txapelketa Sei hilabete joan dira pandemia hasi zenetik eta koronabirusa urrun da gugandik alde egitetik. Zorionez, berri alaiago eta motibagarriagoak ere iristen zaizkigu, mundua aurrera ari deneko seinale. Gaur, esaterako, Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak jakinarazi Youtube kanal bat irekiko duela eta kanala estreinatzeko lehiaketa batera gonbidatu du, nafar festa nagusia ospatzearren, baina baita ere kanal ...

Gehiago irakurri...


32 bazkaltiar bildu ditu Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak Covid-19ko itxialdi osteko igandetako lehenengo otorduan

2020/06/30

Jon, Nekane eta Alvarok prestatu zuten igandean Gure Txokon etxean egindako estiloko menu tentagarria Sydneyko Euskal Etxeak igandero zerbitzatzen duen bazkariak egundoko fama irabazi du azkenaldian eta koronabirusak eragindako itxialdiaren ostean joan den igandean berriz ere zabaldu zotuen ateak publiko orokorrari irekitako zerbitzu honek. Kanpoan hotza ari zuela --gehieneko tenperatura 14 gradukoa izan zen-- seguruenik horrek eta indarrean segitzen duen pandemiak sortzen dituen beldurrak eta uzkurtzeak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia