euskal diaspora eta kultura
2020/07/10
Orain aste batzuk, Boisen bizi den Todor Azurtzak koronabirusaz idatzitako bertsoak ekarri genituen ordialde hauetara. Todor Boiseko Euskal Etxeko zuzendaritzako kide hautatu zuten aurtengo urtarrileko batzarrean eta askotan erantzun behar izaten die bere auzoko amerikarren euskara eta euskal kulturari buruzko galderei, eta galdera hauetako batzuei bertsotan erantzutea pentsatu du, erantzun hauen ...2020/07/09
Munduko beste hamaika lekutan bezala, londrestarrek eta tartean London Basque Society Euskal Elkarteak eta bertako bazkide eta lagunek ere murrizketak eta neurri zorrotzak izan dituzte COVID-19ak eraginiko egoera dela-eta, nahiz eta neurri horietako batzuk altxa egin zituzten uztauil hasieran, tarbernak zabaltzea baimenduz eta talde txikika paseatzeko baimena emanez. Aurtenbaina, ez da Aberri Egunik ospatu ...2020/07/09
Iragarri genuen joan den astean: Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxea antolatzaile, ostiral honetan "coffee break" bat izango da sarean. Bertan, 2019ko Gaztemunduko hiru gazte sartuko dira Argentinatik: Tomas Vicente (Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxekoa), Ines Olazabal (Tandileko Gure Etxea EEkoa) eta Alfonsina Leranoz (Buenos Airesko Euskaltzaleak-ekoa), Boise bertatik moderatzaile ...2020/07/09
Koronabirusaren ondorioz, urteurren jairik gabe geratzen ari diren euskal etxeak asko dira mundu osoan, hauetako bat, Chivilcoyko Beti Aurrera. Festa bertan behera utzi behar izate honek hutsune handia utziko du 2020ko Euskal Etxearen egitarauan. Egitarauan. Ez ordea Euskal Etxeko bazkide eta lagunen bihotzean. Izan ere, proposamen sorta bat luzatu du euskal elkarteak, nahi duten guztiek beraiekin ...2020/07/08
Diaspora gaietan aditua den eta euskal diaspora bereziki ezagutzen duen Pedro J. Oiarzabal ikertzaile bilbotarra bere blogaren sarrera berri batekin datorkigu gaur, oraingoan datorren igandean Euskal Autonomi Erkidegoan egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira, izan ere bertan lehiakide diren alderdi politikoek diasporarekiko aurkezten dituzten proposamenei buruzko errepaso txiki bat ...2020/07/08
Diasporako nafar eta euskal etxeek gorriz eta zuriz tindatu dituzte azken egun hauetan euren sare sozialak. Nola ez,, Sanfermin egunak badira! Pandemiagatiko egoera medio, urte berezia izaten ari da oso 2020 hau nazioarteko oihartzunik handiena duen gure festari dagokionez ere, eta Iruñeko kaleetan isiltasun arduratsua gailendu bada ere, ‘Gora San Fermin’ oihua webera pasatu da, ...2020/07/07
Moldaketa batzuk egin behar izango dira, baina azkenean, zalantzak nagusi izan diren denbora baten ondotik bertako Euskal Etxeak eta autoritateek jakinarazi dute aurten egin egingo dela urtero abuztuan St Pierren egiten den Euskal Besta. Jaiak abuztuaren 10etik 16ra garatuko dira, osasun-agintariek finkatutako nerriak zorrotz segituz, distantziak mantenduz, musuko eta babestaileak eramanez eta gel ...2020/07/07
60 urte bete ditu Denak Bat-ek uztailaren 2an eta, ospatzeko, Euskal Etxearen historia jasotzen duen buletin bat zabalduko du sare sozialetan. Historiarekin batera, aurten dagoeneko egin dituen eta burutuko dituen ekintzen berri ere bilduko du. Buletina ez da, ordea, EEak urteurrena ospatzeko proposatu duen lehenengo, ezta azkeneko ekintza ere. Azken egun hauetan, eta pandemiak sortutako ...2020/07/07
Konfinamendu garaian sortutako hainbat egoera larriri aurre egiteko tresna baliagarria suertatu dira bilera birtualak. Euskal kolektibitatea, ordea, haratago joan da eta harremanak ugaldu eta topagune berriak sortzeko ere ari da erabiltzen batzuetan hain kritikatuak diren tresna teknologiko hauek.2020/07/06
Pandemia garai honetan, Mallorcako Artea Euskal Etxeak bertan behera utzi zuen ikasturte amaiera ospatzeko antolatu ohi duen bazkaria, baina itxialditik atera ondoko fasean gaudenez pintxo-pote deialdi txikiago bat egin zuen bertako taberna batean; besteak beste, koronabirusa gai harturik Euskal Etxeak antolatutako lehiaketaren sariak ematearren. Hogei pertsonak hartu zuten parte ekitaldian. ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus