euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chivilcoyko Euskal Etxearen azken agurra, gaur Covid-19z hil den Marta Invernoz bertako euskara irakasleari

2020/10/06

Marta Invernoz, Beti Aurrera Euskal Etxeko euskara irakaslea. GB Gaur goizean iritsi zaigu Marta Invernozen heriotzaren berri tristea. Marta, Beti Aurrera Euskal Etxeko erreferente nagusietako bat izan zen eta bere ibilbidean zehar baita Chivilcoyko SADE elkarteko kide aktibo eta hiriko zinegotzia ere. Covid-19ak sortutako pneumonia latz baten ondorioz, Pilar-ko Austral Ospitalean zegoen eritetxeratuta eta bertan zendu da gaur goizean.

Gehiago irakurri...


Bizitza osoan aktibo euskal komunitatean, Kaliforniako Los Banos-eko Sally Paternain-ek 100 urte beteko ditu bihar

2020/10/06

Sally Paternainek 100 urte beteko ditu urriaren 7an. Bere bizitza osoa egon da Los Banoseko euskal komunitateari lotua eta Euskal Etxea sortu zenetik EEari Zorionak, Sally! Euskara, ingelesa, espainiera, frantsesa eta baita italiera pixkat ere mintzo dituen euskal-kaliforniar hau 1920ko urriaren 7an jaio zen euskara mintzo zuen Kalifornia batean, immigrazioa eta jatorri aniztasuna ezaugarri zuen giro batean. 1948an Aldudetik (Nafarroa Beherea) kaliforniaratutako Martin Paternain euskaldunarekin ezkondu eta berak eta familiak gogor jarraitu dute amerikar eta ...

Gehiago irakurri...


Mexikoko Euskal Etxeak berriro eutsiko die gaur aurrez aurreko euskara klaseei; muslariak asteartero biltzen dira

2020/10/06

Aurrez aurreko ekintzak berriro Euskal Etxean Hilabete larri batzuen ondoren, pixkanaka, eta bazkideen eskabideei erantzute aldera aurrez aurreko ekintza batzuk berreskuratzen hasi da Mexikoko Euskal Etxea. Izan ere gaur bertan ekingo diete 2020-2021eko euskara ikastaroei. Hasiera mugatua izango da, alegia jarraitu egingo dute urte hasieran, pandemia zabaldu aurretik, hasi ziren taldeek

Gehiago irakurri...


'San Sebastian Gastronomika' kongresuak munduko sukaldaritzaren onena erakutsiko du online gaurtik ostiralera: sartu zaitez!

2020/10/05

Sartu oraintxe bertan eta segi datorren ostiralera arte zuzenean kongresua. Saio guztiak online Sukaldaritza zalea bazara, ez zazu zalantzarik izan, egiazki aukera harrigarria baita munduan lehen mailako gastronomia kongresu bat online zuzenean eta doanik segitu ahal izatea, etxerik mugitu gabe eta erraztasun guztiekin. Gaur goizeko 10etan hasiko ditu bere emakizunak 'San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country' kongresuak, eta nazioarte mailako hainbat izen eta izar distiratsuekin egingo ...

Gehiago irakurri...


Bideo bat egin du ingelesez Cordobako Euskal Etxeak, bere burua aurkeztuz euskal diaspora ingelestunaren aurrean

2020/10/05

“Multicultural Presentation: The Basque Community in Cordoba” izenburuko txostenak Gure Txokoa aurkezten du Euskara eta euskal kultura zabaltzeko hainbat ekintza egiteaz gain zabalik ditu ateak Gure Txokoa Euskal Etxeak Cordoba hiriko gainerako erakundeekin batera lan egiteko, bereziki ikasleek edo ikertzaileek Euskal Etxearengana jotzen dutenean euskal gizataldeari buruzko informazio eske. Oraingo honetan Cordobako Unibertsitateko Hizkuntza Fakultateko 'Ingeles V' ikasgaiko lau ikaslek euskal ...

Gehiago irakurri...


Gaurtik urriaren 11era arte hainbat euskal film ikusgai Tolosa Okzitanian, euskal zinemari eskainitako atzerabegikoan

2020/10/02

Zikloak Etxepare Euskal Institutuaren partaidetza izan du. Irudian, Oskar Alegria, bere bi filma erakutsiko dira Okzitania Tolosan (arg Jone Bordato) Espainiako zinemagintzari buruzko Cinespaña jaialdiaren baitan izango da eta Euskal Zinema Berria atalaren barnean lau ataletan banatuko dute euskal zinemagintzari eskainitako atzerabegirakoa. hauek izango dira lau atalok: “Moriarti”, izen bereko ekoiztetxearen lan esanguratsuenak bilduz; “Fictions”, azken urteotan fikzioan gailendu diren pare bat film eskainiz; ...

Gehiago irakurri...


Mio Ortiz Realaren Peña Tokion: “Euskal kozina modan dago Japonian, eta dastatzeak Euskaditik hurbilago sentiarazten gaitu"

2020/10/02

Mío Ortiz, 'Reala Nippon' lagunarteko presidentea Donostiako Real Sociedad futbol taldearen "Reala Nippon", Asiako lehenengo lagunarte ofizialeko presidentea da Mio Ortiz. Baina talde txuri-urdinaren zale amorratua izatea ez da bere kasuan Gipuzkoara  itzuliarazten duen interes bakarra. Donostiako sukalde moduen zalea ere bada Mio, eta izugarri gustatzen zaizkio donostiarren izaera, gastronomia eta bertako bere koadrilarekin ...

Gehiago irakurri...


Euskal dantzak ikasi nahi, baina aukerarik ez? Bizkaiko AIKO Taldeak Dantza Eskola Digitala abiatuko du datozen egunetan

2020/10/02

AIKO Dantza Eskola Digitala urriaren 5ean aurkeztuko dute Covid-19aren eskarmentuarekin eta "normaltasun berri"ra egokitzeko lanetan, Dantza Eskola Digitala abiatuko du hasi berria dugun urrian AIKO Talde bizkaitarrak. Proiektua jende mota orori dago zuzenduta, zerotik abiatzen direnei, baina baita ere dantzan lehenengo pausoak emanak direnei edota dantzari izanik areago joan, hobetu eta errepertorioa ugaldu nahi dutenei ere. Bi atal nagusi izango ...

Gehiago irakurri...


"San Sebastian Gastronomika" jaialdi ospetsua online izango da aurten: astelehenean hasiko da, izen-ematea doan!

2020/10/01

Ez galtzeko moduko aukera eskaintzen du aurten zale askorentzat jaialdiak izen-ematea doan etxetik segitzeko Sukaldaritzazale amorratua bazara, ez zazu utzi pasatzen aukera hau: "San Sebastian Gastronomika", bere arloan punta-puntako jaialdi espezializatua den honek aurten, COVID-19 dela-eta, erabat online egingo du urtero sukaldaritza munduko erreferentzia den bere jaialdia, eta partaidetza doan uztea erabaki du, horretarako bere webgunean izen-emate orria betetzea besterik eskatzen ez duela. Datorren ...

Gehiago irakurri...


Idahon, bere instalazioen tamaina bikoiztu du Homedaleko Txoko Ona Euskal Etxeak, beti geroari begira: lan ederra!

2020/10/01

Aurrean dagoen zati oso hori, estalia baina hormarik gabea, hori da eraikinari emandatu zaion zatia Estatu Batuetan, Homedaleko (Idaho) Txoko Ona Euskal Etxeak handitze lanak egin ditu bere egoitzan, orain arte zeukan patioaren tamaina bikoiztuz. Aire librean den --estalita baina alboko hormarik gabe-- espazio berriak, aukera berriak ekarriko dizkio euskal elkarteari COVID-19ren karietara hartu beharreko neurriak direla-eta bilerak ziurrago egin ahal izango baititu, mahai eta jendeen arteko tarteak ere hobeto ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia