euskal diaspora eta kultura
2020/10/19
Berezia da urtero urria Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxen, urrian antolatzen baitu urtero bere Euskal Jai handia, eskola jaia. Hitzordua jendetsua ezezik, Argentinako euskal gizataldearen jendetsuenetako bat izaten da –lau mila lagun ere bildu izan ditu ikasleen eta publikoaren artean– eta seguruenik urtero egiten diren ekitaldietan Diaspora osoko azpimarragarrienetakoa izango da, aukera paregabea ...2020/10/16
Ikerketa, berrikuntza, fisika aplikatzea zientzia eta teknologiari edota irakaskuntza alorretan eginiko ekarpen bikainengatik saritzen du urtero American Physical Society (APS, AEBetako Fisikarien Elkartea) erakundeak bere Fellow sariekin. Aurten Los Alamosko Laboratorio Nazionaleko (LANL) sei ikertzaile nabarmendu ditu, Luis Chacón, Andrea Favalli, Ralph Menikoff, Andrea ...2020/10/16
Beti Aurrera Euskal Etxeak eta Chivilcoyko SADE-Idazleen Argentinar Elkarteak urtero antolatzen duten 'Gernikako Arbola' Literatura Lehiaketa bere bederatzigarren ediziora iritsi da aurten. Pandemia gorabehera, arazorik gabe burutu ahal izan zen eta Argentina osoko idazleek hartu zuten parte. Abenduaren 13an egingo zuten sari-emanaldia, ordea, bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek eta ...2020/10/16
Covid-19ak eragindako neumonia latz baten ondorioz Beti Aurrera Euskal Etxeko lehenengo euskara irakaslea izan zen Marta Invernoz hil zen urriaren 6an. Osasun neurriak direla eta hiletarik ez zen egin, baina hil-autoa Euskal Etxearen aurrean dagoen Gernika Plazatxoan gelditu zen. Bertara bildu ziren hainbat lagun, kultur erreferente handia ere izan zen irakasleari azken agur hunkitua emateko.2020/10/15
Eusko Jaurlaritzak astearteko Gobernu Kontseiluan aurkeztu zuen 2020-2024rako Gobernu Programa eta ondoren Legebiltzarrari helarazi zion. "Euskadi martxan" izenburupean, XII. Legegintzaldirako Gobernu Programak 131 orrialde dauzka eta Gobernuaren jarduera gidatuko duten printzipio, ardatz, herri-helburu, jarduketa-arlo eta konpromiso programatiko eta ekinbideak zehazten ditu, hauexek direla ...2020/10/15
Dantzari Eguna ospatzeko, lauburu berde, gorri eta zuriak, eta Dantza Taldearen izena –Gure Ametza (sic)– biltzen dituen maskara bana oparitu zien Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak bere dantzariei. Ospakizuna entsegu egunetan izan zen –txikiek, ertainek eta helduek egun ezberdinetan entseatzen dute– euskal etxea bueltatua baita bere ohiko ekimenetara.2020/10/14
Munduko hainbat eta hainbat Euskal Etxetan eta bertako euskara klaseetan, askotan behin baino gehiagotan pantailaratutako "Kutsidazu bidea Ixabel" filmaren bertsio musikala, Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da ostegun iluntze honetan, 19:30etan, eta streaming bidez ikusi ahal izango dute, zuzenean, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, munduko Euskal Etxeetan eta hainbat unibertsitatetako ...2020/10/14
Azaroaren 3an beteko ditu 125 urte Buenos Airesko Nafar Etxeak; osasun egoera dela-eta bilera jendetsuak debekatuta, ospakizuna ez da urte hasieran pentsatzen zen bezala egin ahal izango; hala ere Elkartetik jakinarazi zaio EuskalKultura-eus-i saiatuko direla deialdi birtual gisa behintzat ospatzen. Halaber, Urteurreneko programako parte den Ipuin Laburren Lehiaketa aurrera doala konfirmatu ...2020/10/14
Ia 20 urte daramatza San Nicolaseko Euzkal Etxeak ‘Etxe Nasaia’ (sic) programa garatzen. Programaren baitan hilean behin hiriko eskola bateko neska-mutilak Euskal Etxera joaten dira bazkaltzera. Ekintzak bi helburu argi ditu: gizarteko sektore ahulenei laguntzea eta aldi berean Euskal Etxearen eta komunitatearen arteko loturak estutzea.2020/10/13
Joan den ostiralean argitaratu zuen EHAA buletin ofizialak Etxepare Euskal Institutuaren (EEI) zuzendariaren irailaren 1eko Ebazpena, 2020ko urritik 2021eko irailera bitartean emandako euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko deialdiarekin. Deialdiak 242.000 euroko zuzkidura dauka orotara, horietatik 62.000 euro urri-abenduko epeari dagokiona, eta beste 180.000 euro urtarril-irailekoari. ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus