euskal diaspora eta kultura
2020/10/30
Juana Maria Perea Plata, Eusko Jaurlaritzak Kolonbian 1945an izan zuen lehenengo delegatu Andres Perea Gallagaren biloba zen eta ingurumen arloko buruzagi ziharduen, Ekoturismo hotel bat eta turismo iraunkor ekimenak sustatzen zituen Termales-en (Nuqui-n, Chocó departamentuan) eta Tribugako portua eraikitzearen kontrako borrokan nabarmendu izan zen. Buruzagi sozial eta ...2020/10/29
Euskal etxe panpatarrak proiektu berri bati ekin dio ekainean. Euskal jatorrizko jendearen informazioa biltzeko helburua duen ‘Euskal Sustraiak: En busca de raíces vascas’ ekimenak bi pauso ditu. Alde batetik Macachinera eta bere ingurura (Alpachiri, Rolón, Anchorena, Miguel Riglos eta Doblas herrietara) iritsi ziren Euskal Herriko immigrante guztien datuak biltzea Artxibo Historiko bat ...2020/10/28
Karmelo C. Iribarren poeta donostiarraren Poems the Wind Blew in ('Haizeak eramandako poemak', jatorrizkoan Versos que el viento arrastra) haurrentzako olerki-liburuaren ingeleseko itzulpenak, 'Highly Commended Award' irabazi du Erresuma Batuko CLiPPA (Centre for Literacy in Primary Poetry Award) sarietan, baita finalista geratu ere, Etxepare Euskal Institutuak adierazi duenez. ...2020/10/28
“Euskal sagardoaren historia” izenburuko hitzordu birtualera gonbidatu du Etxepare Euskal Institutuak La Platako UNLP unibertsitatean kudeatzen duen Euskara eta Euskal Kultur Irakurletzak. Euskal Herriko eta Argentinako euskal ekoizle bana bilduko dituen solasaldia bihar izango da, urriaren 29an, gaztelaniaz. Elkarretaratzea Zoom plataforman egingo da eta Facebookez ere transmitituko ...2020/10/27
"Hemen sartzen denak, badaki zer babesten ari den", esan dio Argia astekariari Donibane Lohizuneko tren geltoki aurreko Martxuka ostatu eta artisau-lanen saltokiko sortzaile den Adelaide Darraspek. Berez urruñarra, sorterrian bertan hasi zuen proiektu hau Adelaidek. Eta lehenago Quebec-en bizi izan zen, Montrealeko Euskal Etxeko lehendakari ere izan zelarik. Aurten, Eugéne Green-en 'Atarrabi eta Mikelats' filman aktore ere ikusi dugu, Mari jainkosa gisa. Diasporan dituen lagun ugariek berari buruz jakin nahi izango dutelakoan, hona Aitziber Zapirainek Argian egin dion elkarrizketa.
2020/10/27
Hemen bertan zenbaitetan aipatu izan dugunez, Diasporari eskaini dio bere azken lana, Urrundik izenpean, Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak. Bizi dugun pandemia egoerak aurkezpen-bira gibelerazi badio ere --2021erako iragarri du-- gaur kaleratu du bideoklipa. Bertan kantan parte hartu duten diasporako kideak ere ikus eta entzun daitezke kantari, zortzigarren probintziari dagozkion hainbat irudirekin. ...2020/10/27
Hamaika Telebistaren ‘Hamaika-klik’ lehiaketaren helburua argia da: “Sarean eta formatu digitalean diharduten gazteek ikus-entzunezkoak euskaraz sortu, ekoitzi eta kontsumi ditzaten sustatzea». Deialdiak Euskal Herriaren muga geografikoak gainditu ditu eta laburmetraien kategoriako lehenengo saria Argentinara etorri da, Marcos Tedin gazteak egindako ‘Nire Aitzakia’ ...2020/10/26
Bere blogaren sarrera berri batekin datorkigu Pedro Oiarzabal ikertzaile eta diaspora aditua, pandemiak erabat baldintzatuta bizi dugun kinka eta agertoki zinez berri eta ezezagun honek ekarri digun panoramari euskal diasporaren ikuspuntutik begiratua emanez. Orain arte ezagutu ditugun krisiekin parekorik ez duen egungo egoeran, Urkullu lehendakariak berak esan eta hartutako konpromisoak eta Jaurlaritzak ...2020/10/26
Aurten hamar urte bete ditu Bernardo Atxaga katedrak New Yorkeko CUNY unibertsitatean. Karia horretara, Etxepare Euskal Institutuak sortutako lehenbizikoa den hau, idazle asteasuarraren obrari buruzkoa izango da aurten, “Bernardo Atxagaren sormen literarioa: memoria eta idazketa” izenpean, eta gaur bertan hasita Mari Jose Olaziregik emango du mintegia. Olaziregi Euskal Filologian doktorea da eta euskal literaturako irakaslea EHUren Euskal Ikasketak sailean.
2020/10/26
Euskara ulertzen dutenen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da 'Euskaraldia', euskara ulertu edo zerbait mintzatu baina inertziak edo dena delakoak medio ezagutza hori gauzatzen edo praktikatzen ez dutenei aukera ematearren aktibatu eta erabil dezaten. 2018an izan zuen lehenengo edizioa eta arrakastak bultzaturik aurten ere egingo da, proposamen luzeago batean eta lagun gehiagorengana ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus