euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadako Elko gogor kolpatua, euskal jatorriko 16 urteko Kylee Leniz tiroz hil dutenean, McDonalds-en lanean ari zela

2020/11/05

Kylee-ren aitak, Iñaki Leniz-ek Facebooken daukan profileko argazkia, aita-alabak selfi batean Kolpe ikaragarria Nevadako Elkon, astindua bere familiari eta zirrara eta sumina bertakoen artean joan den igandean Kylee Leniz, 16 urteko gazteak MacDonalds-eko drive thru delakoan (autotik jaitsi gabe lehiatilatik bere manatua eskatzen duten bezeroei atenditzen) lanean ari zela su-arma erasoa jasan eta ondoren ospitalean hil ostean. Erasoa ausazkoa gisa ikertzen ari da polizia. Erasotzailea, 24 ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetan, Idahoko Boise hiriak bere erdiguneko "Basque block" euskal auzoa sustatzen du turisten bisitaleku

2020/11/04

Santa Agedako koplak kantatzen Boiseko Basque Block euskal auzoan, hiriko Euskal Etxearen aurrean Boise Idahoko hiriburuak bisitariei eskaintzen dien erakargaietako bat da bertako "Basque Block" edo euskal auzoa. Garai batean euskal emigranteen ostatu eta biltokietako batzuk kokatzen ziren lekua zena, gaur egun berregokitu, apaindu eta oinezko eremu bilakatuta dago eta bertan daude tragu bat hartu, euskal janaria dastatu edo terraza batean lasai egoteko lekuak eta, esaterako, Boiseko Euskal Museoa, ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuak euskara eta euskal kultura irakurletza berria zabalduko du Georgian Tbilisiko Estatu Unibersitatean

2020/11/04

Ivane Javakhishvili Tbilisi State University (TSU) Georgiako eta eskualdeko zaharrena litzateke Etxepare Euskal Institutuak Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi State University-rekin (TSU) 2020ko irailean sinatutako lankidetzaren ondorioz, 2021eko otsailean euskara eta euskal kultura irakurletza berria zabalduko da bertan. Hori dela eta, azaroren 17an euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia egingo du Etxepare Euskal Institutuak, 2021-2022 ikasturtean ...

Gehiago irakurri...


Euskal Abesbatzen zuzendarientzako ikastaro birtuala eskainiko du FEVAk azaroaren 14an, Miguel Pesce irakasle

2020/11/04

‘El Coro no me mira’ izenburuko ikastaroa azaroaren 14an izango da Aurten Euskal Aste Nazionala ospatuko ez denez, jaiaren programa barruan urtero antolatzen den Euskal Koruen Topaketa ere ez da egingo eta horrek hutsune handia utzi du euskal etxeetako koru-abeslariengan. Baina FEVAk kontuan du oso urtez urte euskal etxeetan handituz doan ekimen hau eta euskal koruen zuzendarientzako propio prestatutako ikastaro bat eskainiko du azaroaren 14an, arratsaldeko ...

Gehiago irakurri...


Mallorcako Euskal Etxeak hitzaldiak eman ditu eskoletan euskara eta euskal kultura aurkeztuz, Txoria txori kantatuz

2020/11/03

Mallorcako Euskal Etxea prestatzen ari den hurrengo ekitaldi publikoa ENE eta Nafarroaren Egunekoa da, azaroaren 29an Hala heldu zaizkion eskabideei erantzunez, Mallorcako Artea Euskal Etxeak hitzaldiak eskaini ditu Palmako eskoletan Euskal Herria, euskaldunak eta euskal kultura aurkeztuz. Ikasle gehienentzat lehenengo kontaktu hurbila izan da euskal errealitatearekin, baita Mallorcako Euskal Etxeak ongi islatzen duen euskal diasporaren errealitatearekin ere. Hitzaldiak EEko kide den Aingeru Merlok gauzatu ditu, oinarrizko hainbat ...

Gehiago irakurri...


2020ko Euskal Astea: Macachín “piloteo birtuala” ari da prestatzen eta ez du baztertzen kale-topaketa apal bat egitea

2020/11/03

2015eko Macachingo Euskal Astearen irudia Egoera normal batean, egun hauetan, azaroaren 16tik 23ra Macachínen egitekoa zen Argentinako Euskal Aste Nazionalaren behin betiko programa argitaratuko genukeen. Pandemiaren ondorioz, ordea, ez dugu ez programarik ezta jairik ere izango; ez behintzat normalean izaten den bezala. Izan ere, jaia 2021era pasatu ondoren, alternatiba bat ari da prestatzen festaren antolatzailea izango zen Euzko ...

Gehiago irakurri...


Cecilia Corcuera Berasategui: Bigarren Mundu Gerran AEBetako Armadan izena eman zuen lehenengo euskal emakumea

2020/11/02

Arabako Araia-Maeztun jaio zen Cecilia Corcuera Berasategui 1916an Sancho de Beurko Elkarteak Bigarren Mundu Gerran (BGM) Ameriketako Estatu Batuetako Armadan militar aritu zen Euskal Herrian jaiotako lehenengo emakumearen izena jakinarazi du. Bere ikerketen ondorio lortu ahal izan duen emaitza da: Cecilia Corcuera Berasategui Arabako Araia-Maeztun jaio zen 1916an.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Nafar Etxeak sukaldaritza eskaintza eta kultur enbaxadoreak izango ditu hiriko 36. Gizataldeen Jaialdian

2020/11/02

2020ko Rosarioko Gizataldeen Topaketa Rosarioko Gizataldeen Topaketaren 36. edizioa datorren ostiralean abiatuko da hiri santafatarrean, eta azaroaren 6tik 8ra eta 13tik 15era gauzatuko da eta izaera hibridoa izango du, esan nahi baita programa ofizialeko ekitaldi batzuk aurrez aurre garatuko ditu eta beste batzuk sare sozialetan. Nafar Etxeak bietan hartuko du parte.

Gehiago irakurri...


Parana, Argentina: aurrez aurreko dantza eta antzerki tailerrak azaro honetan bertan itzul daitezke Urrundik-era

2020/11/02

Urrundik Elkarteak antolatutako Xake Txapelketak Osasun egoerak larria segitzen badu ere, hurbil dagoen udari begira neurri batzuk irekitzen ari da Parana hiriko gobernua. Baldintza berri hauetan, egoitza irekitzeko aukera ikusten ari dira Urrundik Euskal Elkarteko lagunak ekintza jakin batzuekin –dantza eta antzerki tailerrak– hasteko. “Beti ere ezinbesteko ziurtasun protokoloa zorrotz jarraituz” azpimarratu digute ...

Gehiago irakurri...


Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzen lan egin nahi? Etxepare Euskal Institutuak aukera ematen dizu

2020/10/30

Tabakalera eraikina Donostian, bere baitan dauka egoitza Etxepare Euskal Institutuak Etxepare Euskal Institutuak deialdia plazaratu du komunikazio teknikari laguntzaile bila. Hautagaitzak aurkezteko epea abenduaren 4an bukatuko da eta sei hilabeteko praktiketako lan-kontratua eskaintzen da, gehienez ere 2 urtera arte luzatzeko aukerarekin. Komunikazio unibertsitateko gradua eskatzen da eta euskara eta gaztelania menperatzea, baita ingeleseko maila altua ere, sare sozialetan eroso mugitzeko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia