euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haritz bat landatu du Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeak Immigranteen Plazan bere 24. urtebetetzea ospatzeko

2020/11/18

Rocio Basterra Euskal Etxeko lehendakariak eta Pedro Pesatti Viedmako alkateak haritz bat landatu zuten (argazkia Viedmako udala) Carmen de Patagones (Buenos Aires probintzia) eta Viedma (Río Negrokoa) hirietako euskal gizataldea batzen dituen Euskal Etxeak 24 urte bete ditu eta oso proposamen interesgarriak sortuz egin du, komunitatearekin partekaturik; batzuk aurrez aurrekoak izan dira, beste batzuk, online. Aurrez aurreko ekintzen artean bi azpimarratuko ditugu: bost egunetan zehar euskal jantzi tipikoak jarri ...

Gehiago irakurri...


Atzo hasi zen Macachinen 2020ko Euskal Aste Birtuala; ikus Euskal Etxeak sareratuko dituen edukien programa

2020/11/17

2020ko Euskal Aste Nazionalaren edizio birtuala Atzo hasi eta azaroaren 23ra arte egin behar zen Macachinen Argentinako 2020ko Euskal Aste Nazionala hiriko Euzko Alkartasuna antolatzaile. Pandemiagatik hilabeteak dira pampatarrek bertan behera uztea erabaki zutela. Jai presentziala ezin egin, baina ez dute data besterik gabe pasatzen utzi nahi izan eta aste osoan zehar, datorren astelehenera arte, mota askotako edukiak sareratuko ...

Gehiago irakurri...


"Bi mundu arteko topaketa" Biltzarrak euskal ekarpen historikoa aztertuko du ostegun-ostiral honetan hiriburu mexikarrean

2020/11/17

Biltzarra online jarraitu ahal izango da Facebookez bi erakunde antolatzaileen orrialdeetan Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Mexikoko adarra eta Mexiko Hiriko Loiolako San Ignazio Ikastetxeko (Vizcaínas) Jose Maria Basagoiti Artxibo Historikoa antolatzaile, "Bi mundu arteko topaketatik Independentzia prozesu novohispanora" Nazioarteko Biltzarra egingo da ostegun-ostiral honetan, azaroaren 19 eta 20an, hiriburu mexikarrean. Saioak internetez segitu ahal izango ...

Gehiago irakurri...


Bruselako Euskal Etxea berriz ere atzeratu beharrean dago Kalakan-en kontzertua, pandemiaren egoera dela-eta

2020/11/16

Kalakanen Bruselako kontzertuko jatorriko kartela, Bruselako Euskal Etxea antolatzaile Bruselako Euskal Etxeak oharra plazaratu du azalduz bere bazkide eta lagunei berriro ere suertatu dela Kalakanen kontzertua atzeratu beharrean, pandemiak eragindako egoera ez baitago oraindik ere batere kontrolpean eta beraz zuhurtziak eta segurtasun neurriek honelako elkarretaratze jendetsurik ez egitea agintzen baitute. Gogora dezagun Kalakanen kontzertua martxoaren 20rako zegoela hasieran antolatuta hiriko ...

Gehiago irakurri...


Mundu osoko euskal etxe eta unibertsitateak partaide bihar Klasikoen Irakurketan Bilboko Arriaga antzokian

2020/11/14

13. Irakurketa Jarraituaren afixa Ekainean egitekoa zen ekitaldia, azarora atzeratu behar izan zuten pandemiaren ondorioz. Eta osasun egoera oraindik erabat gaindituta ez badago ere, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren babespean Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa egingo da aurten ere. Hitzordua bihar da, azaroaren 17an, goizeko 8etatik aurrera, Euskal Herriko ...

Gehiago irakurri...


FEVAk baikor begiratzen dio COVID-19ak derrigortuta 2020ak ekarri duen bere ekintza birtualen erabateko hazkundeari

2020/11/13

FEVAk irailean antolatutako musika tailerra Bi hilabete baino gutxiago geratzen dira urtea bukatzeko eta FEVAren egutegiak oraindik ekintzak dauzka eskaintzeke. Azaroaren 28an eta Gorka Mostajo buru duen Portugaleteko Elai Alai taldea lagun, Dantza Tailerra antolatuko du plataforma birtual baten bidez. Eta ondotik Txistu eta Pandero Tailerra, Marketing Digital Tailerra eta Sukaldaritza Eskola –Itziar Aguirre irakasle– izango dira proposamenak ...

Gehiago irakurri...


The Basque American Dream (Euskal amets amerikarra), Ligak Ander Egiluz jokalari euskal-amerikarraz egin duen bideoa

2020/11/12

Dokumentala ekoitzi du Estatu Batuetako La Ligak Ander Egiluz jokalari euskal-amerikarrari buruz Athletic-en Boiseko Peñaren bidez iritsi zitzaigun dokumentalaren estreinaldi birtualerako gonbitea, urriaren 30ean bertako orduaren 11etan hainbat zale pantailaren aurrean bildu zituena. Estatu Batuetako La Ligak eginiko ekoizpen bat da eta Ander Egiluz Alzola (Getxo, 1998) futbol jokalari euskal-boisetar gaztearen kirol ibilbidea aurkezten digu, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin, jokalaria, bere ...

Gehiago irakurri...


Maradonaren 60. urtebetetzean, Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegian bere 'Mendeko gol' famatua euskaratu dute: ikus bideoa

2020/11/12

Euskaltzaleak-eko Julieta Gaztañaga ikasleak ahotsa ipini dio bideoan Diego A. Maradonaren 1986ko Mundu Txapelketako gol famatuari Argentinan eta munduan zehar, futbolzaleen eta hain zaleak ez direnen artean ere, Diego Armando Maradona beti dago guztion ahotan. Urriaren 30ean, Argentinako eta nazioarteko komunikabideek ‘10’ zenbakiarekin planeta osoan ezaguna egin zen futbolariaren 60. urtebetetzearen berri eman zuten. Eta egun hauetan, prentsak gertu-gertutik jarraitzen ditu Maradonaren osasun gorabeherak, buruaren ...

Gehiago irakurri...


Veterans Day: deia AEBetako euskaldunei "Fighting Basques" ikerketa proiektuan parte hartzen segi dezaten

2020/11/11

Proiektuan lagun dezakezu, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen zure familiako edo ezagunen baten izena eta datuak emanez Gaur 'Veterans Day' da Estatu Batuetan eta 'Memoria Bizia'k eta Bigarren Mundu Gerran Ipar Ameriketako euskaldunek ekimen militar hartan izandako parte-hartzea ikertzen ari den "Fighting Basques" proiektuak egunarekin bat egin eta dei berezia egin diote euskal komunitateari orain arteko ahalegina indartu eta lankide izaten segi dezaten Estatu Batuetako euskal ...

Gehiago irakurri...


Manuel Hidalgok, Regina Rodriguezek eta Jesus Martinek irabazi dute Madrilgo Euskal Etxeko 2020 Argazki Lehiaketa

2020/11/11

Madrilgo Euskal Etxearen 2020ko Argazki Lehiaketako lehenengo saria, "Donostia", Manuel Hidalgo Mayor egile Agindu eta oinarrietan ezarri bezala, Madrilgo Euskal Etxeak zintzo demonio plazaratu ditu sare sozialetan erakundeak antolatutako 2020ko Argazki Lehiaketak eman dituen argazkiak eta argazkilari irabazleen izenak. Gogoratu, hiru lehenengo sari hautatu dituztela, eta horrez gain lehiaketara aurkeztutako hamabi lan onenak Euskal Etxearen 2021eko egutegiko parte bilakatuko direla.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia