euskal diaspora eta kultura
2020/11/24
Euskaraldia izenarekin ezagutzen dugun ariketa soziolinguistikoa bere bigarren ediziora iritsi da. Ekimena azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4ra arte luzatuko da, beraz Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduaren 3a) ospatzeko egin ohi diren ekitaldiak, erakunde askotan, programako parte antolatuko dira. Eta nahiz eta epizentroa Euskal Herriko herri eta hiriak izan, Diaspora eta munduko euskal etxe ...2020/11/23
National Geographic aldizkari ospetsuak 2021ean bidaiatzeko munduko lekurik onenen zerrenda kaleratu du, eta Vitoria-Gasteiz hiria kokatu du gomendio horien artean. Bidaiatzeko aukera datorren urte honetan itzuliko dela aipatuz, 25 lekuak bost kategoriatan hautatu ditu, gogoan izan dituela abentura, kultura eta historia, natura, familia eta iraunkortasun irizpideak.2020/11/23
Jakin-minak ez du erretirorik hartzen. Zulaika II.aren kasuan ez, behintzat. Urteetako eskarmentuan oinarriturik ari da Jai Alaiari buruz, 1988ko grebaz, oraingoaz, bere blogaz, eta ondu nahian dabilen liburuaz. Zenbat gauza ikusten dituen kontrakantxatik. Honako elkarrizketa Berriak argitaratu zuen atzo. Diaspora gertutik ezagutzen duen andoaindarrak Enekoitz Telleria Sarriegi kazetariaren galderei erantzun die.
2020/11/23
Gogoratu duela hilabete artikulua argitaratu genuela John Ochandorena harleyzale euskal kaliforniarraz eta "euskal Harley" bat lortzeko egiten ari zen ahaleginaz. Izan ere, lehiaketa batean ari da parte hartzen Estatu Batuetan, bertako Harley eraikile eta apaintzaile Paul Teutul-en eskutik Harley pertsonalizatu bat eskuratzeko. Beste batzuk bestelako proposamenak egin dituzte, baina berak, bere ...2020/11/20
Tres Arroyoseko José A. Mulazzi Museoak, Udal Turismo Zuzendaritzak eta hiriko Atzerriko Gizataldeen elkarteak abiarazi zuten, Tres Arroyosek bertan finkatuta dauden kolektibitate eta jatorriei dagokienez daukan aberastasuna eta historia esanguratsua ezagutzera emateko egitasmo hau. Hamar zirkuitu eskaini dira herrian barrena, leku eta historia adierazgarriak azpimarratuz, azkena gaur ...2020/11/20
Hiriburu uruguaitarreko Euskaro Euskal Etxeak azaldu duenez "Mikelek 16 urte dauzka eta "bihotzeko angiosarkoma" gaitza dauka, tratamentu onkologiko garestia duen eritasun larria eta sostengu eta laguntasun guztiak ongi etorriak dira". Euskal etxeak deia zabaldu du parte hartzeko datorren asteko igandean, azaroaren 29an, "Mikeli laguntzeko elkartasun paellan". Anoak bere egoitzan ...2020/11/19
Euskal dantza klaseak online ematen dituen Aiko Eskola abiatu berriak ikasleku kopuru jakin bat gorde eta eskainiko die euskal etxeei eta euren inguruko dantzazaleei. Eusko Jaurlaritzak pertsona multzo bat hautatuko du eskolak beka bidez jarrai ditzaten, esan nahi baita kosturik gabe eurentzat. Eskolak Interneterako sarbidea duen edozein gailutatik (mahai gaineko ordenagailua, ordenagailu ...2020/11/19
Cordoba probintziako Industria, Merkataritza eta Meatzaritza Ministerioak gonbidaturik, “Euskadi martxan: berrindartzea, inor atzean utzi gabe” izenburuko hitzaldia eman zuen atzo eguerdian Euskadiren Argentina-Mercosur-eko ordezkaria den Sara Pagolak Zoom plataforman gauzatutako topaketa batean. Hitzaldia ‘Cordoba probintziako internazionalizaziorako elkarrizketak” Zikloaren baitan egin ...2020/11/18
Jaurlaritzaren egitasmoetan "honako legealdia oso garrantzitsua izango da Kanpoko Euskal Komunitatearentzat". Halaxe adierazi zuen Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorzak Legebiltzarrean, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururekin batera Europako Gaietarako eta Kanpo Harremanetarako Batzordearen aurrean joan den asteko asteartean motu propio ...2020/11/18
Deialdi horri dagokion Ebaluazio Batzordea bildu eta aurkeztutako kasu eta baldintzen arabera erabakiak hartu ondoren, EHAA Buletin Ofizialak datozen egunetan argitaratuko ditu eta ofizial egingo beraz 2020ko Premia Larriko dirulaguntzen emaitzak. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk bere Facebook-en adieraz duenez, 7 herrialdetako 112 familientzako laguntzak onartu dira. ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus