euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bruselako EEak Belgikako euskaltzaleen edo bertara bisitan doazenen sostengua eskatzen du: bazkidetu 25 euroren truke

2021/01/07

25 euroren truke europar hiriburuko euskal elkarteari lagundu eta, bertatik pasatzen bazara, abantailak ere izango dituzu Ez dira garai errazak, baina munduko euskal etxeak abiatuak dira irudimenez eta ahalegin bereziz aurrerabide bila. Bruselan BEE Bruselako Euskal Etxeak, urtero sasoi honetan bazkide berriak erakartzeko plazaratu ohi duen kanpaina plazaratu du aurten ere, oraingoan deialdi berezia eginez Bruselako eta Belgikako euskaldun eta euskaltzale guztiei --edota hiriburu europarra bisitatzeko asmoa ...

Gehiago irakurri...


Galdera diasporako gazteei: zergatik eutsi nahi diozu euskaltasunari? Bidali otoi erantzuna urtarrilaren 31erako

2021/01/05

Bere blogaren sarrera berria plazaratu du aste honetan Pedro J Oiarzabal ikertzaile eta diasporan aditu den irakasle bilbotarrak, eta galderak eta gogoeta eginez idatzi du, Euskal Herriko eta Diasporako gazteei hain zuzen. Blogean bertan irakur daiteke Euskal Herriko galdetu dien Euskal Herriko gazteek eman dioten erantzuna. Baina horrez gain, Diasporako euskal gazteei ere zuzendu zaie, eta hauei ere katramila duen ...

Gehiago irakurri...


Ezagutzen AEBetako 'Boga' euskal urtekari akademikoa? Online irakur ditzakezu bere artikuluak ingelesez euskal gaiez

2021/01/05

'Boga' ingelesezko euskal urtekari amerikarraren azkeneko lau zenbakien azalak Zortzigarren urtea daramatza Estatu Batuetan argitaratzen 'Boga' euskal urtekari akademikoak Basque Studies Consortium-en (Euskal Ikasketa Partzuergoa) eskutik. John Ysursa Historian doktorea editore nagusi, Boga-k lekukoa eta segida hartu zion2013an joan den mendeko 80. hamarkada hasieratik argitaratu zen Journal of Basque Studies in America urtekariari, SBSA (Society of Basque Studies in America) ...

Gehiago irakurri...


"Lagundu San Frantziskoko Gure Euskal Etxeari" kanpainak 4.000 dolarretik gora bildu ditu dagoeneko

2021/01/04

San Frantziskoko Klika Gure Euskal Etxean San Frantziskoko Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center erakundeak kanpaina abiarazi zuen duela hogei bat egun dirua biltzeko Covid-19ek eragindako pandemia egoerak ekarri dizkion galera ekonomikoetan lagungarri. "Support the San Francisco Basque Cultural Center" (Lagundu San Frantziskoko Gure Euskal Etxea) izenpean, ekimenak 4.124 dolar bilduak zituen informazio hau idazteko ...

Gehiago irakurri...


Errugbia: Aviron Bayonnais-ek kontratua berritu dio beste urtebetez Mariano Galarza euskal jatorriko argentinarrari

2021/01/04

Mario Galarza eta Aviron Bayonnais-ko lehendakari Yannick Bru euskal taldeko elastikoarekin Buenos Airesen probintziako 25 de Mayo herrian jaioa, 34 urteko jokalari argentinarrak bigarren denboraldia du euskal taldean, eta 2020 urtearen amaierarekin batera iragarri du Aviron Bayonnaisek kontratua beste urtebetez luzatuko diola., Bigarren lerro gisa jokatzen duen jokalariak sustraiak dauzka Euskal Herrian, belaunalditan atzera, Irunen hain zuzen. Galazak adierazi du "oso pozik" ...

Gehiago irakurri...


Urte Berri On!

2021/01/01

EuskalKultura.eus-en aurtengo Eguberri postala Urte Berri On, irakurle! Har itzazu gure agiantza eta desio onenak, bereziki 2020 urte malapartatu hau atzean utzi dugularik eta pandemiak eragindako egoera hobera egiten joango denaren esperantzan. Aurrera egite eta normaltze horretan bidelagun izaten saiatuko gara, gure lokarri eta zabalkunde lanak ahal eta hobekin betez, gure hizkuntza eta kulturaren eta Euskal Herriko eta bere diasporako herrikideen zerbitzuan. ...

Gehiago irakurri...


‘Euskara Munduan’: Argentina, Uruguai eta Txileko 17 irakaslek 2 hileko barnetegia hasiko dute Lazkaon urtarrilean

2020/12/31

Urtarrilaren 11ean hasiko du barnetegia Diasporako irakasle taldeak (arg Gareth-howtogetfluent.com) Munduko euskal gizataldeen baitan euskara irakasleak trebatzeaz gain, irakasle hauek hizkuntza mailari eusteaz ere arduratzen da Etxepare Euskal Institutua. Eta aukera eskaintzen die euskararen bateria Euskal Herriko testuinguru euskaldunean kargatzeko. Egun gutxi barru, FEVA lankide, 2019ko uztailean Buenos Airesen euskara maila egiaztatzeko azterketak egin zituen taldea Euskal Herrira abiatuko da Lazkaoko Maizpide ...

Gehiago irakurri...


Olentzero Frantzia eta Argentinan: Paris eta Chascomuseko Euskal Etxeetako haurrei egindako bisiten bideoak

2020/12/31

Pariseko Euskal Etxeko Olentzero haurrei mintzatzen Eguberri hauetan Segitzen dugu Olentzerok munduko Euskal Etxeetara egindako bisiten bideo selekzioa eskaintzen, eta oraingoan Frantzian, Pariseko Euskal Etxearen eta Argentinan, Chascomusekoaren txanda da. Parisen, bertako haurrei zuzenean eta euren izenak aipatuz zuzendu zitzaien Olentzero Euskal Etxetik. Baina Olentzero poliglotoa denez, hasierako "Kaixo Deneri"ren ondotik ahalegina egin eta frantsesez mintzatu ...

Gehiago irakurri...


Olentzero AEBetan: Salt Lake Cityn euskal familien etxez etxe ibili da, eta Boisen, hiriko Ikastolako haurrekin kantari

2020/12/31

Ezin dugu Olentzero eta Mari Domingik munduko euskal etxe eta komunitateetako bakoitzean izan dituzten ibileren berri eman, baina bisita horietako batzuetan ateratako bideoen selekzio bat emateko moduan segitzen dugu. Australia, Estatu Batuak, Mexiko, Frantzia, Kanada eta Argentinatik bederen iritsi zaizkigu irudiak. Gaurkoan Estatu Batuen txanda da, eta bisitak, Utah-ko Euskal Etxea antolatzaile Salt Lake ...

Gehiago irakurri...


Argentina: Etxean edateko edo oparitzeko, ‘Don Vasko’ garagardoa: artisaua, osasuntsua eta euskal-riocuartotarra!

2020/12/31

‘Don Vasko’, garagardo artisaua Victor Alberto ‘Beto’ Mendizabal da 'Don Vasko’ko burua eta familia proiektua dela azaldu dio EuskalKultura.eus-i, sei urteko jardunbide duena jadanik Cordoba probintziako Rio Cuarton. Ekimena nola sortu zen galdetuta, adierazi digu "osasun arrazoiak" tarteko izan zela. “Duela urte batzuk garagardo industrialak kalte egiten zidala hasi nintzen sentitzen eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia