euskal diaspora eta kultura
2021/01/29
Orain pare bat aste t'erdi eman genuen New Yorkeko Gillermo Zubiaga euskal artista hiriko Eusko Etxeko hormetan gauzatzeko prestatzen ari zen muralaren berri. Momentu hartan, hormirudia proiektua baizik ez zen, artistak ordenagailuan diseinatu eta euskal egoitzaren paretetara aldatzeko prestatua. Baina hori aldatua da dagoeneko, zeharkatzen hasia baita New Yorken finkatutako marrazkigile ...2021/01/29
Pandemiak baldintzatutako Juan Sebastian Elkanoren bostgarren mendeurrenaren ospakizun garai berezi honetan, Elkano Fundazioak "J. S. Elkanoren aztarnaren bila" liburuaren plazaratzea iragarri du, euskarazko bertsioan. Orain artean gaztelaniazko bertsioa zegoen kalean, Julian Diaz Alonso egile. Bilboko Itsasmuseum-en zein Donostiako Aquariumeko dendetan eros daiteke, gaztelaniazkoa ...2021/01/28
Hona Spotfy-n egungo euskal gazteek entzuten duten musikaren playlist bat, Estatu Batuetatik datorkiguna, bertako Mikaela Goicoechea eta Madalen Bieter gazteek hautatua. Gaur bertan jakinarazi digu NABOk bere Astero buletinaren bidez euskal musika garaikideko zenbait egile eta estilo (popa, rocka, hip.hopa, elektronikoa eta abar) biltzen dituen zerrenda hau, Diasporan gehiegitan entzuten ez diren doinu eta ...2021/01/27
Hego Kalifornian, Los Angeles handiaren baitan, Chino hiria --80.000 inguru biztanle-- estatuko alde honetako euskal etxe erreferentzialenaren egoitza da, ingelesez Chino Basque Club eta euskaraz Chinoko Euskal Etxea izena duen euskal elkartea bilduz. 1968an sortua, ez da inguruko zaharrena --hori 1946ko Southern California Basque Club baita-- baina bai kopuruz, indarrez eta ekitaldiz ...2021/01/27
Atzo estreinatu zuten Iruñean, Nafarroako Museoan, 'Gerardo Lizarraga. Artista erbestean' izeneko erakusketa, 1905ean Iruñean jaio eta Mexikoko erbestean 1982an hildako margolari nafar gutxi ezagutu baina esanguratsu honen bizitza eta obrari buruzko atzerabegirakoa, Nafarroako Memoriaren Institutuaren eta Nafarroako Museoaren eskutik. Biltzen dira, besteak beste, Frantziako ...2021/01/26
Gauzak aurreratu bezala ateratzen badira, gaur astearte arratsaldean --Euskal Herrian asteazken goizaldea dela-- Simison Meridian-eko alkateak Basterrechearen izena proposatu, Udalbatzak bozkatu eta ondotik zin egingo du Meridianeko Polizia Departamentuko buru bezala Tracy Basterrecheak, 2009tik bertako buruorde eta azken asteetan jarduneko poliziaburu izen denak, orain arteko buru Jeff ...2021/01/25
Pedro Oiarzabal aditua --bera ere Diasporan Euskal Herrian adina bizi izan dena-- munduko euskaldunak ari da aztertzen, geure Diaspora eta EH bera hobeto ezagutzearren eta interes bizia dauka Diasporako gazteen erantzunarekin bere galderari: Zergatik eutsi nahi diozu euskaltasunari? Agian zeure familian, batzuk gogor eutsi diote eta beste batzuk ez, baina zeuk argi duzu euskaldun izatea eta sentitzea ...2021/01/25
Zoom bidezko hitzaldia antolatu du London Basque Society Euskal Elkarteak, Brexit dagoeneko gertatuta, gauzak nola geratu diren argitzeko. Eusko Jaurlaritzako eta SPRIko partaideak lagun, hitzaldia datorren astean egingo da, otsailaren 4an, osteguna, eta besteak beste argituko dira: Euskal Herrira itzultzean egin beharrekoak (laguntza sozialak, pentsioak, paroa...), Erresuma Batura etortzeko egin beharrekoak, ...2021/01/22
Reno-Nevadako Unibertsitateak, Euskal Idazkuntza Lehiaketa antolatu du, 2021eko edizioan. Parte har dezakete ingelesez idatzitako lan argitaragabeek eta argitaratze-bidean ez daudenek, gai gisa euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan barrena edo lotura euskalduneko beste edozein daukatenak. Lanak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 1ean zabalduko da eta irailaren 30ean itxiko, 18:00etan ...2021/01/22
Bigarren zenbakia du, iazko ekainean plazaratzen hasi zen 'Txistuaz' aldizkariak, eta bertan bi idazlan topatu ditugu Diaspora ardatz daukatenak. Argentinatik, elkarrizketa egiten dio gaztelaniaz aspaldi Buenos Airesen finkatua dagoen Aitor Alava dantzari arabarrak Martina Saa (San Nicolás, 1989) txistulari eta musikari argentinarrari. Eta zenbaki berean, artikulu batean, euskaraz, Gasteiztik, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus