euskal diaspora eta kultura
2021/02/05
Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak euskarararekiko hastapen ikastaro expres bat iragarri du, otsailaren 15ean hasiz, klase online zein, egoerak ahalbidetzen badu, presentzialekin. Astelehen eta asteazkenetan izango da, 19:30etatik 21:00etara, otsailetik ekaina bitartean. "Gure helburua bertako jendea da, ez da aldez aurreko ezagutzarik behar, baina bai interesa eta aritzeko jarrera, normalean gure ...2021/02/04
"Zorion, etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ez eta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz" dio Santa Ageda bezperan Euskal Herrian eta Diasporako leku batzuetan segitzen den tradizioko kopla eta usadio zaharrak. Gaurko gauari --otsailaren 5eko bezperari-- dagokio plazaratu eta ...2021/02/04
Urtero, otsaila izaten du San Frantziskoko Euskal Etxeak egutegian gorriz markatutako data, izan ere bere bere urtebetetzea ospatzen baitu, auzolanean eraikitako eraikin frontoidun eder hau egoitza duen Gure Euskal Etxeak, aurten 39a, 1982an estreinatu zutenetik. Iaz, doi-doi ospatu ahal izan zuen pandemia deklaratu aurretik (pandemia deklaratu zen astean bertsolariei egin behar zieten omenaldia bertan behera ...2021/02/04
Pandemia eta itxialdien ondorioz, zapore gazi-gozoa utzi zigun askori ahaztezina izango den 2020 urteak. Gazia gehienbat, baina hala ere, aipagarriak dira baita ere euskal diasporako hainbat erakundek egoerari aurre egiteko proposatzen hasi ziren aukera eta eskaintza berritzailek. Egoera berrira ahal zen heinean egokitu eta urtean zehar, hamaika jarduera jarri zituzten eskuragai –batez ere ...2021/02/03
Eusko Jaurlaritzak eta Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Iberoamerikako Estatuen Erakundeak (IEE edo OEI, Organización de Estados Iberoamericanos) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, euskal komunitatearen eta Iberoamerikako komunitatearen artean hezkuntza-, zientzia- eta kultura-arloko ekintza bateratuak garatzeko, bi erkidegoak lotzen dituzten lotura historikoak, kulturalak eta sozialak ...2021/02/03
Diasporako (edo Pirineoetako, Nafarroako edo Euskal Herriko beste edonongo) euskal hiztun edo euskara ikaslea zara eta idaztea gogoko duzu eta zure gaitasunekin saioaldi bat egin nahi duzu? Hona aukera bikaina zure idazteko zaletasun edo trebezia hori praktikatzeko, gehienez 100 hitzeko testu bat idatziz. Parte hartzeko, 16 urtetik gora behar duzu izan, gaia librea da, batuan edo euskalkiz idatz daiteke ...2021/02/03
Hasieran lagun arteko ekimena izan bazen ere, muralaren inaugurazioaren ostean joan den azaroan, Uruguai osoko komunikabideen arreta bereganatu zuen, eta Montevideoko Udalak berak hirian bisita daitezkeen artelanen artean sartu zuen. Margolanak Pablo Picassoren ‘Guernica’ koadroaren neurri berberak ditu (349,3 x 776,6 zentimetro) eta Dunant kalean dago, Walter Medina eta 1° de Marzo ...2021/02/02
Nafarroako Gobernuan, Kanpo Ekintzarako zuzendaritzak darama Diasporarekiko eta Nafarroatik kanpo munduan dauden Nafar Etxeekiko eta nafar komunitate eta nafarrekiko harremanen ardura, bere sorreratik 2019an Mikel Irujo Amezaga (Caracas, 1972) izan delarik bertako arduraduna. Orain arte, Mikel Irujo, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria (ministroa) izendatuko baitu bihar Maria ...2021/02/02
Aurten hamaikagarren urtea egingo du Carlos Gabilondok euskal filmak --normalean labur bat edo ondoren film luze bat-- eskaintzen Argentinako euskal etxeetan. Laneko erretiroa hartu zuen euskal jatorriko Gabilondok, eta bide hau topatu zuen zinemarekiko zaletasunari eta bere euskal sustraiei ekarpen bat egiteko borondatea batzeko. Eta honela sortu zuen Euskal Zinema Ibiltaria proiektua, iaz 10 urte bete ...2021/02/01
Patricio Legarraga ikerlari txiletarrak 'Los Vascos de Francia en Chile' bere obraren seigarren liburukia plazaratu du, hirugarren edizioan. Lanak sei liburuki ditu, formatu digitalean: lehenengoa sarbide eta kokatzaile, aipatuz Euskal Herria eta euskaldunak, Iparraldea, eta euskal emigrazioa eta Txile, besteak beste; eta gainerako bostak, familia eta biografien hiztegia izanik. 1840-1940 ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus