euskal diaspora eta kultura
2021/02/11
Euskal Herriko festa ezagunenak bertan behera utzi dituen pandemiak jotako garai honetan, ez ziren Inauteriak salbuespen izango eta, gaur, Ostegun Gizena izanik, Inauteriak abiatzeko eguna behar bazuen ere, astegun buruzuri geratu da, festara deitu ordez, juxtu kontrako deia egin baitute bertako erakundeek eta baita inauterizale porrokatuenek ere. Guztia, zuhur jokatuz, tristuraz, baina arduraz. ...2021/02/11
Ziklo berriari begira, urtean zehar garatuko dituen kultur jardueren programa ari da antolatzen Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa. Elkarteko lehendakari Arantxa Anituak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “iaz bezala, urteko lehenengo seihilekoan bederen aktibitateak birtualak egingo ditugu. Alde batetik, ez dugulako uste osasun egoera sobera hobetu denik; bestetik, birtualtasunak bultzada ...2021/02/10
Boiseko Euskal Museo eta Euskal Kultur Etxearen (Basque Museum and Cultural Center) zeregin nagusietako bat bisitariei arreta egokia eskaini eta euskaldunei buruz jakinaraztea da, helduei eta baita haurrei ere. Asmo horri lotuta, Boise eta inguru zabal bateko eskolak errezibitu eta eskola-umeei eta euren irakasleei Euskal Herria, euskal kultura eta Boise eta AEB Mendebaldeko euskaldunak aurkezten, eta ...2021/02/10
1994. urtean hasi zen ‘Amalur’ izeneko ekimena mamitzen Mariana Demicheli Uribeondo. Orduan Buenos Aireseko 1 zenbakidun Zeramika Eskola Nazionala ikastetxean ari zen ikasten eta Euskal Herrira joateko aukera izan zuen. “Herri produkzioak beti iruditu zaizkit oso deigarriak; eta Euskal Herrian oso ekoizpen mota sinplea aurkitu nuen; sinplea baina forma partikularrek ongi ...2021/02/09
"200 urtera eta euskal odola agerian utziz" du izenburu irakasle laudatua, oposizioko zinegotzia, euskal komunitateko buruzagia eta EuskalKultura.eus-eko irakurle zintzoa den Graciana Goicoechandia lagunak bidali digun Las Flores Udalerriko Kultura Idazkaritzaren testuak. "Ernesto Darrecoechea, Europa Zaharretik iritsitako gizonak, ahal izan zuenean Ibai Gazia zeharkatu eta 'El ...2021/02/09
Kultsultagai dago dagoeneko Gogora Institutuaren webgunean Gerra Zibilean hildako biktimen datu-basea. Berau gerra zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) Euskadin hildako biktimei buruzko eta gerraren ondorioz Euskaditik kanpo hil ziren euskal herritarrei buruzko ikerketaren ondorio da. Gaur egun, 20.970 hildakoren fitxak jasotzen ditu: 19.962 gizon, 977 emakume eta 31 hildakoren kasuetan ...2021/02/08
Hitzaldia Kirsty Hooper adituak emango du 'Euskaldunak Livelpoolen eta espainiar inperio koloniala: Mundakatik Manilara (Merseyn zehar)" izenburupean, 15:00etan bertako ordua, Euskal Herrian 16:00ak direla. Warwick-eko Unibertsitateko ikertzailea Olano, Larrinaga & Co konpainia aztertuko du bereziki, Ramon de Larrinaga, Jose Antonio de Olano eta Juan Bautista Longa euskaldunek 1862an sortutakoa. Garai ...2021/02/08
Euskal diasporari lotutako gai batez hilabeteko ikerketa egonaldia egin nahi duzu Nevada, Renoko Unibertsitatean (UNR), bertako Euskal Liburutegiko, Euskal Ikasketa Zentroko eta gainerako adarretako baliabide ugariei etekinak atereaz? Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education delakoak urtero eskaintzen duten aukera hau abuztu eta abendu artean gauzatu ahal izango da 2021eko ...2021/02/05
"Manuel Irujo Ollo. Un legado de paz, libertad, justicia y democracia (Manuel Irujo Ollo. Bake, askatasun, justizia eta demokraziako ondarea) liburua artikulu sorta bat da, Euskal Herrian zein Diasporan abertzaletasunaren erreferente diren jende batzuek proiektu honetarako propio idatzia", aurkeztu digu liburuaren editore Fernando Lizarbe 'Geroa Bai Argentina'ko ...2021/02/05
Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak euskarararekiko hastapen ikastaro expres bat iragarri du, otsailaren 15ean hasiz, klase online zein, egoerak ahalbidetzen badu, presentzialekin. Astelehen eta asteazkenetan izango da, 19:30etatik 21:00etara, otsailetik ekaina bitartean. "Gure helburua bertako jendea da, ez da aldez aurreko ezagutzarik behar, baina bai interesa eta aritzeko jarrera, normalean gure ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus