euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Euskal Etxeak ongi etorria egin dio elkarteko egoitzan Jose Maria Cazalis, Euskadiren ordezkari berriari

2021/02/19

Cazalis ordezkari berria --bigarrena ezkerretik--  EEko Gurutzne Etxeberria, Julen Ruiz de Azua eta Josu Garritzekin (arg EE) Mexikoko Euskal Etxeko lehendakari Julen Ruiz de Azuak ongi etorria eman dio herrialdera Jose Maria Cazalis, Eusko Jaurlaritzako ordezkari iritsi berriari. Cazalisek berak Euskal Etxeko zuzendaritza taldekoei aitortu die erronka handia dela Eusko Jaurlaritzak eman diona: “Senatuan txantxetan esaten nuen después de ser senador, el mejor destino es ser embajador en la Santa Sede. Ez naiz ...

Gehiago irakurri...


‘Vasca’ izeneko poltsa eta larruki marka argentinarra, diseinu, tradizio eta “aitona euskaldun baten” adierazgarri

2021/02/19

Vera Lisa Bergalli Erviti 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' jaialdian. Eskuinean bere diseinuetako bat Vera Lisa Bergalli Erviti jantzien eta ehungintza arloko diseinatzailea da, Buenos Airesko Unibertsitatean graduatua. Amaren aldetik, euskal sustraiak ditu eta aitona, Jesus Jose Erviti, Nafarroatik, Obanos herritik etorri zen Argentinara. Aurrekari horiekin, azaldu dio EuskalKultura.eus-i, ez zuen zalantza handirik izan bere ekimena deitzerakoan, “Gure aitonak bere herriaren kultura ...

Gehiago irakurri...


Hego Amerikarako etorkinen istorioak kantu bihurtzen ditu EHko TikTara taldeak: bidal iezaiezu zeure arbasoena!

2021/02/18

TikTara Taldea oholtza gainean emanaldi batean TikTara musika taldea Zarautzen sortu zen 2010ean eta euskaraz abesten ditu sustrai latinoa duten aire eta musikak. Euskal Herriko zenbait tokitako zazpi musikarik osatua, plaza eta aretoetan kontzertuak eskaintzeaz gain euskal diasporari lotutako proiektu berezi eta polit batean ari da lanean gaur egun. Burutu ahal izateko, deialdi bat egiten die taldeak Hego Amerikako eta mundu osoko ...

Gehiago irakurri...


Lehendakariak Lazkaon barnetegia egiten ari diren 'Euskara Munduan'go Diasporako 11 ikasleak errezibitu ditu Gasteizen

2021/02/17

Gaur goizeko irudia, Euskara Munduango partaideak Iñigo Urkullurekin Lehendakaritzan Urkullu lehendakariak, urtarriletik Lazkaoko barnetegian euren euskara ikasketak bururatzen ari diren Diasporako 11 ikasle/irakasleak errezibitu ditu gaur goizean Gasteizen. Taldea 'Euskara Munduan' programako arduradun den Kinku Zinkunegirekin iritsi da Lehendakaritzara eta Urkullurekin batera izan ditu harreragile Bingen Zupiria Kultura sailburua, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako ...

Gehiago irakurri...


Euskaraz errodatutako 'Ihesaldia' telesaila AEBan ikusi ahal izango da otsail honetan jatorrizko bertsioan azpitituluz

2021/02/17

Telesaila joan den abenduaren 15ean estreinatu zuen ETB1ek eta otsailaren 27tik aurrera ikusi ahal izango da AEBan Estatu Batuetako Flix Latino plataformak 'Ihesaldia' minitelesaila, ETBk eta Pausolak ekoitzia Jabi Elortegi zuzendari, estreinatuko du otsailaren 27tik aurrera eta, izan ere bere jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango da, azpitituluta. Bost atal dauzka eta 1976ko abenduan Bizkaian Basauriko espetxean egiazki gertatu zen pasadizo bat hartzen du oinarri, bertako preso talde batek bere ihesaren itxurak ...

Gehiago irakurri...


Mexikoko Euskal Etxeak asteazken honetan zabalduko ditu berriz ere ateak hiria argi gorritik laranjara pasatu ostean

2021/02/16

Mexikoko Euskal Etxeak berriz ere zabalduko ditu bihar ateak, koronabirus egoeragatik itxi ostean Mexiko HIriko Euskal Etxeak bihar zabalduko ditu berriz ere ateak, COVID19ak eragindako osasun egoerari dagokionez hiria eremu gorritik eremu laranjara pasatu ondoren. Egoera berriaren aurrean, Euskal Etxeko Zuzendaritzak elkartearen egoitzara inguratzeko gonbitea egin die bere bazkide eta lagunei, baina beti ere arduraz eta osasun neurriak errespetatuz, esan nahi baita maskara beti aurpegian, segurtasun ...

Gehiago irakurri...


Protokolo zorrotzez eta berriekin kirol arloan aurrez aurrekotasunera ari da itzultzen La Platako Euzko Etxea

2021/02/16

La Platako Euzko Etxeak 2021eko ekintzei eman die hasiera Udako oporrak amaitzear daude Hego Hemisferioan eta euskal etxeak "normaltasun berria" izena eman dioten egoera ezohiko honetara egokitzeko lanetan ari dira, pixkanaka, La Platakoaren kasuan, bere egoitzaren tamaina handiagatik, arazorik gabe berma dezake bazkideen arteko distantziaren neurria; eta aurrez aurreko ekintzak abiatzeari ekin dio, apurka. Horrez gain protokolo zorrotza ...

Gehiago irakurri...


Ipar Amerika: Saint Pierre eta Miquelongo Euskal Bestaren 40. edizioa iragarri du bertako Euskal Etxeak abuzturako

2021/02/15

2020koaren ondotik, 2021ean beren agorrileko Euskal Bestaren 40. ediziora iritsi dira St Pierre eta Miquelongo euskaldunak COVID-19aren karietara Saint Pierre eta Miquelongo (SPM) artxipelagora bidaiatzea ez da gauza erraza izan azken urtean, eta gaur egun ere hegazkina hartu aurretiko 72 orduetan egindako PCRa eskatzen dute, eta berrogeialdia pasatzea iritsitakoan. ia urtebete honetan 24 gaisotu izan dituzte, hildakorik gabe. Bertako euskal elkarteei dagokienez, isolamenduak Euskal Herriko jenderik ez etortzea ekarri du eta, ...

Gehiago irakurri...


Saint Pierre eta Miquelongo EEa eta Pilota Liga irakasle bila dabiltza haur eta helduei pilota irakasteko abuztutik aurrera

2021/02/15

Pilotari irabazleak St Pierreko pilotalekuan urtero agorrilean diren bertako Euskal Bestetan Urtero egiten dute Saint Pierre eta Miquelongo Euskal Etxeko eta Pilota Ligako lagunek deia, Euskal Herriko pilota irakasle baten bila, bertan zenbait hilabete pasa eta euren Pilota Eskolako haur, gaztetxo eta helduei irakasteko, eta oro har pilota eta herri kirolen inguruan dinamizatzeko. Titulua eskatzen da (edo lortze bidean egotea), trebetasuna pilota eta euskal kirolak egiten/irakasten ...

Gehiago irakurri...


Zure ondar alea jarri nahi duzu eta lagundu online euskal musika tailerrak ematen Argentinako Olavarriako haurrei?

2021/02/12

Olavarriako Euskal Etxeko txikiek opari pertsonalizatuak jaso zituzten Gabonetan Buenos Aires probintziako Olavarrian dago Gure Etxe Maitea Euskal Etxea eta bere erronka nagusietako bat belaunaldi-jarraipena bermatzea da. Lan aparta ari dira egiten txiki eta nerabeei begira, euren partaidetza sustatzen, eta hasiak dira fruituak lortzen. Elkarteko lehendakari Marisu Mendizabalek EuskalKultura.eus-i jakinarazi dionez hogei bat neska-mutileko dantza taldea sortu dute, online saioekin ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia