euskal diaspora eta kultura
2021/03/24
Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, ‘Gutun Zuria’, martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, aurten hautatutako leloa "Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua" izanik, Koldo Izagirreren "Hemendik idazten dugu" poemaren bertsoan inspiratutakoa. Izen handiko kultur ekitaldiak nobedadeak ere badakartza edizio honetara, Euskal Herriko mugak gaindituko ...2021/03/23
Euskadiren Txileko Ordezkaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak lehiaketa edo zehatzago testu-bilketa bat antolatu du datorren apirilaren 26an Gernikako Bonbardaketaren 84 urteurrena izango dela-eta. Testuak eskatzen dituzte, kontaketak, mikroipuinak edo poesiak, gehienez 100 hitzekoak, gai gisa gertakari lazgarri hura hartzen dutela edo "hurbiletik ukitzen zaituen pertzepzio, sentsazio edo bizipen baten" ...2021/03/23
'Netflix euskaraz' kanpainak plataforma digital ezagun honi euskarazko ikus-entzunezko edukiak ere sartzea eskatzen dio eta euskal bezeroen errealitate soziolinguistikoa kontuan hartzea, film originalak zein azpitituluak sartuz. Helburua, apirilaren 15aren aurretik 10.000 sinadura lortzea da, eta lerro hauek idazteko momentuan 9.251 atxikimendu bildu ditu dagoeneko. Helburua lortzea, ...2021/03/23
Interesgarriak beti Jose Felix Azurmendik bere blogera ekartzen dituen gogoeta, pasadizo eta iruzkinak. Gaurkoan liburu xahar eta istoriodun batetik abiatzen da, batetik aipatzen duen liburuari gogoeten emaitza, ontzi eta sustatzaile balioa emanez; baina azpimarratuz baita ere ale horrek egin duen ibilbidea, eta aitortuz, Euskal Herriaren kasuan, Europako zazpi probintziak ez direla munduan euskal ...2021/03/22
Euren hirietako euskal komunitateetan eta oro har AEBko euskal komunitatean pertsona ezagun, langile eta asko emandakoak dira eta horri loturik, izan ere, onartu berria du NABOk joan den larunbatean 2021eko Bizi Emankorra saria Boiseko Miren (Rementeria) Artiach-i eta Renoko Janet (Carrica) Inda-ri ematea. NABOren sorreran eta historian leku propioa daukaten bi emakume dira. Miren, izan ere, NABOko ...2021/03/19
Ezin da erabat baieztatu, ikusi behar baita osasun egoerak nora egingo duen datozen hilabeteetan. Baina Macachingo Euzko Alkartasuna hasia da antolatzen iaz pandemiagatik bertan behera utzi behar izan zuen Euskal Astea. Bertako erreferente Tomas Vicentek EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “Oraingoz Jaia egiteko dugun asmoa baino ezin dugu konfirmatu; irrikan gaude eta egin, egin nahi ...2021/03/18
Urtebete joan da OMEk Covid-19 pandemia deklaratu zuenetik eta Hego Amerikako egoera, hasieran baino hobea izan arren, larria segitzen du oraindik. Herrialde batzuk, Txile kasu, aurrera doaz txertaketa-kanpainekin, baina kezkagarria da oso aldi berean kutsatze-tasek zenbaki altuak ematea eta jakina da denbora behar izango dela oraindik populazio osoarengana iristeko. Egoera honetan, kultur elkarteek ...2021/03/17
Eusko Jaurlaritzaren Estatu Batuetako Ordezkaritzak deialdia zabaldu berria du Euskadik AEBetan daukan Ordezkaritzaren zerbitzuan jarduteko Enpresa-arloko Arduradun lanpostua hornitzeko. Lan-kontratu finkoko lanpostua da eta New Yorken dauka egoitza, bertako lan-araudiak xedatzen dituen eskubie eta betebehar guztiekin. Goi mailako unibertsitate-titulua eskatzen da, gutxienez bi urteko esperientzia izatea antzeko ...2021/03/17
Larunbat honetan hasiko da, non eta Patagonian, Euskal Herriko Iparra-Hegoa elkarteak sortutako ‘Bizi gira... kutxa bira!’ ekimen euskaltzalea, hasi ere bere helburu kuttunenetako bat gauzatuz: Diaspora partaide izatea, hain zuzen ere Kutxaren ibilbideko parte izanik. Viedma eta Patagones eskualdea izango da Kutxak egingo duen biraren abiapuntua eta bertatik emango du jauzia ...2021/03/16
EHAA buletin ofizialak gaurko edizioan eman du argitara Ebazpena, 2021eko martxoaren 3koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. 2021eko deialdiko epea bihar hasiko da korritzen. Dirulaguntza deialdiak iazko eta azken urteotako kopuru bera dauka, 202.000 euro, eta ohi ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus