euskal diaspora eta kultura
2021/07/07
Nork esan du Euskal Herria ezagutzeko derrigorrez haraino bidaiatu behar denik? Pandemiak bidaiak zaildu egin ditu eta honek erantzun eta baliabide berriak atontzeko erronkari aurre egin behar izana ekarri du. Testuinguru horretan sortu zen “Atipikoa”, 15 eta 21 urte bitarteko gazte euskal-amerikarrei aukera berri bat ekartzeko, lehengo baina baita ere egungo Euskal Herrira hurrera daitezen, ...2021/07/07
Nazioarteko jai egutegiko famatuenetakoak dira Sanferminak eta bigarren urtez pandemiak bertanbeheratu egin ditu aurten presentzialki. Baina ez ditu euren sua eta gogoa itzali, moldatu baizik. Argentinako diasporan, bertako lau Nafar Etxeak sare sozialetara atera dira. Eta astelehenean bertan, uztailaren 5ean, lau lehendakariek bideo bat prestatu zuten elkarrekin beren kide eta zaleak ...2021/07/06
Hona hemen Izaro (Mallabia, 1993) kantari bizkaitar gazteak Lara Izagirre zuzendariaren 'Nora' filma berriarentzat egin duen kantaren bideoklipa. Filmak, Ane Pikaza aktorea dakarkigu bere aitona argentinarra galdu duen gazte baten paperean, bidaia hasten duela Dyane 6 zahar batean Euskal Herriko kostaldean barrena aitonaren errautsak amonarenekin uzteko. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ...2021/07/06
Verástegui, Berastegui, Verasteguiz, Verastigui... edo Berastegi abizenaren beste edozein aldera da zure deitura? Batera edo bestera idatziak, nazioartean eta bereziki Ameriketan topa daitezke. Hori bada zure kasua, edonon bizi zarela ere, Trujillo Euskal Etxeak famili-bilera batera gonbidatzen zaitu datorren larunbatean, uztailaren 10ean, online, "De Berastegi al mundo" ...2021/07/05
Bigarren urtez pandemia kari, aurten ere Sanferminak bertan behera geratu dira, ez ordea izpiritua, eta sanferminzale amorratuek aurkitu dute bestela nola ospatu. San Fermin Blogak, esaterako, izpiritu horretan blai, Sanferminetako Kontakizun Laburren XIII. Sariketa antolatu du, nafar festarik famatuenaren esperientziak idatziz islatu eta gogoratzeko. 2021eko edizioan, Javier Casado ...2021/07/02
"Ombuaren itzala" du izena Patxi Bisquert-ek Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzari buruz bultzatzen duen filmak. Gogora dezagun, Diasporari zinez lotutako Otaño (Zizurkil, 1857-Rosario,1910) pertsona erreferentziala izan zela bertsolaritzan eta bere garaiko euskal kulturan; eta ombua, itzal handia ematen duen Argentinako Pampako zuhaitz adierazgarria dela. ...2021/07/02
Ekimena Guillermo Raul Ni Colo beterano saladillotarraren eskutik dator eta helburu jakina du: Malvinetako gerran hildako 649 soldaduak omentzea, bakoitzaren oroimenez zuhaitz bana landatuz. Ni Colo-ren asmoa da, arbola kopuru horretara datorren urteko apirilean iristea, 2022ko apirilean beteko baita Argentinako historiako une ilun eta tristeenetakoa izan zen haren 40. urteurrena.2021/07/01
Beatriz Chivite poeta nafarraren 'Metro' poema-liburua ingelesez irakur daiteke dagoeneko, Ingalaterrako Francis Boutle Publishers argitaletxe independenteak 'The Blue Line, Poems in Basque' izenburupean kaleratu duen euskara-ingelesa edizio elebiduna medio. Londresko metroan doazen pertsonak hartzen ditu 'The Blue Line'n egileak hizpide. Francis Boutle argitaletxearen ...2021/07/01
FEVAko Zuzendaritza Batzordea eta Etxepare Euskal Institutuako ordezkari den Kinku Zinkunegi bildu egin dira urteko bigarren zatiari begira euskararen arloko zenbait erabaki hartzeko. Bilera bukatuta, euskara irakasleak trebatzeko ikastaro trinkoaren datak jakinarazi dituzte: Hego Amerikako Neguko barnetegia uztailaren 17tik 24ra egingo da, Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko 28 ikasle-irakasle ...2021/06/30
Pandemiaren eraginez iazko edizioa bertan behera utzi behar izan zen, eta aurtengoan hasieran zalantzak izan ziren nagusi, nahiz eta, osasun neurriak zorrotz errespetatuz, azkenean eta programan aldaketa esanguratsuak eginez datorren asteburutik aurrera hasiko diren biltzen 2021eko edizio honek bilduko dituen 16-17 urteko 120 gaztetxo euskaldunak. Aurtengoan baina, eta bidaiatzeko indarrean dauden oztopoak ere ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus