euskal diaspora eta kultura
2021/07/21
Duela 75 urte sortutako elkartea da Eskualdunen Biltzarra, Bordeleko Euskal Etxea, eta sortu eta 20 urte beranduago erosi zuten bazkideek egungo egoitza izaten segitzen duena, hiriaren erdigunean. Eraikin ederra da, goitik behera zaharberritua: baditu ikasgelak, sukalde handia, barra eta bi apartamendu txiki. Eta gibelaldean, “Euskaldunen Plaza”, ederra hau ere kale ...2021/07/21
Berria FEVAren azken bileran konfirmatu dute eta Arantxa Anitua FEVAko lehendakariaren esanetan, ikasle-irakasle asko itxaroten ari ziren eskabide bati erantzuten dio. “Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programan ahalegin handiak egiten dute ikasleek. Eta esfortzu horrek bere fruitua izatea nahi genuke. C1 euskara maila egiaztatzeko probak egiteko aukera izatea ametsa da ...2021/07/20
Inork ez du zalantzan jartzen euskal etxeek euskal kultura zabaltzen egiten duten lan ikaragarria. Are gehiago erakunde eta gizataldearen mugak gainditzen dituztenean; zer esanik ez hizkuntzaren mugak desegiten dituztenean. Norma Etcheverryren izena La Platako Euzko Etxearen Eguzkia aldizkarian agertu da azken hilabete hauetan. Bere testuak Kritika Literarioen atalean agertzen dira eta bereziki aldizkariak 2020ko ...2021/07/19
Concordiako “Club Vasco Argentino” elkarteak 100 urte bete ditu ekainaren 21ean. 1921 urtea zen eta Concordian bizi zen euskaldun talde batek, tartean pilotazale sutsuak ziren Juan Arthagnanek eta Juan Gonzálezek, hasieran "Club de Amigos Vascos" bezala ezagutzen zena sortu zuen. Euren lehenengo kantxa Pellegrini kalean egon zen. Geroago, ahalegin handiz, ...2021/07/19
Bere 28. ediziora iritsiko da aurten Entre Rios-ko Immigrantearen Festa Probintziala. Covid-19ko pandemiak ezarritako baldintzak medio, iaz erabat birtuala egin behar izan zen, eta aurten Concordiako Immigranteen Elkarteak modalitate mistoan iragarri du, pandemiaren protokoloak horretarako aukera ematen duenean. Gauzak honela, deialdia egin diete Entre Rios-ko gizataldeei erreginaldirako hautagaiak aurkez ditzaten, ...2021/07/16
Euskal Herria eta bere hizkuntza, poesia eta literatura protagonistak izango dira Soria hirian abuztuaren 1etik 8ra garatuko den Expoesía 2021 jaialdian, euskal kulturagile talde bat bertaratuko delarik Etxepare Euskal Institutua laguntzaile. Iazko Portugali txanda hartuz, 'Cercanías' atalak euskarazko zein gaztelaniazko euskal egileak jendaurretuko ditu, besteak beste Bernardo ...2021/07/15
Bai, doan eta zeure etxeko pantaila aurretik mugitu gabe egin dezakezu Boiseko Euskal Museoaren zati zaharrena den "Cyrus Jacobs Uberuaga Etxea" ezagutzeko bira birtuala. Geroago handitu eta zabaldu den Boiseko Euskal Museoa 1985ean hasi zen, Boiseko adriluzko egoiliar etxe zaharrena den honetan, 1864an eraikia, eta 1910etik aurrera eta 1969raino euskal emigranteentzako ostatu izan zena. Gogoan hartu ...2021/07/15
2019ko uztailean hasi zen osatzen Viña del Mar-Valparaisoko Euzko Etxeko abesbatza, une hartan, aurrez aurreko entseguekin. Nestor Aguirre zuzendariak azaldu digu korua sortzeko ideia, 1939an ‘Winnipeg’ itsasontzian etorri zen euskal abesbatzarekin lotuta dagoela. Gogora dezagun ‘Winnipeg’ itsasontzia 1939ko abuztuaren 4an itsasoratu zela Frantziako Poullac-eko portutik eta ...2021/07/14
Koronabirusak sortutako panorama berri honek ohiturak berrikusi eta moldatzera behartu gaitu. Zauden hiri, eremu edo herrialdearen arabera, gaur egun ez da erraza –kasu batzuetan posible ere ez– lagunekin elkartu eta ospatzea. Urtero txupinazo ospetsuarekin hasten diren Sanferminak, iaz bezala, aurten irudikatu behar izan ditugu, alegia irudi bidez bizi eta sentitu. Gauza da inporta zaizkigun ...2021/07/14
Zoe Bray margolari eta antropologoak AEBko euskaldunez eginiko potreta-bildumaren erakusketa zabalik da Maulen, Xiberoko Mediatekan, uztailaren 31era bitartean. “Face à Face/Bekoz beko, Ipar Amerikako mendebaldeko Eüskaldünen potretak” izeneko erakusketa ibilia da 2019tik hona Estatu Batuetako eta Euskal Herri hego eta iparraldean barrena. AEBko euskal ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus