euskal diaspora eta kultura
2021/08/02
Diasporako euskalduna zara --ala ez-- eta Euskal Herria edota Europa bisitatzeko planak egitekotan zaude? Agian ez litzateke ideia txarra izango biak, Euskal Herria eta Diaspora, ongi ezagutzen dituen bertako norbaiten eskutik joatea. Pedro Oiarzabal aditua da euskal diasporan, bereziki baina ez bakarrik Estatu Batuetakoan, eta "Bilbo pausoz pauso" (Bilbao paso a paso) eskaintzarekin dator Euskal ...2021/07/30
Hilabete berezia da abuztua, Ipar hemisferioan opor hilabete petoa. Oraingo asteburu honetan hasiko da: bihar San Inazio eguna uztailaren 31a, eta igandea, abuztuaren 1a, aurten pandemiak baldintzatua. Diasporan San Ignazio --edo San Inazio, Iñaki Deuna eta bestelako izenak barne-- santu loiolatarra gogoan antolatzen diren euskal festak dira. Festa garrantzitsuak Diasporako euskal ...2021/07/30
2010ean sortu zen Gerora Cordobako Euskal Kultur Elkartea helburu jakin batekin: euskal kulturaren adierazpenak, tartean hizkuntza, literatura, dantzak, zinema eta sukaldaritza, zabaltzea. Eta lan handia egin du esparru hauetan guztietan. Baina zalantzarik gabe Euskal Etxeko zutabe nagusia, euskararekin batera, musika da. Eta ez edozein musika… euskal musika tradizionala da Gerora-ko ...2021/07/30
Aurreko artikuluetan iragarri legez, aurrera dirau 'El Vasco'ren prozesuak eta abuztuaren 30erako iragarri da errodajearen hasiera Argentinan. Gogora dezagun Euskal Herriko Pausoka ekoiztetxea eta Argentinako Oeste Films eta Prisma dituela filmak ekoizle. Errodajea prestatzeko xedez astelehenean iritsiko dira Argentinara Jabi Elortegi pelikularen zuzendaria; Jon Sangroniz, argazki ...2021/07/29
Asko edo gutxi dakizu zure abizenaz eta bere jatorriaz, non jaio zen Euskal Herrian eta zer ibilbidea egin zuen Ameriketara. Peru da, gaur egun, munduan, Kruzalegi edo Cruzalegui deituradun gehien biltzen dituen herrialdea. Trujilloko Euskal Etxeak, Cruzalegui, Kruzalegi, Crucelegui, Cruzalaegi (edo egon daitezkeen gainerako aldaera) abizen daukatenen online topaketa bat antolatu du abuztuaren 15ean, elkar ...2021/07/29
Boiseko euskal komunitateak San Inazio jaiak ospatuko ditu asteburu honetan, murriztuta eta etxekoentzat. Alegia, ez dela ohi bezala berbena eta kale antolaketa publikorik egingo. Ekitaldiak hiru izango dira: Pintxo-pote moduko bat, Basque Block-etik kanpo. Ohiko San Inazio meza eta prozesioa euskal dantzariekin. Eta piknika parkean, bakarrik euskal etxeko kideenentzat. Ez da izango beraz ekitalditik Basque Blocken. ...2021/07/29
2021eko bigarren seihilekoak oso proposamen interesgarria eskainiko du euskal kultura, historia eta ohiturei buruz etxetik ikasi nahi duen ororentzat. Izan ere, College of Western Idaho unibertsitateak "Basque Heritage and Contemporary People" izeneko hiru kredituko antropologia ikastaroa eskainiko du, Nikki Gorrell irakaslearen eskutik. Ikastaroa online izango da erabat, abuztuan ...2021/07/28
Ostiralera arte segituko du Donostia erdigunean, Koldo Mitxelenaren eraikinaren eta Postetxe aurrean, Katedralaren atzeko aldean, "Basque Way" kale-erakusketak. Erakusketa Gasteizen hasi eta Bilbotik ere pasatu da, eta Donostian amaituko du bere ibilbidea uztailaren 30ean, Acción Cultural Española (AC/E) erakunde publikoa, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza EAEn eta Arabako, ...2021/07/28
Unibertsitateak, Argentinako La Platako UNLP (Universidad Nacional de La Plata) eta Mexiko Hiriko UNAM (Universidad Nacional Autónoma de México) dira eta bi kasuetan 2022 urte hasieran irakasten hasteko da. Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 16rainokoa da. Euskal Herritik bertaratzeko hegazkin-joan etorria barne da eta Argentinako kasuan 20.000 euroko zuzkidura ekonomikoa dauka eta Mexikokoan ...2021/07/28
‘Cancionero Vasco’ (Euskal Kantutegia) izeneko aplikazioak ehundik gora euskarazko abesti –gaztelaniazko itzulpenarekin– eta bilbainada jartzen ditu erabiltzaileen eskura, era erraz batean eta doan. Abestiez gain, 60 bat partiturak eta olerki atal berezi batek osatzen dute proposamena. Gaur egun aplikazioa Android sistemako gailuetan bakarrik instala daiteke baina Iker Canut ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus