euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Pilota Elkarteak egoitza bisitatu eta xare palak oparitu dizkio La Platako Euzko Etxeko Xare Eskolari

2021/09/15

La Platako Xare Eskola EDA-Escuelas Deportivas Argentinas (Kirol eskola argentinarrak) delako programaren baitan, Argentinako Pilota Elkarteko Jorge Bernasconi idazkariak La Platako Euzko Etxea bisitatu zuen joan den astean. Bisitaldian Xare Eskolako entrenamenduak ikusteaz gain umeentzako xare palak oparitu zizkion Pilota Elkartearen izenean bertako Xare Eskolari. La Platako ‘Lehenengo Xare Eskola’ 1982.ean sortu zuten Euskal ...

Gehiago irakurri...


Concordiako Immigranteen Jaia: Agustina Lorenzattok ahotsa ipini zien Inkisizioak erretako euskal emakumeei (bideoa)

2021/09/14

Agustina Lorenzattok, Inkisizioak erre zituen euskal emakumeen ahotsa ekarri zuen Argentinako Concordiara Entre Rios-ko 28. Immigrantearen Festa Probintzialeko ekitaldiak uztailetik urrira garatzen ari dira Concordia hirian. Gizataldeetako elkarteek bi sukaldaritza azoka egin dituzte dagoeneko Jaiaren egitarauaren baitan hiriko kostaldeko pasealekuan eta abuztuaren 21an ‘Talentu Ikuskizuna’ Unión Israelita delako aretoan. Ekitaldi honetan “Jaiaren Kultur Erreginak izateko bere ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariak HanHemen Basque Global Network euskal sare berriaren lehenengo aurkezpena egin du

2021/09/14

Posible da dagoeneko izena ematea "euskaldunak mundu mailan konektatuko dituen espazio digital" berrian Euskal Diasporaren Egunak Gasteizen ekarri zuen berritasunetako bat Urkullu lehendakariak eta Jaurlaritzako ordezkariek "HanHemen Basque Global Network" izenpeko proiektuaren iragarpena izan zen. Oraindik hastapenetan dagoen proiektua bada ere, prestaketa eta plazaratze lanak aurreratuta daudela adierazi dute Jaurlaritzatik. Izan ere, webgunea aktiboa du dagoeneko eta interesa duena sar daiteke ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Egunean Urkullu lehendakariak Gasteizko ekitaldi instituzionalean Diasporari luzatutako mezu eta hitzak

2021/09/14

2021eko Euskal Diasporaren Egunaren karietara Jaurlaritzak egindako dokumentala (beheko bideoan ikus dezakezu) Pandemiagatiko neurriei zorrotz segituz, Urkullu lehendakaria buru duen Jaurlaritzak eta Arabako instituzioek Gasteizera bildu dituzte 2021eko Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko ekitaldiak. Gogora dezagun, ospakizun instituzional hau bat gehiago dela mundu osoko euskal etxe, elkarte, gizatalde eta norbanakoek Euskal Diasporaren izaera, ekarpena eta errealitatea jendaurretu, aldarrikatu eta ospatzeko irailaren ...

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko da Mexikon online "Bi munduen topaketatik independentzia novohispanoaren prozesura" Biltzarra

2021/09/13

Bertako 13:55etan, EHko 22:55etan hasiko da gaur "Bi munduen topaketatik independentzia novohispanoaren prozesura" Biltzarra online Mexiko Hiritik "Bi munduen topaketatik independentzia novohispanoaren prozesura" izenpeko Biltzarraren bigarren edizioa egingo da gaur, bihar eta etzi, irailaren 13tik 15era Mexiko Hirian. Inaugurazio ekitaldia Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea elkarteko lehendakari  Mtra. Nora Ricalde Alarcón-en eskutik. Itxiera ekitaldia, bestetik, datorren asteazkenean, Dra. Ana Rita Valero de García ...

Gehiago irakurri...


Euskal Zinema Zikloa Quebec-eko Montrealen irailaren 24 arte ikusgai: gaur Almandozen 'Oreina' pantailaratuko da

2021/09/13

Aste honetan ikusgai Oreina (2018), Handia (2017), Hil kanpaiak (2020), Erlauntza (2020), Black is Beltza (2018), Un otoño sin Berlín (2015), Vacas (1992) eta Tasio (1984) Euskal Zine Zikloa irailaren 9an hasi eta 24ra arte luzatuko da Montrealen. Bi aste hauetan hamabi euskal film proiektatuko dira Quebec probintziako hiri nagusian; gehienak azken hamarkadako ekoizpenak dira,, gaztelaniaz zein euskaraz errodatu edo bikoiztuak. Ekimena Euskadiko Filmategiak eta Cinémathèque Quebecois-ek antolatu dute eta martxoaren 24an Tabakaleran (Donostian) aurkeztu zen ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Egunarekin bat eginez munduan antolatutakoei gainbegirada: gaurkoan, bertsoak Boisetik

2021/09/10

Idahoko Boisetik, Estatu Batuetan, bertako euskal diasporaren ekarpen eta bat-egitea Euskal Diasporaren Egunarekin Euskal Diasporaren Egunarekin bat eginez munduan antolatutakoei gainbegirada emango diegu datorren astean. Gogoratu, Eguna berez irailaren 8a bada ere, datorren asteburu honetan eta irailean barrenago ere antolatuko direla bat-egite ekitaldiak munduko hainbat lekutan, euskal etxe, euskal elkarte edo euskal talde bakoitzak ahal duen eta hobekien datorkion edo jenderik gehien bil dezakeen ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Artxiborako material dohaintzak biltzeko kanpaina hasi du Venezuleako Jazoerak: bat egin nahi?

2021/09/10

Jaurllaritzako buruzagien bisita Bilboko Euskal Artxibo Historikora. Honen barruan ari da eratzen Euskal Diasporaren Artxiboa Kanpaina bat plazaratu du Jazoera ekimen venezuelarrak Diasporako euskal familietan edo munduko euskal etxe eta elkarteetan egon daitezkeen material esanguratsuak biltzeko. Izan ere, Bilbon, Euskal Artxibo Historikoaren baitan sortzen ari den Euskal Diasporaren Artxiboak, euskal emigrazioaren eta gure diasporaren lekukotasun-emaile eta adierazgarri izan daitezkeen objektuak jaso nahi ...

Gehiago irakurri...


Uruguaitik Enrique Yarza Rovirak Diasporaren Eguna kontaketa hau ekarriz ospatu du, birramona Josepi gogoan

2021/09/09

Oñatiko Yarza baten eta Josepi Lasarte oronoztarraren ondorengoa, abokatu, historialari eta genealogista da Enrique Yarxa. Argazkian, Minas-en geroago, 1991ean, sortu zen Euskal Etxerako bide seinalea, eta Yarza Rovira beraren irudia Euskal Diasporaren Egunaren astearen baitan eta Rio de la Platan emigratu zuten arbasoen aldarrikapenarenari urtero eskaintzen zaion irail honetan, Montevideotik Enrique Javier Yarza Rovirak testu hau helarazi digu bere birramona Maria Josefa 'Josepi' Lasarte Ascobereta (Oronoz, Nafarroa 1836 – Minas, Uruguai 1878?) gogoan. Testuarekin,  amerikar abenturari, askotan bakardadean, ekin zioten ...

Gehiago irakurri...


Chabel Garanzini Mendiola ‘Sangre Vasca’ bere liburuaz mintzatuko da astelehenean ‘Entre Vascos’ irratsaioan

2021/09/09

Chabel Garanzini Mendiola euskal-argentinarrak bere familiaren istorioa kontatzen du 'Sangre Vasca'n Sangre Vasca (Euskal odola) liburuak Antonio Mendiola Burruchaga eta Milagros Garcia Mendizabal senar-emazteen eta euren alaba gazteena zen Miren Edurne Mendiola Garciaren --egilearen ama berau-- istorioa kontatzen du. Idazlearen aurrekoek, Amerikara egindako bidaian eta Amerikan egindako bizitzan sakontzen du. “Gure aitona Juan Antonio Gerra Zibilean zendu zen eta bere alargun ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia