euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara ikasi nahi Valentzian? Laurak Bat Euskal Etxeko 2021-2022 ikasturterako matrikulazioa zabalik dago

2021/09/20

Valentziako Euskal Etxea irrikitan dago euskara eskolei eta bere ohiko gainerako proposamenei gogor ekiteko Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak 2021-2022 ikasturterako euskara klaseen eskaintzari eutsi dio eta zabalik dauka bere egoitzan garatzen dituen eskolen izen-emate epea. Eskolak urriaren hasieran abiatuko dira, eta ekainean amaituko. Webgunean eskuragai dauzka maila eta talde bakoitzaren ordutegiak. Interesa baduzu, aski da beherako adierazitako bideak erabiliz kontaktatzea.

Gehiago irakurri...


Trujilloko Euskal Etxeak online bilera bat antolatu du igandean Perutik Goicoechea deitura duten guztientzat

2021/09/17

Hitzordua datorren igandean da. Goikoetxea / Goicoechearik ezagutzen baduzu, pasaiezu berria! Bere inguruan euskal ondarea sustatu eta zabaltzen daraman ildoari jarraiki, Trujilloko Euskal Etxeak hitzordu bat anyolatu du datorren iganderako, Goicoechea /Goikoetxea deitura daukatenei bereziki zuzendua, non abizen honi buruzko xehetasunak emango diren, bere jatorria Euskal Herrian azalduz, testuingurua, Ameriketara heltzea eta bertan egindako ibilbidea.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko EEak egoitza handitzeko lanak inauguratu ditu eta poliki aurrez aurreko ekintzetara ari da bueltatzen

2021/09/17

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak bere sukalde eta areto berriak inauguratu ditu Urte luze bat igaro da Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak bere egoitzako handitze lanak hasi zituenetik. Pandemiaren ondorioz, espero baino gehiago luzatu dira baina azkenean joan den irailaren 8an, Diasporaren Eguna eta Elkartearen 30. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan gela berrien inauguratu zuten. Gogora dezagun gela berriak –sukalde handia eta ehun lagunentzako aretoa– topaketa ...

Gehiago irakurri...


Argentinako zenbait EE partaide Txileko Euskal Gizataldea EEak uztail-abuztuan eginiko bigarren Euskal Aste Birtualean

2021/09/17

Villa Mariako Euzko Etxeko dantzariak Txileko Euskal Gizataldea EEak antolatutako 2. Euskal Kultur Aste Birtualean Pandemiagatiko egoerak baldintzaturik, bere ohiko Euskal Kultur Astea modalitate birtualean garatu behar izan su aurten ere Txileko Santiagoko ‘Colectividad Vasca de Chile’ euskal elkarteak. Egoitzan aurrez-aurre elkartzeko eta fisikoki lagun artean ospatzeko aukera ez izateak “tristura handia” sortu zuen antolatzaileen artean; baina, birtualtasunak ere ekarri zuen onurarik,Txiletik ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak gonbitea luzatu du igandean Elizondon erbesteratuei egingo dien omenaldian parte hartzeko

2021/09/16

'Babesaren muga', Mikel Iriarteren eskultura, memoriaren puntu gisa Elizondon. Duela hilabete batzuk, Memoriaren Nafarroako Institutuak Nafarroako erbestearen behin-behineko errolda argitaratu zuen, 1936ko kolpe militarraren ondorioz erbestera joan behar izan zuten nafarren zerrenda emanez. Erbesteratu horiek guztiak gogoratu eta omentzeko, Nafarroako Gobernuak ekitaldi bat egingo du datorren igandean, irailaren 19an, Elizondon, eguerdiko 12ean, Foru Plazan eta Santiago Karrikako 13. ...

Gehiago irakurri...


Pedro Oiarzabalek gogoratzen digu gaur 25 urte betetzen direla lehenengo Gaztemundu egitasmoa egin zenetik

2021/09/16

Izen ezagunak: Irakur blogean orduan 25 urte gazteago izanik parte hartu zutenen Diasporako lagunen izenak. Ezagutzen inor? Gaur 25 urte, 1996ko irailaren 16an, hasi zen lehenengoz Gaztemundu izenpean Eusko Jaurlaritzak plazaratu zuen programa. 60 partaide izan zituen, zortzi herrialdetatik etorriak, gehienak Euskal Herria sekula zapaldu gabeak. Antolatzaileen aldetik, guztiaren lekuko eta partaide izan zen Pedro Oiarzabal, orduan oraindik doktoratu gabeko 25 urteko gaztea zena. Berarentzat ere garrantzitsua izan zen eskarmentu ...

Gehiago irakurri...


Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeak Euskal Diasporaren Artxiboa eta funtsak bisitatu zituen atzo Bilbon

2021/09/16

Legebiltzarkideen atzoko bisita Euskal Diasporaren Artxiboko instalazioetara Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeko ordezkaritza bat, batzordeburu Jasone Agirre Garitaonaindia legebiltzarkidea buru, Euskadiko Artxibo Historikoaren baitan apurka urratsak eman eta hazten ari den Euskal Diasporaren Artxiboaren instalazioak bisitatu zituen atzo Bilbon. Harreragile izan zituzten Borja Aginagalde Artxiboko arduraduna, Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako ...

Gehiago irakurri...


"Elkano esperientzia": Elkano Fundazioaren, Etxepare Institutuaren eta IEEren ekimena, mundubiraren 500. urteurrenean

2021/09/16

Elkano Esperientzia: lau adituk kontzientzia planetarioaren eta gaur egungo erroken inguruan eztabaidatuko dute. Elkanok munduari lehenengo aldiz bira eman zioneko 500. urteurrenean, hainbat ekimen eta proiektu aurrera eraman ditu Elkano Fundazioak. Oraingo honetan, Etxepare Euskal Institutuarekin eta Iberoamerikar Estatuen Erakundearekin (OEI) batera, bi jarduerako 'Elkano Esperientzia' n parte hartzeko gonbidapena luzatzen du.  Izan ere, ibilbide birtual bat eta elkarrizketa birtual bat antolatu ...

Gehiago irakurri...


1936ko gerran euskal fronteetan parte hartu zuten haurren gaia dakar Sancho de Beurko Elkarteak gaur bere blogean

2021/09/15

1936an gerran 16 urte ez zituela frontean miliziano hil zen Juan Dominguez. Ustez Vicenta Barreras Iraola bere amaren besoetan dagoena da (argazkia Jon Ortiz Dominguezen politesia) "Niños en los frentes vascos (1936-1937): el caso de Juan Domínguez Barreras" (Haurrak euskal fronteetan (1936-1937): Juan Dominguez Barrerasen kasua) du izena Sancho de Beurko Elkarteak "Ecos de dos guerras, 1936-45" gaztelaniazko blogean gaurkoan eskaintzen duen sarrera berriak.

Gehiago irakurri...


Gogoratu: irailaren 7a, ostiral hau, da azken eguna Euskal Etxeen 2021eko laguntza deialdi nagusira aurkezteko

2021/09/15

2021eko deialdi hau da tramitabide digitala erabiliko den lehenengo aldia Askotan ez dirudi, baina denbora beti doa aurrera, batzuetan nahi baino arinago eta bai, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxe eta federazioetarako 2021eko dirulaguntza deialdiari dagokionez, iritsi dira eskabide eta paperak aurkezteko azkeneko egunak. Gogoratu aurten eskaerak digitalki aurkeztu behar direla. Horretarako, Euskal Etxe eta federazioek BAK ziurtagiria eskuratua behar dute izan (xehetasun ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia