euskal diaspora eta kultura
2021/10/05
Euskal Komunitateen arteko Nazioarteko Mus Txapelketa AEBen egingo da 2022an, NABO eta Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxea antolatzaile. Ez dago oraindik argi zenbat herrialdek hartuko duten parte, "COVID-19ari dagozkion egoerak aldakorrak baitira herrialde eta eskualdeen arabera, eta urtebete geratzen baita oraindik, eta epe horretan guztia alda baitaiteke, onerako, espero dugu", adierazi ...2021/10/05
Mus Txapelketa antolatu zuen iraileko azkeneko larunbatean ‘Guillermo Larregui’ Euskal Etxeak Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko. Deialdia eskualde osoan zabaldu zen eta Cañuelas, Buenos Aires, La Plata, Mar del Plata, Rosario, Maipú, Saladillo, Junin, Ayacucho eta Chacabuco bertako 40 bikotek hartu zuten parte. Txapeldunak Cañuelasko Euskal Etxearen izenean jokatu zuten Villar ...2021/10/04
EuskalKulturak bere ingelesezko buletina eteteko erabaki zaila hartu du, ezinbestean. Joan den asteko buletina, beraz, azkena izango da oraingoz hizkuntza honetan. Militantismoa eta konpromiso irmoa euskal kultura eta diasporarekin izan dira hastapenetik EuskalKultura proiektuak ikur izan dituen ezaugarriak, alderdi ekonomikoei erabateko lehentasuna eman gabe (bestela, seguruenik ez genukeen ...2021/10/04
Paueko Lagun eta Maita euskal etxeak Jean-Michel Chabagno hautatu du lehendakari berri irailaren 20an egin Zuzendaritza Batzordean. Erakundea 1967an sortuz geroztik seigarrena du, eta 2018ko martxoan hautatua izan zen Michel Lagan-i lekukoa hartzen dio, aurrekoak Jacques Etchebarne, Dominique Espil, Jean-Pierre Urrutia eta Pantxoa Challet izan zirelarik. Lehendakari berria, Ameriketako euskal ...2021/10/02
Pandemia garaian euskal etxe eta komunitate bakoitzak bere hiri eta inguruko autoritateen erabakiei segitu eta dagozkion erabakiak hartzen ditu. Baina tokiko kasuistika eta egoerak desberdinak izan daitezke. Aldi berean, ekitaldi guztiak ere ez dira berdinak eta arrisku maila ez da beti bera. Bakersfield-en, ez zaie erabaki batere erraza suertatu bertako euskal etxekoei, duela berrogei ...2021/10/01
Datorren astelehenean, urriaren 4ean, Euskal Diasporan Espezialista graduondoaren hasiera ekitaldi ofiziala egingo da Gasteizen. Hasiera hitzaldia, "Diasporic Studies Today" izenburupean emango du Kingsley Aikins graduondoko irakasle eta The Networking Institute erakundeko zuzendaria, eta bertan izango dira Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Montse ...2021/10/01
Euskal Herri osoko 35 taldek hartuko dute bihar parte Nafarroako Baztanen, bertako hiriburu Elizondon ospatuko den 2021eko Euskal Dantzari Egunean, Euskal Herriko Dantzarien biltzarra eta bertako Baztandarrak Dantza Eskola antolatzaile. Gogora dezagun iaz, pandemia dela-eta, ez zela elkarretaratzea antolatu, ez fisikoa behintzat, baina online ospakizunak aukera berriak ekarri zizkiela Diasporako taldeei, eta ...2021/10/01
"José Ramón Rementeria y la carretera de los bermeanos 'en Otxandio (1936-1937)" (Jose Ramon Rementeria eta 'bermeotarren errepidea' Otxandion) du izenburua Sancho de Beurko Elkarteak "Ecos de dos guerras, 1936-45" gaztelaniazko blogean gaurkoan eskaintzen duen sarrera berriak. Denboran atzera egin eta ezagut ezazu hobeto eta lehen eskutik atal eta ...2021/09/30
Miguel Boado, Olavarriako Euskal Etxeko kide izateaz gain, urteen poderioz Elkartearen zutabeetakoa ere bihurtu da. Euskal arbasoak izan arren –Bergara eta Urbina abizenak dauzka bere zuhaitz genealogikoan–, soilik alabak euskal etxera joaten hasi zirenean hasi zen bera ere joaten. Neskak dantza egitera; Miguelek, berriz, sukaldean aurkitu zuen bere lekua.2021/09/30
Aurreko albiste batean esaten genizun moduan ostegun eta ostiral honetan egingo da Donostian AEMIren (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) 31. Batzarra eta Urteroko Konferentzia, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza antolatzaile. Topaketa zuzenean segitu ahal izango da online, streaming ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus