euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Mugak zeharkatuz' izenpean Katalina Erausoren bizitzaren musika bidezko ibilbidea taularatu dute Berlinen

2021/11/23

Katalina Erauso donostiarra, 'Moja alferez' ezizenez ezagun egin zena, gogoratu dute azaroan Berlinen, ikuskizun berezi batean Katalina Erausoren (Donostia, 1585 - Cuitlaxtla, Mexiko, 1650) bizitzaren musika bidezko ibilbidea aurkeztu dute hilabete hasieran kontzertuan hiriburu alemanean, XVII. mendeko musika joz, euskal jotzailerik ere bildu duen emanaldi batean. Kontzertua Friedenau antzinako musika jaialdiaren bigarren edizioaren baitan eskaini da, edizioaren gaia zen 'Urrezko 20ak'-en ildotik, eta gogora ekarri da ...

Gehiago irakurri...


Homedaleko Txoko Ona Euskal Etxeak 2021eko azken saioak kantzelatu eta Urteko Ohiko Batzarrera deitu du urtarrilean

2021/11/22

Txoko Onak antolatu duen azkeneko hitzordu jendetsua, Euskal Etxeko NABO Mus Txapelketa izan da, azaroaren 13an argazkia TXEE Homedale-ko Txoko Ona Euskal Etxe idahotarrak 2021eko azken ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu zuen azaroko lehen hamarraldian, baita erne segitzea ere, bere bazkide eta lagunen ongizate eta segurtasuna lehentasun. Jakina denez, joan den ostiralean, Boisen bost urtero egin ohi den Jaialdi euskal jai erraldoiko antolatzaileek ere, euren hitzordua 2020etik hona bi urtez ...

Gehiago irakurri...


Ez galdu 2021 Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko bideo ikusgarriok: Karmele Gisasola eta Iker Vicente txapeldun

2021/11/22

Telebista bidezko irudi eta ekoizketa-lan ikusgarriz eskaini zen atzo Bilbotik mundura Sherpa.ai Aizkora Txapelketa Nagusia Zirraragarria. Halakoa izan zen atzo Bilbon Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala. Bilbao Arenan zuzenean ikusteko bildu ziren 3.000 zaleen aurrean --ikus beherago bideo adierazgarrienak--, Karmele Gisasolak lortu zuen emakumezkoen txapela eta Iker Vicentek gizonezkoena. Bertarako batutako lagunez gain, ere eskaini ziren telebistaz irudiak, estatu espainiar osora eta beste 14 herrialdetara ere, ...

Gehiago irakurri...


Trujilloko EEaren Zoom saioa igandean, Galarreta hizpide, Mikel & Esti Markez eta Goretti Dañobeitia gonbidatu

2021/11/19

Trujilloko Euskal Etxearen igande honetako saioko hizpide eta gonbidatuak: Galarreta abizena, Esti eta Mikel Markez, eta Goretti Dañobeitia Bilera berri baterako deia egin du Wilfredo Lizarzaburu euskal-perutarra animatzaile eta lehendakari duen Trujilloko Euskal Etxeak datorren iganderako, oraingo honetan "Galarreta, arte & diaspora" izenburupean, euskal kulturari buruzko ezagutza zabaldu, Perun presentzia duen familia eta abizen bat aurkeztu --kasu honetan Galarreta-- eta datorren igandean gonbidatu berezi batzuekin, Zoom bidez ...

Gehiago irakurri...


"Ekitaldi erraldoi hau modu seguruan" egiteko erarik topatu ez dutela, Boiseko Jaialdi 2022 kantzelatu dute

2021/11/19

Ez da 2022an Jaialdirik egingo Boisen. Hurrengoa 2015ean egingo da hiriburu idahotarrean, Jaialdi 2015 Duela minutu batzuk sare sozialetan argitaratutako ohar batean, Boiseko Jaialdiko antolatzaileek, 2022rako aurreikusitako edizioa bertan behera uztea erabaki dutela jakinarazi dute, osasun egoera egonkorra ez delako eta ezin delako aldez aurretik bermatu hainbeste jende biltzen dituen ekitaldi bateko segurtasuna. Gogora dezagun bost urtero egin ohi den ekimena dela Jaialdi.

Gehiago irakurri...


Trenque Lauquengo EEak asteazkenean itxiko ditu 2021eko kultura saioak, eta data jarri dio Urte Amaierako Afariari

2021/11/19

Kultur Hitzaldien antolatzaileak Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak-ek Euskal Kultur Ziklo bati ekin zion urrian, bertako Gladiolo Taberna Literarioan, komunitate zabalari irekia. Lehenengo hitzaldia urriaren 13an egin zen, sarbide gisa, eta Euskal Kultura ezagutzen hasteko hainbat gai jorratu zituzten, Luis Lahitte eta Alejandra Bengochea hizlari. Euskal Etxeko euskara irakaslea den Bengochea, hizkuntzaz ez ezik, euskara ...

Gehiago irakurri...


Arrecifesko Euskal Etxeak 100 urte beteko ditu otsailaren 19an eta komunitateari so eta partehartzaile ospatuko du

2021/11/18

Laureano Villa Zabaleta buru duen batzorde berria 2022ko otsailaren 19an beteko ditu ehun Euskaldunak Denak Bat-ek eta "halako efemeride batek merezi duen mailan" ospatu nahi dutela. jakinarazi diote EuskalKultura-eus-i euskal etxetik bertatik. Herria gogoan hartuko duen ospakizuna izango da, “herria izan baita Euskal Etxearen sorreraren eta garapenaren lekukoa”, azpimarratzen dute. Duela mende bat San Inazioetan eskualdeko ...

Gehiago irakurri...


General Belgranoko Euskal Etxeak euskal abizenei buruzko informazioa eskaini zuen Argentinako Tradizioaren Egunean

2021/11/17

Gure Etxea-ko bazkide eta lagunek Tradizioaren Egunaren karietara ipinitako euskal standa Buenos Aires probintziako General Belgranoko Gure Etxeak Argentinako Tradizioaren Eguneko jaialdian hartu zuen parte azaroaren 13an. Festa Bonnement landagunean izan zen eta Udalak gonbidaturik stand bat muntatu zuten Euskal Etxeko lagunek. Bertan euskaldunekin lotutako objektu erakusketa prestatu zuten, tartean zeudela txistu bat, esne saltzaileen banku tipiko bat, liburuak, mapak eta erakusgai jarri zituzten ...

Gehiago irakurri...


'Fighting Basques'ek mila euskal-estatubatuar biografia gainditu dituela iragarri eta Monumentu baten ideia birplazaratu du

2021/11/16

AEBko BMGko euskal jatorriko mila beteranoren biografiatik gora osatu ahal izan ditu 'Fighting Basques' proiektuak Euskal Herritik Sancho de Beurko historia elkarteak sustatzen duen Fighting Basques, proiektuak Bigarren Mundu Gerran partaide izan ziren mila euskal.estatubatuar eta euskal beteranoen biografia gainditu dituela iragarri du. Izan ere, elkartekoek euren lanaren emaitza izan dute AEBan joan den ostegunean ospatu zen 2021ko Veteran' Day edo Beteranoen Egunarekin bat egiteko modua. ...

Gehiago irakurri...


Partaide izango da zure Euskal Etxea azaroaren 26 eta 27an Macachinen egingo den omenaldi eta 'Euskal Asteburuan'?

2021/11/15

2016ko edizioan bezala, euskal dantzak presente izango dira Euskal Asteburuan Azaroko azken asteburuan bere 'Euskal Asteburua'ren bigarren edizioa ospatuko du Macachinek, herriko 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxea antolatzaile. Oraingo honetan omenaldia egingo die ingurura iritsi ziren euskal etorkinei. Egitaraua ostiralean, azaroaren 26an, hasiko da, ongi etorri afari batekin, eta larunbat arratsaldean, hilaren 27an, egingo du ekitaldi nagusia, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia