euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHAAk gaur argitaratu ditu Etxepare Institutuaren 2021-2022 ikasturterako euskara eskolen dirulaguntzen onuradunak

2021/12/17

Montevideoko 'Euskal Erria' Euskal Etxea da euskara irakasten duen elkarte onuradunetako bat EHAAk buletin ofizialak gaur argitaratu ditu Etxepare Euskal Institutuaren 2021-2022 ikasturterako euskara eskolen dirulaguntzen onuradunak. Guztira 29 elkarte onuradun dira, tartean euskal etxeak eta euskal etxeen federazioak; eta 2021ko deialdi honetan banatu den diru-kopurua 289.980 eurokoa izan da. Gehien jaso duena FEVA Argentinako Euskal Etxeen Federazioa da, 100.926 eurorekin eta gutxien Australiako ...

Gehiago irakurri...


Gabon Mezua 2021: Lehendakaria munduko euskaldunei eta euskal etxe eta komunitateetako kideei zuzendu zatzaie

2021/12/17

Iñigo Urkullu lehendakaria munduan zehar bizi diren euskaldunei eta euskal etxe eta komunitateetako kideei zuzendu zatzaie bere ohiko Gabon Mezuan. Aurreneko lehendakari Jose Antonio Agirrek hasi zuen Gabon Mezuen ohitura eta aurtengoan, bigarren urtez helarazi du Lehendakariak oraindik gainditu gabea den mundu mailako COVID-19 testuinguru, kanpoan bizi diren euskaldunen eta euskal etxeen esparrua ere gogor ...

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxeak pandemia aurreko hitzorduak berreskuratu eta Danborrada eratuko du 2022 urtarrilean

2021/12/17

Necocheako Euskal Etxean dagoeneko hasiak diren 2022ko Danborradarako entseguetako bat (argazkia EE) “Danborrada entseatzera bildu gara berriro Euskal Etxean” iragarri dute aste honetan Euzko Etxeko lagunek beren sare sozialetan. Mezuak danbor jotzaileen zirrara adierazteaz gain gonbitea ere bada publikoak eta zaleak agendak antolatzen hasi eta elkarteak urteko jai preziatuenetakoa duen San Sebastian Danborrada eta Jaialdian parte hartzeko. Izan ere, iaz arte, 63 urtez ...

Gehiago irakurri...


Mayie Maitia, Kaliforniako Bakersfieldeko Wool Growers euskal ostatu ikonikoko nagusia hil da 92 urte zituela

2021/12/16

Mayie (Etchebarne) Maitia, NABOk 2019an eman zion 'Bizi Emankorra' saria eskuetan Bakersfieldeko euskal ostatu erreferentziala da Wool Growers: ostatu eta jatetxe, euskaldunentzako euskal biltoki eta jaki zein inspirazio elikatzaile, eta Bakersfield-eko ez-euskaldunentzat euskal konexio gune bakersfieldar maitatua, euren parte. Bertako nagusia, Mayie (Etchebarne) Maitia, 17 urte zituela Pirineo bazterreko Euskal Herria utzi eta geroztik Kalifornia eta Bakersfiled-eko ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko Haize Hegoak prest ditu Eguberrietako postalak eta urte amaierako ekintzetara gonbidatzen du

2021/12/15

Postalen Lehiaketa irudietan Bi aste baino ez dira geratzen 2021 bukatzeko eta Haize Hegoa Euskal Etxeak prestatu ditu Gabonetako postalak bazkide eta lagunei bidaltzeko. Tradizio finkatua duenez,, postalak marrazki originalak dira, elkarteak antolatutako ‘Gabonetako Euskal Ohituren XXVI. Lehiaketa’n parte hartu zuten txiki eta gazteek egindakoak. Ekintzaren dinamika, ohikoa: Maite Bengoa gaztetxoei zuzendu ...

Gehiago irakurri...


Bolivar, Buenos Aires eta Rosarioko nafar etxeak urte amaierako topaketa batean bildu dira Santa Feko Rosarion

2021/12/15

Nafar Etxeen Topaketa Rosarion (argazkia Nafar Etxea) Ehun bat lagun bildu ziren abenduko lehenengo asteburuan Rosarion, Argentinako Nafar Etxeen Topaketan parte hartzeko. Gaur egun aktibo dauden elkarteen artean, Martin Urtasun lehendakari duen Buenos Aireskoak, Mariana Sardon lehendakari duen Bolivarrekoak eta Oscar Croce buru duen Rosariokoak hartu zuten parte. Mendozako Nafar Etxeko lagunak ezin izan zuten Rosariora bertaratu beren elkartearen urteurrena ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak nazioartekotzeko eta kanpo harremanetarako 'Euskadi-Basque Country 2025' estrategia berria onartu du

2021/12/14

Eusko Jaurlaritzaren gobernu bilerak 'Euskadi Basque Country 2025' Nazioartekotzeko Esparru Estrategia berria onartu du gaur, eta estrategia horren esparruan, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio legegintzaldi honetarako Kanpo Harremanetarako Planari. Prozesu honetan Jaurlaritzako sailek, foru-aldundiek, EUDELek eta hiru hiriburuetako udalek hartu dute parte, bai eta arlo honetan zerikusia ...

Gehiago irakurri...


‘Gernikako Arbola’ Literatur sariak banatu ditu Chivilcoyko Beti Aurrerak eta larunbatean Urteko Azken Jaia ospatuko du

2021/12/14

‘Gernikako Arbola’ Literatur sarien emanaldia Beti Aurrerak eta SADE idazle argentinarren elkarteak urtero batera antolatzen duten ‘Gernikako Arbola’ Literatur Lehiaketa hamargarren ediziora iritsi da aurten eta sari emanaldia pasa den ostiralean, abenduaren 10ean, egin zuen, ekitaldiko partaide SADEko presidente nazionala, Alejandro Vaccaro Chao, eta Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideak. Lehenengo saria Jose Ruiz ...

Gehiago irakurri...


Trujlloko Euskal Etxeak Zoom berri batera deitu du igandean, gaia Olano, gonbidatuak Patxi Bisquert eta Edurne Izagirre

2021/12/13

Zoom bidezko bilera antolatu du datorren igandean Trujilloko Euskal Etxeak, Lope de Olano hizpide nagusi harturik Trujilloko Euskal Etxeak Zoom bidezko elkarretaratze ireki berri batera deitu du datorren igandean, abenduaren 19n, ohi bezala Peru, Latinoamerika eta Euskal Herriko euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak hizpide harturik. Edonork parte har dezake, bereziki euskal jatorria daukatenek, baina oro har euskal kulturaz interesa daukaten eta esparru honetako euren ezagutza zabaldu nahi ...

Gehiago irakurri...


Maite Baztan buru, 2023an ospatuko duen Mendeurreneko programari so hasiko da Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea

2021/12/10

Maitez Baztan da Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeko lehendakari berria Osatu berria den Zuzendaritza Batzordea 2021eko ekintaldi programa ari da ahitzen eta karia horretara bazkide eta lagunak gonbidatu nahi ditu urte amaierako afarira, larunbat honetan bertan, abenduak 11n, Euskal Etxean. Eta ospatzeko arrazoi bat baino gehiago ditu Comodoro Rivadaviako Euskal Echea elkarteak. Izan ere, murrizketa eta itxialdi luze baten ostean aurrez aurreko ekitaldi batzuetan parte ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia