euskal diaspora eta kultura
2021/12/28
Labetik atera berria du Euzko Alkartasunako Batzorde berriak erabakia, 2022ko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren data finkatuz. Urriaren 3tik 10era izango da, astelehenetik astelehenera, ohi bezala ekintza jendetsuenak asteburuan. Azpimarratzekoa, bi urtez jarraian, 2020an eta 2021ean, pandemiak kantzelatzera behartu ostean, data hauekin ‘mendekua’ hartu nahi dutela antolatzaile eta partaideek. ...2021/12/27
Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak elkartearen Urteko Ohiko Batzar Nagusia eta baita Ezohikoa ere egin zituen joan den asteazkenean, abenduaren 22an, azken hau bere estatutuak moldatzearren. 2019 eta 2020 urtealdietako txosten eta balantzeak aurkeztu ziren, egindakoa aipatu zen eta baita datozen planak ere eta erakundearen Zuzendaritza Batzordea eta bost azpibatzordeak berritu ziren, besteak ...2021/12/24
Kaixo irakurle eta lagun, hemen gatoz beste urte batez Eguberri bezperan, zuetariko askok familia giroko elkarretaratzean bilduko zareten, eta urtean zehar ikusitako edo ikusi gabeko lagunekin bilduko zareten egunean, bildu eta elkartu eta partekatzea Gabon gauak munduan barrena jaurtitzen duen dei berezia baita. Aukera bat da, hala nahi eta ahal duenak ilusio dosiak emendatzeko, norberak bere ...2021/12/23
TikTok gustukoa duzu eta sare sozialetan arraina itsasoan bezala zabiltzan Diasporako gaztea zara? Hona aukera, abenduaren 28an abiatuko baita gazte TikTok-eko IV. Bziber lehiaketa, 11 eta 16 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzendua, aurten gainera zabaltzeko ahalegin berezia eginez Diasporan euskaldunak diren eta euskara ikasten ari diren gaztetxoen artean. TikTok sarean oinarritu den euskara hutsezko ...2021/12/23
Iparraldeko Euskal Irratiek saio berezi bat aireratuko dute abenduaren 25ean, Gabon Egunean, "Diaspora solas" izenpean, eta ondoren errepikaz 26an, mundu osoko euskal diasporako zenbait lagun gonbidatuz. Ordubete inguruko saioan parte hartuko dute Estatu Batuetatik Kattalin Caminok (Nevada) eta Jean Flesher-ek (Utah), baita ere Ainhoa Añorgak (Alemania), Joxe Albaro ...2021/12/22
Joan den ostiralean, abenduaren 17, estreinatu zuten aurtengo “Euskal Jaiotza” Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxekoek. Inaugurazioa Martin Rodriguez plazan egin zuten, arratsean, Gernikako Arbolaren kimua hazten den lekuan, euskal etxearen egoitzaren aurrean. Ekitaldiaren ondoren, mokadu bat partekatu zuten bildutakoek euskal etxeko tabernan eta Gabonetako brindisa ere egin zuten. 2000. ...2021/12/21
Banatu berria dute Txileko Santiagon Berriketari euskal berripaperaren azken zenbakia, abendu aurreratu honetan atera arren azaroaren datarekin datorrena, eta "Recordando a Juan Celaya Letamendi" (Juan Zelaia Letamendi gogoan) izenburupean plazaratu dutela ohartu gara. Izan ere, zenbakiko testuetan gomuta berezi bat eskaintzen zaio Diasporarekiko lotura handia izan zuen Juan Zelaia Letamendi, edo ...2021/12/20
Irailaren hasieran baieztatu zuen Macachingo Euzko Alkartasunak –bi urtez jarraian hitzordua Covid-19agatik bertan behera utzi behar izan ondoren– hiri pampatarra 2022ko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren egoitza izango dela. FEVAren eta ondoko urteetako Euskal Asteen egoitza izango diren euskal etxeen babesarekin, jaialdiaren data hautatzea baino ez da geratzen orain. Eta ...2021/12/20
‘Recreo Vasco’ udalekua jarriko du bihartik aurrera abian Chacabucoko Euskal Etxeak, 4 eta 8 urte arteko umeei zuzenduta. Proposamena urtarrilean eta otsaila amaitu arte garatuko da eta aukera emango die partaideei olgeta eta astialdi saioetan aritzeko euskal kultura zantzuak eskuratzearekin batera, tailerrak antolatuz gogoan harturik kirolak, jantzi tradizionalak, dantzak, euskara eta beste ...2021/12/20
Espainiako Erregina buru inauguratuko da astelehenen honetan, abenduaren 20an, Cervantes Institutuko Zuzendarien Urteko Bilera, Donostiako Tabakaleran. Luis García Montero Cervanteseko zuzendariarekin, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuarekin, Harkaitz Millán Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuarekin eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarekin batera, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus