euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren igandea azken eguna Dantza Munduan 2022 programan sartzeko: ez zazu galdu aukera eta eman izena!

2022/01/17

'Dantza Munduan' programa espezialistek emana, online eta doan. Egun batzuk dituzu oraindik, urtarrilaren 23raino, baina benetan interesa baduzu, ez zazu gehiago geroratu: izena eman eta ikasi euskal dantzak online, adituen eskutik eta doan. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak ematen dizu aukera 'Dantza Munduan'ekin euskal dantza tradizionalak ikasi edota hobetzeko. Edonongoentzat interesgarria, baina bereziki munduan zehar hedatutako ...

Gehiago irakurri...


UCABeko errektore ohi Luis Ugalde jesuita euskal-venezuelarra, Sabino Arana Fundazioaren 2022 sarietako bat

2022/01/17

Bergaran jaiotako Luis Ugalde Olalde jesuita euskal-venezuelarra 2022ko Sabino Arana Sarietako batekin saritu dute Caracaseko Andres Bello Unibertsitate Katolikoko (UCAB) errektore ohi [1990-2010] Luis Ugalde Olalde (Bergara, Gipuzkoa, 1938) teologo, soziologo, pentsalari eta historialari jesuitak jasoko du urtarrilaren 30ean Bilboko Arriaga antzokian 2022ko Sabino Arana Sarietako bat. Ekitaldia online segitu ahal izango da streaming bidez Sabino Arana Fundazioaren webgunetik, bertan agertuko den iragarkian ...

Gehiago irakurri...


Diasporako istorio bat: Etcheverry-Santana familiaren 100 urte, Argentinan, Euskal Herrian, Nevadan... eta segitzen du

2022/01/13

Sarrera berri interesgarria dakargu gaurkoan gure blogen sailak, Sancho de Beurko elkartea sinatzaile. Oso istorio gurea biltzen du, Euskal Herria bere diasporarekin uztarturik, Nafarroa Behereko baserri batean hasi eta Argentinako Ayacuchoraino heltzen dena, ondoren Arrosa eta Ortzaizera itzultzeko, eta bertatik itsasoa berriz zeharkatu eta Nevadako Battle Mountain-eraino heltzen dena.

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxearekiko engaiamendua eskertu diote Julio Elejalderi, hiria utzi eta Cantabrian biziko baita

2022/01/12

Julio Elejalde erdigunean, makila ematen 2011ean Euskal Etxean Jon Zaballari.honek eskuan atxikiz Dotzena bat urte bizi izan da Julio Elejalde Gainza Madrilgo Euskal Etxearentzat (MEE) jo ta ke  lanean. Erretiroak ekarri zion astiak eman zion aukera bera bezalako pertsona aktibo eta kezkadun bati MEEn sartu eta ardura handiak hartzeko eta euskal elkarteak behar zuen postuetan aritzeko bolondres, besteak beste lehendakariorde, idazkari, diruzain eta lehendakari ere, eta Espainiako Euskal ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuak: Aita Antton Egiguren euskal omoniera eta Gernikako alkate Jose Mari Gorroño, Cenarrusa Sariak 2021

2022/01/11

Aita Antton Egiguren eta Jose Mari Gorroño, 2021eko Cenarrusa Sariak, Boisetik Cenarrusa Fundazioak adierazi duenez Jose Mari Gorroño, Gernikako alkatea, eta aita Antton Egiguren, AEBko euskaldunen omonier edo kapilaua, dira Boiseko Cenarrusa Fundazioaren urteroko Cenarrusa Sarietako 2021eko hautatuak. Saria abendu oro, Pete Thomas Cenarrusa hautetsi eta buruzagi euskal-amerikarraren jaioteguna zen 16arekin bat eginez adierazten dute Boisen, Cenarrusak hezurmamitu eta gorpuztu zituen zerbitzu ...

Gehiago irakurri...


Olentzero, Gabonetako zuhaitza, musika eta dantzak munduko euskal etxeetan 2021 urteari agur esateko

2022/01/11

Boiseko Ikastolako umeak Olentzero eta Mari Domingirekin 2021eko azken irudi-bilduma. Bakoitza bere momentu eta errealitatearekin osasun egoerari dagokionez, bi hemisferioetako euskal etxeak biltzen joan ziren abenduan zehar Eguberria, ikasturte amaiera eta urte amaiera kari, 2022 urteak koronabirusaren behin betiko eta erabateko bukaera ekar dezan desio komuna gogoan. Ez da asko geratzen Covid-19aren pandemiaren bigarren urtebetetzerako eta batzuetan ...

Gehiago irakurri...


Boisen Regina Bastida Aldecoak 100 urtebetetzea ospatuko du gaur hainbat lagun bilduko dituen ekitaldian: Zorionak!

2022/01/07

Omenaldi eta urtebetetze festa urtarrilaren 7an izango da, bertako 13:00etan, EHko 21:00etan Lagun asko bilduko ditu gaur Boisen Regina Bastida Aldecoaren 100. urtebetetzeko ospakizunak. Euskal-amerikar hau omendu eta urtebetetzearekin bat egiteko ekitaldia bertako 13:00etan egingo da, Euskal Herriko 21:00etan, hiriko Jesusen Bihotzaren Elizaren aretoetan, Boiseko Museo eta Kultur Etxeak ohar batean zabaldu duenez. Parte hartzeko asmoa daukatenei, musukoak nahitaezkoak direla gogora ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak eta Gipuzkoako Tolosa herriak bat egin dute Tolosa argentinarraren 150. urteurrena ospatzen

2022/01/07

Argentinako Tolosa herriaren 150. urteurrena, ekitaldia, haritz landaketa, La Platako EEaren plaka eta EHko Tolosaren atxikimendua La Platako Euzko Etxeak eta Euskal Herriko Tolosa herriak bat egin zuten joan den abenduaren 20an Tolosa herri argentinarraren 150. urteurreneko ospakizunean. Tolosa herri argentinarra 1871n sortu zuen tolosarren ondorengo zen --aita zuen tolosarra-- Martin Jose Yraolak [Iraola idatzita leku batzuetan]. Urteurrenaren karietara bertan egindako ekitaldi nagusian plaka bat jarri zuen ...

Gehiago irakurri...


Endika Basaguren buru duen 'Txipli Txapla Pum Amerikatik' ekimena uda honetan iritsiko da AEBra, lagundu nahi?

2022/01/05

'Txipli, Txapla, Pum Amerikatik' proiektua Bizkaiko Berangotik bultzatzen du  'XXI. Mendeko Euskaldunak Kolektiboak'. Berez 2010eko abenduan hasi zen Londresen eta Euskal Herriaren eta Diasporaren arteko topaketa artistiko eta kulturala eragin nahi du, euskal tradizioen irakurketa mendekidea eginez, gogoan harturik tradizioek nola segitu duten Diasporan, eta ikertuz eta dokumentatuz ...

Gehiago irakurri...


16-17 urteko Diasporako gazte euskalduna zara? EuskarAbenturak Euskal Herria euskaraz ezagutzeko aukera aparta eskaintzen dizu

2022/01/04

EuskarAbentura espedizioak Euskal Herri zeharkatuko du oinez uztailaren 1etik 31ra. Aukera bikaina da, zabaldu bere berri! Proposamena Euskal Herriko 16-17 urteko gazteei zuzenduta dago, zazpi probintziakoei... eta baita Diasporakoei ere. 130 gaztek uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria oinez zeharkatuko dute, Mauletik Getxoraino, euskara komunikabide. EuskarAbenturaren edizio berri honek, besteak beste, euskaldunen eta itsasoaren arteko harremana landuko du, Elkano Fundazioarekin elkarlanean, izan ere lehenengo mundubiraren 500 ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia