euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Donostiak eta Biarritzek "Euskal Diasporako talentuak erakarriko dituen" jaialdi bat antolatzea planteatu dute

2022/03/03

Biarritzeko alkate Maider Arosteguy eta Donostiakoa, Eneko Goia, atzo Donostian bildu ostean emandako prentsaurrean (arg DU) Donostia eta Biarritze "Euskal Diasporako talentuak erakarriko dituen" jaialdi bat elkarrekin antolatzea planteatzen ari dira. Hala adierazi dute hi euskal hiriotako alkateek, Eneko Goia eta Maider Arosteguy-k, atzo hiriburu gipuzkoarrean izan zuten elkarretaratzearen ondotik. Ideia zehazteke dago eta zer eta nola gauzatu aztertzen hasiko dira orain bi alkateen ekipoak, beti ...

Gehiago irakurri...


Paranako 'Urrundik' Euskal Elkarteko tailerrak aste honetan hasiko dira zaletasun guztientzako proposamenekin

2022/03/03

Aurtengo tailleren eta jardueren egitaraua zehaztu dute "Urrundik" Euskal Elkarteko kideek “Urrundik” Euskal Argentinar Elkartea, Entre Ríos probintzia argentinarrean, 2022an egingo dituen jarduera eta tailerrei buruzko azken xehetasunak zehazten ari da egun hauetan. Aurrez aurreko ekimenak berriro egiteko aukera baliatuz eta ohiko harrera eta izpiritu gogotsuarekin, aurtengo proposamenak era askotakoak eta adin guztietarako iragarri dutuzte, martxoaren lehenengo aste honetan ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak 'Euskara aleka' podcast bilduma sortu du euskarak bertako historian izan duen presentziaren isla

2022/03/01

3-4 minutuko 26 atal dira, 'Euskara aleka' izenpean euskaraz; eta 'Ecos del euskera', gaztelaniaz Nafarroako Euskararen Institutu den Euskarabideak bi postcast bilduma sortu ditu, 'Euskara aleka' euskaraz, eta 'Ecos del euskera' gaztelaniaz. Podcast sorta bakoitzak 26 atal ditu eta atal bakoitzak euskararen gaineko informazio historikoa ematen duen 4-6 minutuko iraupena dauka. Podcastetan euskarak Nafarroan, bai eta hiriburuan bertan ere, mendetan izan duen garrantzia erakusteko ...

Gehiago irakurri...


AEBko euskalduna bazara eta zure haurra Bakersfieldeko Udalekura bidali nahi baduzu, gaur da eguna eta 18ak ordua

2022/03/01

Gaur daukate eguna Ipar Amerikako euskaldunek NABO Udaleku 2022ra izena emateko Ipar Ameriketako euskalduna bazara eta zure haurra Bakersfieldeko Udalekura bidali nahi baduzu, erne, gaur da eguna eta 18:00ak ordua. 2022ko Udalekun parte hartzeko aplokazioak gaur asteartea, martxoaren 1ean ipiniko dira online eskuragarri iluntzeko 6:00etan, Kaliforniako orduan (Pacific Stand Time, PST). Aplikazio edo eskaera-orriak bete ondoren denborarik galdu gabe bidali behar da eta itxaron zerrendan sartuko ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek aurrez-aurrekoa egingo du datorren ostiralean 2022ko lehenengo Topaketa

2022/02/28

Emakumeen Eguna izango du gogoan datorren ostiralean egingo duen urteko lehenengo Topaketan Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarte eta euskaltegiak aurrez-aurrekoa egingo du aurtengo bere lehenengo topaketa. Datorren ostegunean izango da, martxoaren 4an, aukera baliatuz bat egiteko Martxoaren 8arekin, Emakumeen Eguna. Elkarretaratzean, Carlos Gabilondo eta bere Euskal Zinema Ibiltaria lankide, Elena Tabernaren 'Acantilado' (2016) filma eskainiko dute Emakumeen Eguna gogoan hain zuzen, omenaldia ...

Gehiago irakurri...


Kaliforniako euskal piknik eta elkarretaratze askotan euskarazko meza-emaile izandako Aita Mike Lastiri hil da

2022/02/27

Aita Jean Michel 'Mike' Lastiriren euskal komunitate aurreko azken meza, joan den igandean San Frantziskoko Gure Euskal Etxean Askok joan den asteburuan, San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen 40 urteak ospatzeko EEaren egoitzako kantxan eman zen mezan agurtu zuten azken aldiz, eta inor gutxik espero zuen astebete eskasera bere heriotzaren berri izatea. Aita Jean Michel 'Mike' Lastiri otsailaren 25ean hil da, azken boladan osasun arazoak izan ostean. Joan den urrian ospitaleratu eta bertan bolada bat eman ondoren etxeratua ...

Gehiago irakurri...


Bordaleko Euskal Etxeak euskal genealogiarako doaniko sarbide tailerrak iragarri ditu, Marie Eppherre gidari

2022/02/25

Marie Eppherre-Provensal-en (irudian) eskutik egin da genealogiarako sarbide tailer proposamena Bordaleko EEan Bordaleko Euskal Etxeak euskal genealogiarako sarbide tailerrak egiteko proposamena iragarri du Marie Eppherre-Provensal koordinatzailea gidari. Bordelen jaioa, genealogiarekiko grina duen pertsona da Marie Eppherre-Provensal, «Retrouver ses ancêtres basques» (Zure euskal arbasoen bila) gidaren egileetako bat. Bere familiari buruzko ikerketari esker, Eppherre-Provensalek lehengusu ...

Gehiago irakurri...


'Haritz': Laurak Bat Euskal Etxeko jatetxea zabaldu dute berriz, euskal sukaldaritza tradizionala ukitu garaikideekin

2022/02/25

Laurak Bat Euskal Etxeko zuzendaritza batzordea "Haritz" jatetxea berrian Otsail hasieran, Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeko zuzendaritza batzordea bertan bildu zen topa eginez jatetxea berriz irekitzeagatik. Emakida berria proposamen berria besapean dator: 'Haritz' du izena jatetxeak, izen egoki eta esanguratsua euskaldun guztientzat. Kasu honetan, jatetxeko areto nagusian dagoen Gernikako Arbolaren kimuarekin lotura zuzena ...

Gehiago irakurri...


Abian da 'Zortziak bat', Latinoamerikako euskal etxeen edukiak emitituko dituen ikus-entzunezkoa. Esku hartu nahi?

2022/02/24

Ander Uruguaiko euskal etxeetan hasi da lanean, "Zortziak bat" proiektua grabatzen Ander Elordui Somarriba (Mungia, Bizkaia) iazko abuztuan iritsi zen Montevideora truke-programa bati esker, eta gaur egun Ikus-entzunezko Komunikazio karrerako laugarren urtea ari da egiten bertan. 21 urteko bizkaitarra EiTBn aritu izan da lanean, EH!rasmus izeneko programa batean: astero munduan zehar barreiatuta zeuden sei gazte euskaldunek euren bizipenak kontatzen zituzten eta Youtuben ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak epea ireki du Nafar Etxeek jarduera, mantenimentu eta inbertsiorako laguntzak eska ditzaten

2022/02/24

Argentinar hiriburuko Nafar Etxeko dantzariak 'Buenos Aires Celebra' Jaialdian Nafarroako Gobernuak 102.000 euroko laguntza deialdia zabaldu du Nafar Etxeentzat, barne hartzen dituela egoitza beste herrialderen batean dutenak zein beste autonomia erkidegoren batean kokatuta daudenak. Eskaerak 2022ko martxoaren 23ra arte aurkez daitezke, eta zentroen mantenimendua, jarduerak eta inbertsioak lagun ditzakete, beti ere 2021eko abenduaren 4tik 2022ko abenduaren 3ra ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia