euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKulturak San Frantziskon AEBko euskal bertsolariei eginiko Omenaldiaren irudi kronika argitaratuko du bihar

2022/03/14

Ezker-eskuin: aurreskua Joxe Mallea-Olaetxe, Franxoa Bidaurreta, Todor Azurtza, Sebastian Lizaso, Martin Goicoechea, (atzean) Aitor Mendiluze, Gratien Alfaro, Jesus Arriada, Jesus Goñi eta Johnny Curutchet-i (arg EuskalKultura.eus) Ehun pertsonatik gora bildu ziren larunbatean San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko areto nagusian, NABO euskal etxeen federazioak Estatu Batuetako bost bertsolariri egindako omenaldi txalotu eta hunkigarrian. Aipatu bertsolariok AEBko euskal jaialdi eta elkarretaratzeetan aritu izan dira azken hiruzpalau hamarkadetan, bertsolaritzaren suzia atxikiz euskal komunitatearen barnean, eta aukera berezi ...

Gehiago irakurri...


NABOk Omenaldi Berezia egingo die bihar San Frantziskon AEBko bost bertsolariri, Lizaso eta Mendiluze bertan

2022/03/11

Omenaldi Berezia egingo die bihar, Martxoak 12, Estatu Batuetako bertsolariei. NABOk 'Omenaldi Berezia' egingo die bihar, Martxoak 12, Estatu Batuetako bertsolariei. San Frantziskoko Gure Euskal Etxean izango da, arratsaldeko lauetatik aurrera eta ohoratuak izango dira Kaliforniako Jesus Arriada, Gratien Alfaro eta Johnny Curutchet; Nevadako Jesus Goñi; eta Wyoming-eko Martin Goicoechea. Saioak azalpenak eta aldibereko itzulpena izango ditu ...

Gehiago irakurri...


Ipar Euskal Herriko TVPI telebista kateak erreportajea eman du Pariseko Euskal Etxeaz: hona bideoa ikusteko esteka

2022/03/10

Victoire Cancons gazte hazpandarrak Pariseko Euskal Etxeko jarduerak azaltzen ditu euskaraz, frantses azpitituluz Bere ohiko seinalea Ipar Euskal Herrian eta ondoko Biarno eta Landetan banatzen duen Baionako TVPI telebistak erreportajea plazaratu du Pariseko Euskal Etxeaz, frantsesez ekoitzia eta euskarazko azpiituluekin; eta euskarazko elkarreztatuak direnean, euskaraz frantses azpitituluekin. 5' 33'' irauten duen lan labur eta adierazgarria.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko euskal kolektibitateak, beste 30 gizatalderekin, zapore festa ospatuko du igandean Mayo Etorbidean

2022/03/09

Euskal gastronomia presente egongo da Buenos Aires hiriko gizataldeen festan datorren igande honetan Igande honetan, martxoaren 13an, Buenos Aires erdiguneko Avenida de Mayo Etorbidea kolorez eta zaporez beteko da 'Patio Gastronomiko'aren gertaleku izango baita. Patio Gastronomikoa deitu ekitaldia Buenos Aires Hiriak antolatutzen du eta gizatalde ugariren gastronomiaren inguruko eskaintza biltzen ditu herritarrei eskainirik. Hitzordua 12etatik 19etara izango da, Avenida de Mayo ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetan bizi zara eta sagardoa 'Txotx' erara dastatu nahi duzu? Larunbatean egin dezakezu Oregonen

2022/03/08

2018an hasi ziren Son of Man proiektuarekin Jasper Smith eta Guillermo Castaños. Datorren larunbatean, txotx Oregoneko Cascade Locks-(arg Ramona Denies) Bi txotx saio egingo dituzte aurten Oregonen Son of Man izenpean sagardoa euskal erara ekoizten duen enpresa honetako lagunek. Lehenengoa joan den larunbatean egin zuten, eta bigarrena datorren larunbatean, martxoaren 12an. Aurrenekoa arrakastatsu igaro zen eta partaideen artean baziren estatubatuar ez-euskaldunak, euskal-amerikarrak --Boisetik helduak gehienbat-- eta baita Euskal Herritik etorritako ...

Gehiago irakurri...


Nantesen gaur abiatuko den 'Festival du Cinéma Espagnol' jaialdiak 15 euskal film emango ditu bere Euskal Leihoan

2022/03/08

Icíar Bollaínen 'Maixabel' filma izango da Nantesen 'Euskal Lehioa' sailean erakutsiko den izenburuetako bat Hogei urtetik gora da euskal zinemak erakuslehio ederra daukala Nantesen hiriko Festival du Cinéma Espagnol edo Espainiar Zinema Jaialdiaren baitan, izan ere Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) izeneko atala medio, Eusko Jaurlaritzaren eta, sortu zenetik, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Aurtengo edizioan bost film luze, serie bat, Kimuak 2021eko (urteko euskal film labur onenak jasotzen ...

Gehiago irakurri...


Dan Ansotegui, chef onenaren James Beard sarietan semifinalista; 'The Basque Market', Boiseko bigarren onena

2022/03/07

Tony Eiguren Boiseko The Basque Market-eko barraren atzean [arg EuskalKultura.eus] Edozein aitzakia da ona Estatu Batuetan euskal jatetxe askok duten harrera ona eta popularitatea aipatzeko, eta oraingo honetan Idaho estatura etorri gara, bertako establezimendu eta chef bat izendatuak izan baitira bakoitza sari edo errekonozimendu banarako. Alde batetik, Dan Ansotegui sukaldari, ekintzaile, musikari eta irakasle euskalduna James Beard Awards izeneko sarietarako semifinalista ...

Gehiago irakurri...


Pariseko Sorbonnek "Bake prozesua Euskal Herrian. 10 urte beranduago" konferentzia jasoko du martxoaren 17an

2022/03/07

Caroline Guibet Lafay, Jean Pierre Massias, Anaiz Funosas, Thomas Lacoste eta Teresa Larruzea partaide «Le processus de paix au Pays Basque. Dix ans après» (Bake prozesua Euskal Herrian. 10 urte beranduago) izenburupeko konferentzia antolatu du Parisen, Sorbonne-Nouvelle Unibertsitatean (Amphithéâtre B, Campus Censier), Etxepare Euskal Institutuaren bertako irakurletzak. Martxoaren 17an izango da solasaldia, ostegunean, 17:00etatik 19:00etara.

Gehiago irakurri...


Utahko EEko lagunek tripota euskal erara egin eta 'Odolki Jatea' ospatuko dute bihar euskal ohitura atxikiz: ikus bideoa

2022/03/04

Txerrikia euskal erara egin eta maite duten euskal komunitate eta ekoizleak hamarnaka dira AEBn. Bihar, SLCko besta Euskal tripota edo odolkia egitea tradizio da AEBan, bereziki Kalifornia, Idaho, Nevada eta Utah bezalako estatuetako euskal komunitateetan. Euskal Herritik ekarritako ohitua honek bizi-bizirik jarraitzen du eta txerrikiak estimu handia dauka, izan odolki edo tripota, edo txorizo edo lukainka gisa. Hainbat euskal komunitatetan euskal etxeen inguruan egiten diren produktuez gain, mozkinak euren kontura egiten ...

Gehiago irakurri...


New Yorkeko 'Alma' hirukoteak Arineketan taldearekin kantaldia emango du bihar Donostian Chillida Leku Museoan

2022/03/04

"Alma" hirukoteak New Yorketik Donostiara etorritik kontzertua emango du larunbat honetan Chillida Lekun, Zabalagan 2021eko apirilean "Belauntxingoa" bideoa estreinatu zen, hiru oineko proiektu partekatua Arineketan (Iñar Sastre pianoan eta Jagoba Astiazaran txistuan), Necocheako (Argentina) Euskal Etxeko Gazte Alai dantza taldearen eta New Yorkeko hiru ahotsen artean. Gaur egun, fisikoki elkartzeko aukera gehiago dagoenez, “Alma” taldeak Europako bira bat antolatu du, eta bihar, larunbata, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia