euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeak bihar ospatuko du Aberri Eguna, bere Dantzari Topaketaren 14. edizioari ekinez

2022/04/08

Danborrada Cañuelaseko Aberri Eguneko Dantzarien Topaketako oholtza gainean. Bihar errepikatuko den agerraldia Euskal Herrian datorren asteko igandean ospatuko dute Aberri Eguna. Argentinan, gazte eta dantzarientzako urteroko ohiko ekitaldi bat, Cañuelaseko Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa izan da, kasu honetan ere pandemiak azken bi urteotan presentzialki bertan behera uztera beharturik. Cañuelaseko bilera, EHko Aberri Egunaren aurreko asteburuan egin izan da gehienetan, eta aurten ere, bere 14. ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak gaur argitaratu du Euskal Etxe eta Federazioei zuzendutako 2022ko dirulaguntza deialdi nagusia

2022/04/07

Lehenengo aldiz eskabide eta paperak bide telematikoz beharko dira aurkeztu, BAK ziurtagiri digitala erabiliz Eusko Jaurlaritzak gaur eman du argitara, apirilaren 7ko EHAA buletin ofizialean "euskal etxe, federazio eta konfederazioentzako dirulaguntzak emateko deialdia", 2022. urteari dagokiona. Deialdiak 947.420 euro banatuko ditu, horietarik 767.420 euro IV. Kapituluari lotuta eta beste 180.000, VII. Kapituluari. Ebazpena 2022ko martxoaren 30ekoa da, egun horretan onetsi ...

Gehiago irakurri...


Argentinako lau nafar etxeek Mendozan egingo dute, abenduan, euren Gizataldeen Topaketaren 2022ko edizioa

2022/04/07

Buenos Airesko eta Bolivarko Nafar Etxeko dantzariak hiriburuko nafar erakundearen 126. urteurrena ospatzen joan den azaroan Argentinako Nafar Etxeen Federazioak eutsi egiten dio honela ohiko elkarretaratze honi, Mendozako Nafar Etxea izango duela aurten antolatzaile. Gogora dezagun lau urtean behin egin izan dela Argentinan etxe nafarra daukaten --Buenos Aires, Rosario, Bolívar eta Mendoza-- lau hirietako batean, gainerako hirietako lagun eta bazkideen bilgarri den topaketa hau. Nafarroako Gobernuak atzo asteazkena ...

Gehiago irakurri...


'Udako Eskola' deitu du Nafarroako Gobernuak, arbasoen lurraldea bisitatzeko aukera emanez nafar etxeetako kideei

2022/04/06

Bazkideek izena emateko baldintzak aste honetan bete behar dituzte Nafar Etxeetan Diasporaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko harremanak sendotzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak “Udako Eskola” deitu du aurten berriz ere, Argentinako Nafar Etxeetako bazkideei zuzendutako programa Nafarroarako ezagutza-bidaiak antolatuz. “Udako Eskola”k 2009ra arte funtzionatu zuen eta arrazoi ekonomikoek behartu zuten etetea. Edizio berri honekin itzuli egin da ...

Gehiago irakurri...


Euskal-Venezuelar Komunitatearen urteroko 'Simon Bolivar' elkarretaratzea deitu dute Galdakaon, apirilaren 23an

2022/04/05

Galdakaoko Euskal Venezuelar Elkarretaratzeko aurreko edizio bateko familiarteko bazkariko irudia (arg EuskalKultura.eus) Euskal Herrian bizi den euskal-venezuelar komunitateak bere urteroko elkarretaratzea egingo du apirilaren 23an, larunbata, Galdakaon, Amaya Zenarutzabeitia buru duen 'Simon Bolivar' Euskal-Venezuelar Elkartea antolatzaile. Koronabirusak behartutako tartearen ondotik, deialdiak bere ohiko datan biltzera deitu du, esan nahi baita apirilaren 19aren --Venezuelako Independentzia ospatzen den eguna-- osteko ...

Gehiago irakurri...


New Yorken, Euskadiren Ordezkaritzan lan egin nahi? Jaurlaritzak Arlo-Instituzionaleko arduradun plaza atera du

2022/04/04

Apirilaren 7a da hautagaitzak aurkezteko azken eguna, beraz, interesa baduzu, mugitu beharko duzu. Hautaketa-prozesurako deialdi publikoa Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak plazaratu du, eta bete nahi duten lanpostua "Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzaren zerbitzura Goi-Mailako Teknikari/ Arduradun Instituzional/ Institutional Relations Officer" izenekoa da. ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak lege-aholkularitza eskainiko die kanpoan dauden eta itzultzea pentsatzen ari diren nafarrei

2022/04/04

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak kanpoan dauden nafarrentzako lege-aholkularitzako zerbitzu bat jarri du abian, Foru Komunitatera itzultzea erabakitzen dutenen zalantzak argitzeko. Zerbitzu berriak atzerritik itzultzeko prozesuetan sortu ohi diren gaiei buruzko aholkuak emango ditu, besteak beste lan-bizitzaren aitorpenaz, kotizazioen lekualdaketaz, kontsulatuekin egindako izapideez, itzulitako ...

Gehiago irakurri...


Valladolideko Julio Jimenez eta Poznango Lena Bialkowska dira Korrika Munduan bideo lehiaketako irabazleak

2022/04/01

Poznango Lena Bialkowska-k, irudian, irabazki du, Valladolideko Julio Jiménezekin batera, 22ko Korrika Munduan bideo lehiaketa Korrika 22 hastearekin batera, AEK-k eta Etxepare Euskal Institutuak plazaratu dute nortzuk diren edizio honetako Korrika Munduan bideo lehiaketako bi irabazleak, eta hauek Valladolideko Euskal Etxeko Julio Jimenez eta Poznango Adam Mickiewicz unibertsitateko Lena Bialkowska dira. Gogora dezagun munduko euskal etxeen sareko eta Etxepareren euskal irakurletzetako ikasleek har zezaketela ...

Gehiago irakurri...


Martxoaren 31tik apirilaren 10era Korrikak EH gau eta egun zeharkatuko du, Diasporan ere hainbat ekitaldi antolatuta

2022/04/01

Diasporatik ere hainbat euskal etxe, unibertsitate, elkarte, jende multzo eta norbanakoek egingo dute bat Korrika 22rekin Gaur Amurrion hasi eta apirilaren 10ean Donostiara iritsi arte, Korrika 22 Euskal Herriko bazterretan barrena ibiliko da, euskararen lekukoa eta aldarria eskuz-esku pasatuz, euskal diaspora ere, urtero bezala, partaide izango duen edizio berri batean. Diasporatik, euskaldun eta euskaltzaleek euren saio eta hitzorduekin egingo dute bat, kasu batzuetan EEek (Brusela, Bordaleko EE) eurenean antolatutako ...

Gehiago irakurri...


Ikurriña goiburu, Hiru Erreka Euskal Etxea partaide izan zen Gariaren Festan, euskal dantzak eta gastronomia erakutsiz

2022/04/01

Hiru Erreka Euskal Etxeko komunitatea bildu zen Gariaren Festa Probintzialean parte hartzeko Gariaren Festa Probintzialaren 53. edizioa asteazkenetik iganderaino, martxoaren 9tik 13raino egin zuten Tres Arroyosen, Ituzaingó etorbidean, Matheu eta Pueyrredon kaleen artean. Hiriko urteko jai garrantzitsuenetako bat da eta aurten, bereziki 2021eko edizio birtualaren ondoren, gogoz goaitatua. Festa jendetsua izan zen, eta publiko ugari hurbildu zen bertako artistak ikustera. Parte hartu ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia