euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Homedaleko Euskal Etxeak euskal dantza ikastaro azkar bat iragarri du, bere San Juan Eguna jaiari ekin aurretik

2022/05/11

Estatu Batuetako Idahon, Homedaleko 'Txoko Ona' Euskal Etxeak gogoz ekin dio uda sasoi berriari proposamen berriak eginez Homedaleko Txoko Ona Euskal Etxeak doaniko oinarrizko euskal dantza ikastaro bat iragarri du ekainaren 8an bere egoitzan, izan ere Estatu Batuetan uda osoa ere hartzen duen, baina berez maiatzean hasi eta urrian amaitzen den urteroko euskal piknik edo jai sasoiari behar bezala eusteko. "Euskal jaien sasoia hemen dela, ikasi euskal dantza ezagunenak eta gustura egin dantza euskal jaietan", dio ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Euskal Australiar Alkartearen ahozko lekukotzak jasotzeko proiektu bat dirulagunduko du

2022/05/10

Euskal Australiar Alkarteak deitutako topaketako bazkaria Gernikan, artxiboko irudi batean (EuskalKultura.eus) Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-Kontseiluak Euskal Australiar Alkarteari (EAA) zuzeneko dirulaguntza bat ematea onartu du gaur goizeko asteroko bere bileran, Australian euskal emigrazioak utzitako ahozko testigantzak jasotzearren. Amaia Urberuaga buru duen elkarteak 20.000 euroko diru-laguntza jasoko du helburu horrekin. Gogora dezagun 2018an sortu zela Bizkaian egoitza duen EAA, Australian jaiotako euskaldunak ...

Gehiago irakurri...


Itzuli da euskal piknik sasoia AEBko mendebaldera: arrakastaz egin zen larunbatean Fresnon urteko lehena

2022/05/10

Fresnoko dantzarien 'Agintariena' joan den larunbatean bertako piknikean: ikurrina hegalka dantzarien buruen gainetik (arg AE) Azken bi urteotan pandemiak euskal piknik sasoia baldintzatu ostean, aurtengoan badirudi gauzak normaltasunez hasi direla Estatu Batuetako piknik edo euskal festa sasoiari dagokionez. Larunbatean egin zen Fresnon, edo Fresnoaldean dagoen Caruthers-en zehatz esateko, urteroko euskal piknik sasoiko lehena, Fresno Basque Club antolatzaile. Jendea gogotsu bildu zen, eta aita Antton Egiguren euskal kapelauak emandako ...

Gehiago irakurri...


Euskal ibilbide bat egingo dute ostiralean Renon Rancho San Rafael Parkean Bill Douglass eta Carmelo Urza luxuzko gidari

2022/05/09

Renoko Euskal Artzainaren Monumentua, Nestor Basterretxearen obra, Rancho San Rafael Parkeko parte da Renoko Rancho San Rafael Parkeak oinezko euskal ibilbide kultural eta historiko bat antolatuko du datorren ostiralean, maiatzaren 13an, gidari eta azalpen-emaileak luxuzko bi izen ospetsu izango direla: William A. Douglass eta Carmelo Urza, biak bertako euskal historiari buruzko egile ezagunak eta, izan ere, Nestor Basterretxeak honako egin zuen eta ibilaldi honen helmuga izango den Euskal Artzainaren ...

Gehiago irakurri...


Covidari gaina hartzen: Chivilcoyko Amalur taldeak plater tipikoak prestatuko ditu ostiralero bertan jan edo eramateko

2022/05/06

Amalur taldeak euskal-argentinar sukaldaritzaz gozatzen du beti. Gaurtik hasita euskal sukaldaritza protagonista berezia  izango da Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeko gauetan. Hamabi emakumek osatzen dute Amalur proiektua, aspaldidanik ari dira euskal etxe barruan lanean eta euskal platerak prestatzen dituzte argentinar ukituarekin. Elena Médice taldeko erreferentea da 2019az geroztik eta azaldu dio ...

Gehiago irakurri...


Euskal jarduerak Berlinen: Gernika oroituz eginiko ekitaldien ostean, Alemaniako euskara irakasleen I. Topaketa

2022/05/05

Urtero izaten da mugimendua Berlinen Gernikako Bonbardaketaren urteurreneko data oharkabean pasa ez dadin eta aurten ere honela izan da. Hiriko Gernika Kulturverein Euskal Etxea eta Etxepare Euskal Institutuaren irakurletzak antolatzaile, zenbait ekitaldi egin dira joan den astean Gernikarekiko oroitzapena eta aldarria, eta bi herrialde eta kulturen arteko lokarriak sendotuz, liburu ...

Gehiago irakurri...


'Muga' euskal poesia antologia liburu elebidun euskara-katalana aurkeztuko dute ostiralean Valentziako Euskal Etxean

2022/05/04

Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategi poetak eta Manel Rodríguez-Castelló itzultzailea bertaratuko dira Valentziako Euskal Etxearen egoitzan egingo da ostiral honetan, maiatzaren 6an, 'Muga' liburuaren aurkezpena. Lana euskal poesia antologia elebidun bat da euskaraz eta katalanez, Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategiren poema hautuak bilduz, Manel Rodríguez-Castelló itzultzaile eta 'Edicions del buc' argitaldari. Ekitaldia 19:00etan ...

Gehiago irakurri...


Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak bere lehenengo barnetegia gauzatuko du datorren asteburu honetan

2022/05/04

Datorren asteburuan Valentzian egingo den euskara barnetegia iragartzen duen afixa, Valentziako Euskal Etxea antiolatzaile Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak bere lehenengo barnetegia egingo du datorren asteburuan, ostiralerik igandera, bertako euskara ikasleei euskararen ikaskuntzan urrats berri hau emateko aukera eskainiz eta geroari buruzko esperientzia gisa, "emaitzen arabera errepikatzeko modua begiratuko baitugu", adierazi dio EuskalKulturari Laurak Bat-eko euskara saileko German Eiguren Goitia irakasleak. Orain arte ...

Gehiago irakurri...


Bere 25. urteurrenean Las Floreseko Euskal Etxea tokiko euskal pasadizo-bilduma ari da batzen, herriko ikasleak biltzaile

2022/05/04

Euskal historia eta kulturari buruzko hitzaldia izan da lehenengo pausoa ikasleentzat. Hogeita bost urte bete ditu aurten Las Floreseko Loretako Euskaldunak-ek eta aspalditik egiteko gogoz zegoen proiektua jarri du martxan: herriko euskal presentzia islatuko duen eta horren oroimena bizirik mantenduko duen pasadizo-bilduma biltzea, bertara iritsitako euskaldunen istorioak bilduz, tokiko bizitza eta historiako parte. Eta proiektua ez dute bakarrik Euskal Etxeak eta euskaldunek gauzatuko, ...

Gehiago irakurri...


Teresa Zavaleta hautatu dute Arrecifesko Euskaldunak Denak Bateko lehendakari, elkartearen mendurreneko urtean

2022/05/03

Arrecifesko Euskal Danak Bat-eko Zuzendaritza Batzorde berria, "A ze luxua!", esan du Teresa Zavaletak, osatu duen ekipoaz Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak bere Batzar Nagusia egin zuen joan den larunbatean, eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu, Teresa de Zavaleta hautatuz elkarteko lehendakari 2022-2024 eperako. Zuzendaritza Batzorde berriak, elkarte euskal-arrecifestarra, bere mendeurrena ospatzen ari den honetan ekingo edo segituko dio lanari, kasu askotan aspaldidanik euskalgintzari ekarri nabaria egiten ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia