euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinak eta AEBk asteburuan erabaki dituzte hurrenez hurren 2022 Nazioarteko Mus Txapelarako euren ordezkariak

2022/06/21

AEBko txapeldunak, Juan Jose Vizcay eta Felipe Cerdan, Chinon, euren garaipenaren adierazgarri diren plakak eskuetan Estatu Batuek eta Argentinak joan den asteburuan --hurrenez hurren Chino, Kalifornian eta Ayacuchon, Buenos Aires probintzian-- jokatutako finalen bidez erabaki dute, urriaren 8tik 16ra Boisen (AEB) gauzatuko den Munduko Txapelketara ordezkari bidaliko dituzten bikoteen izenak. Estatu Batuei dagokienez, finala Los Angelesealdeko Chino herriko euskal etxeak, Chino Basque Club-ek antolatu zuen, NABOko ...

Gehiago irakurri...


Bolivar-ko Nafar Etxea eta Rosarioko NEko Dantzari Taldea partaide Gizataldeen Azokan aste honetan Bolivarren

2022/06/20

'Zure Erroak' Gizatalde Azoka egingo dute aste honetan Bolivarren, herriko Nafar Etxea eta Rosarioko NEko dantzariak partaide Bolivarko Nafar Etxea eta Rosarioko eta Bolivarko Nafar Etxeetako Dantzari Taldeak partaide izango dira datorren ostegunetik aurrera eta igandea bitartean —ekainaren 23tik 26ra— Buenos Aires probintziako Bolivarren egingo den Gizataldeen Azokan. Udaleko Kultura Zuzendaritza eta Merkatari Ganbera ere eragile, komunitate partaideetako herri gastronomiak, musikak, dantzak eta bestelako ...

Gehiago irakurri...


Asteburu honetan berreskuratuko dira AEBko Chinon eta Argentinako Ayacuchon bertako bi Mus Txapelketa Nazionalak

2022/06/17

Bi urteko etena eta gero aurrera doa Munduko Mus Txapelketa 2022. AEB eta Argentinan asteburu honetan dira final nazionalak Euskal Etxe mailako txapelketak egin ostean, Chinoko Euskal Etxearen egoitza izango da larunbat honetan, ekainaren 18an, 2022ko NABO Mus Txapelketako finalaren egoitza. 39 bikote lehiatuko dira Estatu Batuetako txapela irabazi eta herrialde honetako ordezkari izateko urrian Boisen egingo den mundu mailako txapelketan. Biharkoko antolatzaile, Pierro Etcharren buru duen NABOko Mus arloa, eta ...

Gehiago irakurri...


89 haur partaide, bihar hasiko da Bakersfield-en NABO 2022 Udaleku, pandemiagatiko bi urteko hutsunearen ondotik

2022/06/16

NABOko azkeneko Udaleku, pandemia aurrekoa, 2019an San Frantziskon, bertako Gure Euskal Etxe aurrean (arg NABO) Arlo eta ekinbide guztietan ari da izaten aurtengoa 'transizio' edo 'normalizazio' urtea, eta bokazio horrekin ari dira antolatzen berriro ere, azken bi urteetan Covid-19agatik etendako hainbat ekimen, horien artean NABOk urtero antolatu ohi duen 10-15 urte bitarteko euskal-amerikar haur eta gazteen Udaleku. Federazioak berak adierazi duenez, AEB osotik etorririk, 89 izango dira bihar ostirala ...

Gehiago irakurri...


Atxagak estreinatuko du ekainaren 27an Manchesterko Cervantesek online antolatu duen Euskal Literatura zikloa

2022/06/16

Lehenengo gonbidatua izango da Bernardo Atxaga euskal literaturari buruzko elkarrizketa-zikloan Bernardo Atxagak estreinatuko du ekainaren 27an Manchesterreko Cervantes Institutuak online antolatu duen, Euskal Literatura Garaikidea hizpide izango duen Elkarrizketa-Zikloa. Topaketa online eta gaztelaniaz izango da, arratsaldeko 6etan (Ingalaterrako ordua, 19:00ak Euskal Herrian), irekia eta doakoa, eta parte hartzeko aldez aurretik behar da eman izena. Zikloko antolatzaile den Gorka ...

Gehiago irakurri...


"Complutenseko edozein gradutako ikasleek 'Euskera IV' hautatu eta euren graduko kredituengatik konbalida dezakete"

2022/06/15

Karlos Cid Abasolo eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko datorren urterako euskal irakasgai eskaintzaren kartela Pozik atzeman dugu Karlos Cid Abasolo, Madrilgo euskara eta euskal kulturaren munduan aspaldidanik erreferente den gizona. Telefonoaren bestaldean harrapatu dugu, Complutense Unibertsitateko bere bulegoan, Madrilen jaioa izanagatik euskaldun eta euskal idazle eta itzultzaile ere baden irakasle euskaltzale fin eta engaiatua. Eta bai, kontent dagoela baieztatu digu.

Gehiago irakurri...


Bihar azken eguna Madrilgo Complutense Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakasteko eskaera egiteko

2022/06/15

Aurten bertan, 2022-2023 ikasturtean hasiko da Etxepare Euskal Institutuak eta Complutense Unibertsitateak adostutako postua Etxepare Euskal Institutuaren eta Madrilgo Complutense Unibertsitatearen arteko hitzarmenari esker euskara eta euskal kultura alorreko irakasle berri bat izango du unibertsitate madrildar honek. Izan ere bihar, ekainaren 16an, bukatuko da Euskal Herritik kanpo irakasle izateko eskaintza berrira aurkeztu nahi dutenentzako izen-emate epea. Prozesuan parte hartzeko, aski da unibertsitatearen webgunean kontsultagai ...

Gehiago irakurri...


Coloradoko Euskal Etxeak Euskal Herriko argazki erakusketa batera luzatzen du gonbitea Denverren ekainaren 26an

2022/06/14

Euskal Herriko argazkien erakusketa ekainaren 26an zabalduko da Denver, Coloradoko Gallery 6 galerian Colorado Euskal Etxeak Euskal Herriko argazki erakusketa batera gonbidatzen du Denverren ekainaren 26an. Izan ere euskal elkarte coloradotarrera bildu diren bi bazkide berrienak, Scott Wilson eta Jaione Axpe-k Denverreko euren galeriaren ateak zabaldu dizkiote Euskal Etxeari eta argazki erakusketa bat prestatu dute Euskal Herriko irudiekin. Izan ere, Scott argazkilaria da eta argazki bilduma ederra dauka Euskal ...

Gehiago irakurri...


Hiru hilabete eskas falta dira irailaren 8an Diasporaren Eguna ospatzeko: zure Euskal Etxean prestatzen ari zarete?

2022/06/14

Asmoa duzu bat egiteko munduan zehar 2022ko Euskal Diasporaren Eguna irailaren 8ko astean ospatuko dutenekin? Hiru hilabete baino gutxiago falta da irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko eta galdera da: zure Euskal Etxean zeozer prestatzen ari al zarete? Munduko beste hainbat euskal etxe eta komunitateekin horretan bat egin nahi izatekotan bederen, bada segurenik tenorea gauzak prestatzen hasteko. Baina agian hasiak zarete antolatzen, edo ideiak eta planak argi dituzue. Eusko Jaurlaritzak, Kanpoan ...

Gehiago irakurri...


'Frank Bidart', 'Alan King' eta 'Elvira Zipitria' katedrak sortuko ditu aurten Etxepare Institutuak AEB, Gales eta Quebec-en

2022/06/13

Aurkezpenean parte hartutakoek Donostiako Tabakaleran 'Elvira Zipitria', 'Alan R. King' eta 'Frank Bidart' katedrak abiaraziko ditu Etxepare Euskal Institutuak 2022-2023 ikasturtean Quebec-en, Galesen eta Kalifornian hurrenez hurren, eta hurrenez hurren kultur berrikuntza, sorkuntza produktuen garapena eta ikerketa soziolinguistikoa izango dute ardatz. 'Elbira Zipitria' katedrak McGill University (Quebec) izango du ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia