euskal diaspora eta kultura
2022/07/07
Asteburu honetan Corpus Christiko Eusko Etxeak —Argentina iparraldeko Misiones probintzian— bere urteroko Euskal Kultur Jaia egingo du, bi urteko lehoraldiaren ondotik pandemiagatik. Komunitate osoa elkartzeko eta ospatzeko irrikan dago. Bi eguneko jaia izango da eta, aurreko urteetan bezala, Cesar Arrondo irakaslearen bisita jasoko dute. Euskal Etxearen Zuzendaritza Batzorde berritu berriak ...2022/07/07
Joan den ekainean Tandem77 taldeak —Sabrina Díaz Potenza artista eta komisarioak eta Julieta Gaztañaga antropologoak osatutzen dute— aurrera daraman arte-ikerketa lanaren aurrerapenak aurkeztu zituen Irun eta Hendaia lotzen dituen 'Santiago Nazioarteko Zubia'n. Irungo Udalak iaz emandako Ribera Bekaren fruitu, Argentinako bi sortzaileek ekintza artistiko eta ...2022/07/06
Uztailaren 6a da, Txupinazo eguna, eta Iruñean eta nazioartean oihartzunik handiena duen gure festa abiatzeko tenorea, Iruñean bertan eta Lesakan, esaterako, baina baita Diasporako hainbat lekutan ere, tartean Argentinako Buenos Aires, Rosario, Mendoza eta Bolivarko lau Nafar Etxeetan eta Espainiako estatukoetan, tartean EHko Bilbo, Barakaldo eta Gasteizekoetan. Hona gainbegirada ...2022/07/06
Iruñean eta Nafarroan bertan bezala, nazioartean barreiaturiko Diasporak eta munduko euskal etxeek gogoz eta indar eraberrituz ekingo diote gaurtik aurrera Sanferminen 2022ko edizioari. Irrika berezia dago bat egiteko festarekin eta pandemiagatiko bi urteko hutsunearen ondotik hainbat izan dira Diasporan bateko edo besteko ekitaldiekin ospakizunarekin bat egingo duten euskal etxe eta elkarteak. Kubatik ...2022/07/06
Pilotari leitzarra azken agurra ari zaio ematen pilota profesionalari ia bi hamarkadako ibilbide arrakastatsua egin ondoren. Baiko enpresarekin jokatu zuen azken partida otsailean izan zen, Iruñeko Labriten, 2002an bere lehenengo partida profesionala jokatu zuen pilotaleku berean. Aste honetan Diasporako lagunak bisitatuko ditu azken agurra emateko biran: lehenik, San Fermin egunean bertan, ...2022/07/05
Poza eta senidetasuna nagusi izan ziren joan den larunbatean, uztailaren 2an, Palmako Son Rapinya frontoian, Mallorcako 'Artea' Euskal Etxearen 25. urteurreneko ekitaldietan. Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta EH osoko bazkideak biltzen ditu. Partaide aritu ziren Mallorcako Castellers-ak eta baita irlako musikariak; Pau Mas-ek, esaterako, ohiko piezekin ...2022/07/05
Hiru urte eta erditik gora da Kepa Junkera (Bilbo, 1965) plaza publikotik desagertu zela. 2018ko abenduan, Belgikara biran joana zela --tartean Bruselako Euskal Etxea partaide kontzertu bat ematera-- istripu zerebrobaskularra izan zuen. Berri gutxi geroztik: Busturiako baserrian bere familiak lagunduta errekuperazioari ekin ziola baino askoz gehiago ez. Orain, ordea, 'Berpiztu' izenburu ...2022/07/04
Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen HanHemen ekimenak 'Euskal komunitate globalaren lehen topaketa digitala' egingo du bihar asteartea, uztailaren 5ean, Zoom bidez, eta parte hartzeko gonbitea luzatu die munduan edonon daudela ere partaide izan nahi duten interesatu guztiei. Topaketan, HanHemenek azkeneko hilabeteetan burutu duen inkestaren emaitzak jakinaraziko dira, eta euskal komunitate globalaren ...2022/07/01
Hasi berria dugun uztailean, Nevadako Elko eta Hego Kaliforniako Chino dira lehenengo asteburu honetan, uztailaren 1, 2 eta 3an, euren urteroko Euskal Jaiak antolatu dituzten herriak, Aurreko artikuluan Elkokoen berri eman ondoren, honetan Hego Kalifornian, Los Angelesaldean dagoen Chinokoak aipatuko ditugu. 'Southern California Basque Club' antolatzaile, bertako euskaldun zaharrenek 'La Puenteko ...2022/07/01
Urtero sasoi honetan legez, euskal festa garaia izango dute ostiraletik aurrera uztaileko lehenengo asteburu hau Nevadako Elkon eta Kaliforniako Chinon. 'Elko Basque Club' eta 'Southern California Basque Club' euskal etxeak hurrenez hurren antolatzaile, hainbat jende ari da goaitatzen, ohiko euskal jai 'normalizatuen' esperoan, azken bi urte hauetan pandemiak bizitza, eta baita ondorioz udako ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus