euskal diaspora eta kultura
2022/08/08
Baxe Nafarroan, Anhauzen, jaioa zen Michel Bordagaray, eta mende erditik gora zeraman Chinoko Centro Basco ostatuan 'bordante' [*]. AEB Mendebaldeko historian, ehundaka izan dira azken mende eta erdian euskaldunek euskaldunentzat zabaldutako ostatuak, Euskal Herritik etorritako emigrante berriei eta familia ez zutenei babesa eta non bizi ematearren. 1960tik aurrera AEBrako euskal emigrazio tradizionala ...2022/08/04
Hilabete eta egun batzuk falta dira 2022ko Euskal Diasporaren Egunerako —irailaren 8a da, aurten osteguna— eta munduan zehar pixkanaka gehituz doaz modu batera edo bestera euskal diasporaren aldarrikapen eta ospakizun honekin bat eginez ekitaldiak antolatzen ari diren euskal etxe eta komunitateak. Bostgarren edizio du —pandemiako bi urteetan ere egin zen, onlinetasuna ...2022/08/04
Durangoko Udalak (Bizkaia) eta Montevideoko Departamentu Batzarrak, Uruguaiko hiriburuko organo legegileak, senidetze prozesu bat hastea erabaki dute, bi herriak lotzen dituzten lotura historiko eta kulturaletan oinarrituta eta etorkizuneko trukeei begira. Lan handia egin ondoren, joan den ekainaren amaieran, bi udaleko osoko bilkuretan, lankidetza-proposamena onartu dute. Ideia 2019an sortu zen, Montevideoko Euskal ...2022/08/03
Dagoeneko kiosko eta liburudenda espezializatuetan topa daiteke Las relaciones internacionales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Balance de cuarenta años y perspectivas (1980-2021) [Euskal Autonomia Erkidegoko nazioarteko harremanak. Berrogei urte eta perspektiben balantzea (1980-2021)], Alexander Mirena Ugalde Zubirik idatzia eta HAEE-IVAPeko (Herri Arduralaritzaren Euskal ...2022/08/02
Kirmen Uribe eta Aina Fullana idazle mallorcatarra solaskide izan ziren joan den asteazkenean Mallorcako Artea Euskal Etxeak, hiriko Quart Creixent liburudendarekin batera, antolatutako literatura ekitaldian, Euskal Etxeko Aingeru Merlo moderatzaile. Bi idazleek onartu zuten bertaratzeko gonbidapena, Aina Fullanaren kasuan bere sorleku eta bizitoki duen Manacor-tik, eta Kirmen Uriberen kasuan, Ondarroatik, oporegun ...2022/08/02
The History of Basque Music liburuak gainbegirada kronologikoa ematen dio euskal musikari, XIX. mendera arteko bistadizo orokor bat. Tradizio klasikoko azken korronteak biltzen ditu eta azken joerak konposizioan, eta atalak eskaintzen dizkio emakumeari euskal musikan eta Euskal Herriko jazza eta herri-musikari ere. Josu Okiñena donostiar musikari, pianista eta ...2022/08/02
Euskal pilotaren alorrean edizio gehien bete dituen txapelketa da Donostiako Antigua auzokoa. Aurten abuztuan jokatuko da, 9-10, 16-17, 23-24, 30-31 eta 3an, eta Youtuben segitu ahal izango da zuzenean. Antolatzaileek propio gonbidatu nahi izan dituzte Diasporako pilotazaleak, izan ere, azpimarratu dute, "gaur egun profesional mailan dabiltza pilotari guztiek parte hartu zuten bere ...2022/08/01
Pandemia medio birritan bertan behera utzi behar izan ondoren, 2022 honetan bai doa aurrera Macachingo (La Pampa) Euskal Aste Nazionala, Argentinako euskal komunitatearen urteko hitzordu nagusia. Bertako euskaldunak eta Macachingo herria oro har prestatzen ari da Euskal Herriko gonbidatu eta partaideak eta Argentinako osoko hainbat delegazio errezibitzeko eta diaspora osoko lagunei harrera ...2022/08/01
´Anima zaitez!´ programak Argentina eta Euskal Herriaren arteko harremanak estutzea du xede. Gazte elebidunei, euskara eta gaztelania hiztunei, 20 eta 30 urte bitartekoei zuzenduta dago. Euskal kulturaren hainbat arlo jorratuko dituzten tailerrak ematera animatu behar dute, hala nola dantza, musika, sukaldaritza edo kirola. Hautatuei janaria eta ostatua eskainiko zaie gazte anfitrioien etxeetan ...2022/07/29
Mundu osoko hainbat euskal etxe eta komunitatetan bilduko dira asteburu honetan San Ignazio, San Inazio, Iñaki Deuna... ospatzeko. Izan ere, San Ignazio —Euskaltzaindiak honela idaztearen aldeko erabakia hartu zuen— nazioartean gehien ospatzen diren euskal jai tradizionaletakoa da, eta euskal etxerik ez dagoen beste hamaika lekutan ere oihartzuna dauka, Gipuzkoa eta Bizkaiko zaindari ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus