euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zorionak munduko euskaldunei Euskal Diasporaren Egunean!

2022/09/08

Bostgarren urtez ospatuko da gaur, irailaren 8an, Euskal Herrian eta munduan Euskal Diasporaren Eguna Iritsi da irailaren 8a eta 2022ko Euskal Diasporaren Eguna. Gaur osteguna —leku batzuetan aurreko edo ondoko egunetan— ospatuko da, ospatzen ari da, Euskal Herrian eta mundu osoan bere diaspora bizi eta aldarrikatzen duen Euskal Herriaren eguna, EH eta Diaspora ezin baitaitezke bata bestea gabe izan eta ulertu... batzuetan ezezagutza handiegia eta memoria ahula bada ere. ...

Gehiago irakurri...


'Euskal Herria 2023 Tourra: bidaia Euskal Herriaren erraietara', Mariana Dominé Irigoyenen proposamena BACen

2022/09/08

Badatoz berriz ere Argentinatik Euskal Herrirako ezagutza bidaiak. Irudian, 2016an egindako Tourraren partaideak Mariana Dominé Irigoyen arrecifestarrak datorren urteko ekainean gauzatuko den ‘Euskal Herria 2023 Tourra: bidaia Euskal Herriaren erraietara’ren data iragarri eta xehetasunak eman ditu. Datorren larunbatean, Arrecifeseko euskal etxeko lehendakariorde eta bidaiaren antolatzailea Buenos Aires Celebrako 40. postuan izango da eta informazioa emango die aspaldian arbasoen herri edota familiaren ...

Gehiago irakurri...


‘Karnawal’, Juan Pablo Félix zuzendari euskal argentinarraren lehen filma, Sur sarien erabateko irabazle

2022/09/07

Juan Pablo Felixen Karnawal filmak 8 Sol sari lortu ditu. Eibartarren biloba, zuzendaria txistulari eta dantzaria izan zen, eta Gaztemundukide Nazioartean sari ugari jaso ondoren, 8 estatuatxo bereganatu ditu Sol Sarietan [AEBko Oscarren edo Espainiako Goya sarien parekoak Argentinan] eibartarren berbiloba, txistularia eta luze dantzari izandako Juan Pablo Félix arrecifestarrak idatzi eta zuzendutako 'Karnawal' filmak. 'Zuzendari onena'ren saria Tristan Bauer zinemagile eta egungo Kultura ministroaren eskutik jaso zuen ...

Gehiago irakurri...


Datorren astelehena, irailaren 12a, azken epea 2022ko Gaztemundun parte hartzeko, ez zazula galdu aukera!

2022/09/07

Gaztemunduko aurreko edizio bateko kideak, musikariak denak, Urkullu lehendakaria harreragile Lehendakaritzan 18 eta 35 urte arteko, euskal etxe bateko kide bazara, ez zazu zalantzarik izan, sekula ahaztuko ez duzun aukera baita Gaztemundun parte hartzea. Doaniko ikas egonaldi bat da Euskal Herrian, 2022ko abenduaren 4tik 20ra. Aurkezteko hiru minutuko bideo bat bidali behar duzu, euskal diasporaz duzun ikuspegia azalduz eta diaspora hobeto egituratzeko ideiak proposatuz. Esanez baita ...

Gehiago irakurri...


Navarro hiriko euskal argentinarrek Gernikako Arbolaren kimu bat landatu dute "euskal etxe berri baten hazi gisa"

2022/09/05

Ezkerretik eskuinera, Navarroko J. Iriberri, 'El vasco' Barandiaran, M. I. Llanos Luloaga, C. Etchart eta M. Apaolaza Beste hiri bat bildu da munduan, eta bereziki euskal diasporaren baitan, Gernikako Haritzaren kimuak landatu eta hazten ari diren tokien zerrendara. Orain bi aste, abuztuaren 27an, Buenos Aires probintziako Navarron bertako euskal komunitateak elkarretaratze batera deitu zuen eta Gernikako Arbolaren kimua landatzeko zeremonia burutu zuten Ex Combatientes plazan, Olavarriako Gure Herria dantzari ohien ...

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak bere 110. urteurrena ospatu zuen, egitarau zabala garatu eta agur asko jaso zituen

2022/09/05

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea 1912ko uztailaren 14an sortu zen Euskal Herriko seme-alaba eta ondokoen bilgarri Rosarioko Zazpirak bat euskal etxeak 110 urte ospatu zituen abuztuko lehen asteburuan, bi eguneko programa baten bidez. Karia horretara hainbat zorion mezu eta atxikimendu jaso zituen, online eta presentzialak, Eusko Jaurlaritzatik eta euskal kulturako eta politikako hainbat pertsona eta ordezkarienak, tartean Arnaldo Otegi ezker abertzaleko burua eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, azken ...

Gehiago irakurri...


Arrecifes: Cusa Echaniz eta Potxolo Loyola ez ziren batere atzean geratu Mendeurreneko San Ignazio biziro ospatzen

2022/09/05

´La Vasca´ko bazkideak mendeurreneko San Inazio kaleetan ospatzen Mendeurrenaren urte honetan, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeak asteburu ilusioz eta ekitaldiz betea eskaini dio San Ignazioren ospakizunari. Urtero San Ignazio etxeko jai berezia badu, aurtengoan are bereziagoa izan du, bozkarioa eta biltzeko irrika nagusi Mendeurreurrenera osasunez eta gogo eraberrituz iristeagatik. Pandemia protokoloek eragindako atzerapenak gaindituta, ...

Gehiago irakurri...


FEVA Euskal Argentinar Bazkun Alkartasunak gogor arbuiatu du ohar batean Cristina Fernandezen aurkako atentatua

2022/09/05

FEVAk gogor gaitzetsi du Cristina Fernandez de Kircher-en kontrako erasoa FEVA  Euskal Argentinar Bazkun Alkartasunak oharra plazaratu du herrialdeko presidenteorde Cristina Fernandezen kontra atzo osteguna irailaren 1ean egindako atentatua gogor arbuiatuz. Erasotzaile bat Cristina Fernandez de Kirchner-en autora inguratu zen, haren jarraitzaile talde batean sartuta eta bost bala zeuzkan pistola bat hurreratu zion agintariari aurpegitik oso zentimetro gutxitara, tiro egin ...

Gehiago irakurri...


Kalifornian, Chinoko Euskal Bestak dira asteburu honetan, pilota, piknika, dantza, Europako musikariak, Besta Berri...

2022/09/02

Chinoko Euskal Festak iraileko lehenengo asteburuan izan ohi dira urtero, baliatuz astelehena jai eguna dela, Labor Day Iraileko lehenengo asteburua urtero izan ohi da Los Angelesaldean Chinoko Euskal Besten tenorea eta aurtengoan datak datorren asteburukoak dira, irailaren 3a eta 4a, larunbat eta igandea, jai-egun publikoa den astelehenean azken agurra Centro Bascon ematearekin batera. Aurtengoan musikari bisitariak bildurik, gainera, Euskal Herritik, bikoiztuta, batetik Patrick eta Christian Larralde eta heien Zirimiri taldea, ...

Gehiago irakurri...


New York Timesek Katixa Agirreren 'Amek ez dute', ingelesez 'Mothers Don't' eleberria hautatu eta gomendatzen du

2022/09/02

Arrakasta izaten ari da eta kritika onak Katixa Agirreren 'Amek ez dute', argitaratzen ari den hizkuntza guztietan New York Times egunkariak aste honetan gomendatzen dituen ingelesezko bederatzi lanetako bat da Katixa Agirreren (Gasteiz, 1981) 'Amek ez dute' edo ingelesezko bertsioan 'Mothers Don´t' izenburua daraman eleberria. Katie Whittemore itzultzaile, Open Letter argitaletxeak uztailean plazaratu berria du eta 15.95 dolar ingurutan eros daitezke argitaratzailearen webgunean, ohiko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia