euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Bizitza eta ohiturak' euskal erakusketa irekiko dute Igandean Trenque Launquengo Rodolfo Campodónico Museoan

2022/10/06

Erakusketak urriaren 21era arte izango ditu zabalik ateak, Trenque Launquengo Euskal Sustraiak bideratua Gizataldeen ospakizunetako programaren baitan, Treunque Lauquengo “Rodolfo Campodónico” Horma-Arte Museoak, Buenos Aires hiriburutik 400 bat kilometrora ipar-mendebaldera dagoen herri honetan euskal erakusketa bat zabaldu behar du datorren igandean, Euskal Herriko kultura hizpide hartzen duena, musika, kirolak, gizarte bizitza, lana eta industria, eta leku historikoak. Bertako Euskal ...

Gehiago irakurri...


Bertan da Macachingo 2022ko Euskal Aste Nazionaleko zati nagusia, hona programa, abisuak, lehen argazkiak

2022/10/05

Macachineko dendariak euren lekuak euskal kolore eta apaingarriz jantzita hartuko dituzte Euskal Asteko partaideak Pandemiak 2020 eta 2022an bertan behera utzi behar izatea ekarri zuen, baina aurten, ibilbide luze eta aldapatsuaren ostean, ahalegin eta engaiamendu irmoa lagun, hemen dago, iritsi da Macachinera (La Pampa)Euskal Aste Nazionala, Argentinako euskal komunitatearen urteko hitzordu nagusia, nonahiko euskaldunak elkarretaratzera eta bat egitera deitzen duen euskal-argentinar topaketa. Eskertzekoa, herriko Euzko ...

Gehiago irakurri...


General Rodríguezeko Eusko Aterpeak 23 urte bete eta kide eta lagunekin ‘erreki’ handi bat partekatuz ospatu zuen

2022/10/05

Mikrofonoa eskuan duela, Raul Taretto, batzordeko lagunekin. Eusko Aterpea Euskal Etxeak 23. urteurrena ospatu zuen bazkari handi bat partekatuz bere egoitza sozialean. Bazkide eta lagun askok hartu zuten parte. eta gertu diren Lujan, Moreno, Pilar, Hurlingham, Mercedes eta José C. Paz herrietako euskal komunitateetako kideak ere gonbidatu eta bertaratu nahi izan zuten irailaren 4ean, bat egiteko euskal etxe rodrigueztarreko urtebetetze ospakizunarekin.

Gehiago irakurri...


Lurretik Lurrera: euskal-Mi'gmaq kontzertua Montrealen Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet, eta Darlene Gijuminag-en eskutik

2022/10/05

Claudine Arhancet, Mikel Etxekopar eta Darlene Gijuminag-ek kontzertua emango dute ostiral eta larunbatean Montreal eta Quebec Hirian hurrenez hurren Etxepare Euskal Institutuaren Saison Quebec-Pays Basque kultur trukerako egitasmoaren barruan, datorren ostiralean, urriaren 7an, Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet xiberotar kantariek eta Mi'gmaq jatorriko Darlene Gijuminag-ek sorkuntza-kontzertu bat emango dute, “Lurreko euskaldunengandik lurreko Mi´gmaq-etara” deitu duten topaketan, hirian garatu den Centre des ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxea kontzientzia zabaltzen ari da genero indarkeriaren kontra eta Eguzkia-ren azalera ekarri du gaia

2022/10/04

La Platako Euzko Etxeko 'Eguzkia' hiluhilabetekariaren 19. alea, 2022ko irailari dagokiona La Platako Euzko Etxea kontzientzia zabaltzen ari da genero indarkeriaren kontra, ekimenak garatuz gizartearen arazo handi horren aurrean. Jarrera eta engaiamendu horretako parte, joan den astean plazaratu berria duen Eguzkia bere hiruhilabetekariaren zenbaki berriak, irailari dagokionak, gaiari eskaini dio azala. Izan ere "Aulki morea" proiektua abiarazi zuen abuztuan, beste zenbait erakunde eta ...

Gehiago irakurri...


Uruguaiko Salton 'Txoko Bar' zabaltzearekin euskal gastronomiak biltoki berri bat irabazi du 'tannat-en sorlekuan'

2022/10/04

Ezker-eskuin Joseba Urrutia pandero-jotzailea, Gorka Alvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Saltoko Euskaldunen Taldeko M Inés Bentancor, Analia González Elorza, Pedro Borba eta Luis Zaldua Txoko Barren Salton 'Txoko Bar' tabernagunea zabaltzearekin euskal gastronomiak biltoki berri bat irabazi du 'Tannat-en sorlekua'n. Eskualdeko euskaldunek ezezik, Saltoko herritar guztiek ere aterako diote etekina baliabide berriari, izan ere 1868an eraikia izen zen '18 de Julio' merkatu historiko ospetsuan kokatzen baita, egitura hau biziberritzeko garatutako proiektuaren barruan, Europako ...

Gehiago irakurri...


Montevideok eta Durangok senidetzea sinatu eta lankidetza eta kultur trukerako aldi berri bati eman diote hasiera

2022/10/03

Montevideoko Sofía Espillar, eskuinean, eta Durangoko Ima Garrastatxu, ezkerrean, senidetze akordioa sinatzen Durangok eta Montevideok senidetze eta lankidetza akordio bat sinatu dute, bi herriak lotzen dituzten lotura historiko eta kulturaletan oinarrituta. Montevideoko ordezkaritza bat, Sofía Espillar hiriburu uruguaitarreko Departamentu Batzordeko presidentea buru, Durangora heldu zen karia horretara. Akordioak kultura eta arte esparruetan trukea eta lankidetza sustatzea du helburu. Ekitaldia irailaren ...

Gehiago irakurri...


Macachin: igandea da voucherren bigarren epea ordaintzeko eguna: azken oharrak 2022ko Euskal Asteko partaideei

2022/10/01

2022ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, urriaren 1etik 30era La Pampako Macachinen Hau da Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko 2022ko Euskal Aste Nazionaleko antolatzaileek plazaratu duten azken oharra, Euskal Asteko programari ofizialki gaur larunbata hasiera eman aurretik, azken argibide eta jarraipideak emanez euskal etxeetatik eta herrialde osoko euskal komunitateetatik parte hartzera etorriko diren ordezkaritza eta partaideei sarrera bideratu eta ordenatua izan dezaten..

Gehiago irakurri...


Argentinako diaspora nafarraren euskararekiko harremana ari da ikertzen Fernando Lizarbe rosariotarra, zeure lekukotasuna bidali nahi?

2022/09/30

Nafarroa Argentinan eta euskera da Fernando Lizarberen ikerketaren hizpidea Fernando Lizarbek Nafarroan ditu arbasoak, aitona Andosillan jaioa zuen. Bere aita, Rosarioko Nafar Etxeko presidentea. Bera Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxera hurbildu zen euskara ikastera duela hogei bat urte, eta gaur egun Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Zazpirak Baten euskara ikasi, eta irakatsi du hamar urtez. Egiari zor, nafar nortasunaren eta euskararen arteko harremanak beti ...

Gehiago irakurri...


Azulgo Euskal Etxearen Argazki Lehiaketak azken boladan ateratako euskal gaiko lanak sarituko ditu

2022/09/30

Azulgo euskal etxeak lehiaketa zabaltzeko aurkeztutako irudi promozionala Dagoeneko zabalik dago Azulgo Gure Txokoak euskal diaspora bere orokorrean gai harturik antolatu duen argazki lehiaketa. Irudien gaia paisaia bat, landakoa edo hirikoa, elementu bat, konposizio bat edo erretratua ere izan ahalko dira. Hau da, euskalduntasunarekin zerikusia duen zernahi izan ahal izango da. koloretan edo zuri-beltzean, beti ere duela gutxi egina. Komunitate osoari ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia